Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2023ko abenduaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5549

EBAZPENA, 2023ko abenduaren 4koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUn lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Alberto Zabala Bengoak UPV/EHUko gerentearen 2023ko irailaren 15eko ebazpenaren aurka jarritako aukerako berraztertzeko errekurtsoa onesten duen azaroaren 20ko gerentearen ebazpenaren arabera, eta Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearekin bat etorriz (2023ko urtarrilaren 6ko EAO), Gerentzia honek, UPV/EHUko errektoreak 2021eko urtarrilaren 28an hartutako ebazpena, errektorearen eskumenak eskuordetzeko eta gobernu-taldearen egitura eta funtzionamendu-arloak zehazteko dena (2021eko otsailaren 12ko EHAA) erabiliz, honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Alberto Zabala Bengoa izendatzea honako lanpostu hau betetzeko:

Izena: Administrazio burua.

Erref.: F 1365.

Eskala: Gestio Teknikaria.

Taldea: A.

Zenbatgarrena: 14.

Maila: 26.

Hizkuntza eskakizuna: 3; derrigorrezko data: 2022ko abenduaren 31.

Langunea: Gasteizko Ingeniaritza Eskola.

Campusa: Araba/Álava.

Bigarrena.– Izendapena EHAAn argitaratu den biharamunetik ondorioak izango ditu.

Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Gerentzia honen aurrean, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazio-auzietako errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Administrazio Auzietako Epaitegi egokian; horretarako hilabete bi egongo dira, Ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunean hasita. Hori guztia, Unibertsitateko Estatutuetako 160. artikuluan, Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeko 123. artikuluan eta uztailaren 13ko Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legeko 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Leioa, 2023ko abenduaren 4a.

UPV/EHUko gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala