235. zk., 2023ko abenduaren 12a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5516
IRAGARKIA, 393/2023 prozedura laburtuaren bidez izapidetutako administrazioarekiko auzi errekurtsoan interesatuak izan daitezkeenak epatu eta Administrazioarekiko Auzien Bilboko 5. Epaitegian ager daitezen.
Administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri da Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 5 zenbakiko Epaitegian, 393/2023 prozedura laburtuaren izapideak eginez, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak 2023ko otsailaren 23an hartutako Erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez, ezetsi egin zen UPV/EHUko errektorearen 2022ko urriaren 20ko Ebazpenaren aurka aurkeztutako aukerako berraztertze-errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, A taldean administrazio eta zerbitzuetako langileak karrerako funtzionario gisa sartzeko ezohiko egonkortze-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzeko agindu zen.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan dioena betetzeko, epatu egiten dira interesatu izan daitezkeen hirugarren pertsonak, eta aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela jakinarazten zaie. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Estatuko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Aipatutako errekurtsoa hainbat pertsonari zuzendutako egintza denez, iragarki hau argitaratzen da, bat etorrita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak xedatutakoarekin 45. artikuluan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita izango ditu ondorioak.
Leioa, 2023ko azaroaren 20a.
Idazkari nagusia,
AITOR ZURIMENDI ISLA.