236. zk., 2023ko abenduaren 13a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 2 orri.)
- EPUB (127 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
5532
EBAZPENA, 2023ko azaroaren 24koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita honako deialdi honetako onuradun diren erakundeen zerrenda: desgaitasuna duten pertsonak enplegu-zentro berezietan enplegua sortzeko inbertsiora bideratutako dirulaguntzen 2022ko deialdia.
Dirulaguntza publikoak ematean publikotasun-printzipioa bete beharra dago. Hori dela eta, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da onuradunen zerrenda, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak xedatutakoaren arabera.
Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea desgaitasuna duten pertsonak enplegu-zentro berezietan enplegua sortzeko inbertsiora bideratutako dirulaguntzen 2022ko ekitaldiko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda. Dirulaguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2022ko maiatzaren 12ko bileran (2022ko maiatzaren 25eko EHAA, 100. zk.). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazten da (ebazpen honen eranskina).
Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 24a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.