236. zk., 2023ko abenduaren 13a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5520
1510/2023 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariarena. Honen bidez, Juan José Quiñones Carriazo jauna izendatzen da Osakidetza-Euskal osasun zerbituzko Zuzendaritza Nagusian Segurtasun eta Loturako arlo korporatibo 2.ko zerbitzuburuaren lanpostua betetzeko.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren uztailaren 11ko 883/2023 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian Segurtasun eta Loturako 2. Zerbitzu Korporatiboko buruaren lanpostua betetzeko deialdia egin zen.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko izangaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu ere. Hala, aurkeztutako dokumentazioa kontuan izanik, Balorazio Batzordearen ustez, Juan José Quiñones Carriazo jauna aproposa da deialdiko lanposturako eta bertan jarduteko trebakuntza egokia du.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Juan José Quiñones Carriazo jauna Segurtasun eta Loturako Arlo Korporatibo 2.ko zerbitzuburu izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian.
Bigarrena.– Izendapen honek 2023ko azaroaren 22tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 20a.
(Giza Baliabideen zuzendariaren ordez, Administrazio Kontseiluaren 2009ko urriaren 6ko Erabakiarekin bat etorriz, Erakunde Zentraleko lanpostu hutsak, absentziak edo gaixotasunak daudenean ordezkapenak egiteko araubidea ezartzen duena).
Hautaketako eta Horniketako zuzendariordea,
BEATRIZ GUELBENZU ECHEVERRÍA.