Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2023ko abenduaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
5546

EDIKTUA, Lehendakariaren abenduaren 14ko 47/2021 Dekretuaren aurka sustatu den 1048/2021 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren zk.: 1048/2021. Alderdi errekurtsogilea: Joseba Andoni Belaustegui Cuesta. Errekurritutako egintza:

47/2021 Dekretua, abenduaren 14koa, Lehendakariarena, zeinaren bidez xedatzen baita establezimendu, ekitaldi, jarduera eta leku gehiagotara zabaltzea Osasuneko sailburuaren 2021eko azaroaren 17ko Aginduaren bidez ezarritako Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitala (QR) eskatzeko derrigortasuna.

Zehaztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan epaia eman da 2022ko irailaren 20an. Epai hori irmoa da, eta epaitzak hurrengoa dio, hitzez hitz:

EPAITZA

Joseba Andoni Belaustegui Cuesta jaunak 47/2021 Dekretuaren aurka jarri duen oinarrizko eskubideak babesteko errekurtsoa baiesten da (47/2021 Dekretua, abenduaren 14koa, Lehendakariarena, zeinaren bidez xedatzen baita establezimendu, ekitaldi, jarduera eta leku gehiagotara zabaltzea Osasuneko sailburuaren 2021eko azaroaren 17ko Aginduaren bidez ezarritako Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitala (QR) eskatzeko derrigortasuna), eta errekurritutako dekretua deuseztatzen dugu; ez da berariaz kosturik ezartzen.

Herritarrak jakinaren gainean egon daitezen ematen da ezagutzera (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legearen -AAJLren- 107. artikulua).

Bilbao, 2023ko abenduaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala