Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2023ko abenduaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5519

75/2023 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Inmaculada Sainz Pérez andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitaleko Arratsaldeko gainbegirale izendatzen den, izendapen askez.

Irailaren 21eko 55/2023 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitaleko Arratsaldeko Gainbegiralearen lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egin zen.

Epaimahaiak aurkeztutako eskabideen balorazioa eta dagokion izendapen-proposamena egin ondoren, eta Inmaculada Sainz Pérez andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan izanik, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitaleko Arratsaldeko Gainbegirale, izendapen askez.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Inmaculada Sainz Pérez andrea Arratsaldeko gainbegirale izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitalean.

Bigarrena.– Izendapen honek 2024ko urtarrilaren 2tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapen askeko prozeduraren bidez lanpostuetarako izendatutako langileak diskrezionalki kendu ahal izango ditu kargutik izendapena egin zuen organoak. Lanpostua uzteak edo lanpostutik aldatzeak beste lanpostu funtzional batera lekualdatzea ekarriko du, eta, nolanahi ere, interesdunak titular gisa duen kategoriaren berezko baldintzei eutsiko zaie, eta ezaugarri berberak dituen lanpostuari atxikiko zaio, lehentasunez izendapenaren aurretik betetzen zuen antolamendu- eta lurralde-eremu berean. Atxikipenak kargua utzi eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta Osakidetzan ezartzen den prozeduraren arabera egingo da. Lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari eta Uribeko ESIari honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Gorliz, 2023ko arazoaren 20a.

Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentea,

CARMEN RODRÍGUEZ RODRÍGUEZ.


Azterketa dokumentala