236. zk., 2023ko abenduaren 13a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (132 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
OSATU, S. COOP.
5543
IRAGARKIA, «Osatu, Koop. Elk.» kooperatibaren kontseilu errektoreak, 2023ko urriaren 2ko bileran, zenbait menpeko finantza ekarpen aurretiaz itzultzeari buruz hartutako erabakiari buruzkoa.
Martxoaren 29ko 58/2005 Dekretuak, Euskadiko Kooperatiben Legearen Erregelamendua onartzen duenak 10. artikuluan ezarritakoaren arabera, jendaurrean jartzen da «Osatu Koop. Elk.» kooperatibako Kontseilu Errektoreak 2023ko urrian 2ko bileran onartu duela menpeko finantza ekarpenak aldez aurretik itzultzea, 306.238,10 euroko zenbatekoan.
Kontuan hartuta bere aktiboa, menpeko finantza-ekarpen horiek amortizatu ondoren, Kooperatibak bere gain hartutako zor guztia baino % 50 handiagoa dela, Euskadiko Kooperatiben Legearen Erregelamenduaren 10.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, «Osatu, Koop. Elk.» kooperatibak itzulketa horren aurrean berme nahikoa ematen du, eta, beraz, Kooperatibaren hartzekodunek ez dute horren aurka egiteko eskubiderik.
Ermua (Bizkaia), 2023ko urriaren 2a.
Kontseilu Errektoreko lehendakaria,
IBON ZABALA ALBERDI.