236. zk., 2023ko abenduaren 13a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (178 KB - 4 orri.)
- EPUB (298 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5534
EBAZPENA, 2023ko azaroaren 28koa, Merkataritzako zuzendariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da agindu honetan ezarritako laguntzen onuradunak: Agindua, 2023ko martxoaren 21ekoa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez oinarriak ezarri eta deialdi publikoa egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza modernizatzeko laguntza-programaren laguntzetarako (Funts Teknologikoa), Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (Europar Batasunak finantzatua - Next GenerationEU).
Dirulaguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publikotasun printzipioa. Hori dela eta, esleipendunei Ebazpenaren berri eman ondoren, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2023ko martxoaren 21eko Aginduaren 34. artikuluan xedatutakoaren arabera, Merkataritzako zuzendariak honako hau
EBATZI DU:
Artikulu bakarra.– Eranskinean zehazten diren esleipendunei jakinarazi zaien Merkataritzako zuzendariaren Ebazpena betez, argitara ematea honako agindu honetan ezartzen diren 2023rako laguntzen onuradunak jasotzen dituen zerrenda: Agindua, 2023ko martxoaren 21ekoa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez oinarriak ezarri eta deialdi publikoa egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza modernizatzeko laguntza-programaren laguntzetarako (Funts Teknologikoa), Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (Europar Batasunak finantzatua - Next GenerationEU).
Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 28a.
Merkataritzako zuzendaria,
MARÍA ELENA MORENO ZALDIBAR.