Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2023ko abenduaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5542

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Oñatiko udalerrian (Gipuzkoa), Zañartu auzoan, dagoen Arantzazu ibaitik ur publikoaren aprobetxamendua egiteko espedientea. Ur horrek ureztatzeko erabilera izango du (izozteen aurkako sistema mahastietan, mikro aspertsoreekin).

Espedientearen kodea: A-G-2021-0032

Eskatzailea: Jon Urzelai Bikuña.

Jardueraren kokapena: Oñati

Bilketa-puntua (koordenatuak UTM (ETRS89)):

X = 546.274; Y = 4.764.842

Eskatutako urteko bolumena: 1.375 m

Uraren erabilera: ureztatzea.

Obren deskribapena: traktore bati atxikitako ponpa baten bidez Arantzazu ibaitik hartutako urak mahastietan banatutako mikro aspertsore batzuetara bideratzen dira, ondoren izoztearen aurkako sistema gisa erabiltzeko.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren 8. xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz. Dekretu horrek 849/1986 Errege Dekretua aldatzen du, kaltetutzat jotzen direnek erreklamazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzia honetan, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertu ahal izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 30a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala