Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2023ko abenduaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5524

442/2023 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, Amaia Andrés Álvarez andreari Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Sopelako Lehen Mailako Arretako Unitateburu lanpostuaren eginkizunen esleipena baliogabetzeko dena.

Maiatzaren 19ko 85/2016 Ebazpenaren bidez, Amaia Andrés Álvarez andrea Sopelako Lehen Mailako Arretako Unitateburu izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Amaia Andrés Álvarez andreari Sopelako Lehen Mailako Arretako Unitateburu lanpostuari dagozkion eginkizunak esleitu izana baliogabetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2023ko azaroaren 30ean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Uribeko ESIari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Urduliz, 2023ko azaroaren 27a.

Uribeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (170/2021 Ebazpena, martxoaren 30ekoa)

Langileen zuzendaria,

IANIRE LAMIKIZ MOREIRA.


Azterketa dokumentala