236. zk., 2023ko abenduaren 13a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5523
2203/2023 EBAZPENA, azaroaren 22koa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Imanol Gago Alonso jauna Santutxu-Solokoetxeko Lehen Mailako Arretako Unitateko/Anbulatorioko Gainbegirale kargutik kendu den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuan.
1040/2019 Ebazpenaren bidez, Imanol Gago Alonso jauna Santutxu-Solokoetxeko Lehen Mailako Arretako Unitateko/Anbulatorioko Gainbegirale izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan.
Ikusita ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Imanol Gago Alonso jauna Santutxu-Solokoetxeko Lehen Mailako Arretako Unitateko/Anbulatorioko gainbegirale kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2023ko urriaren 31ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2023ko azaroaren 22a.
Bilbao-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,
JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.