235. zk., 2023ko abenduaren 12a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
5515
IRAGARKIA, jendaurrean jartzen duena Lemoiz udalerrian (Bizkaia) dagoen 1. poligonoko 54. lursailean kokatutako putzu bat eta iturburu bat aprobetxatzeko emakida, ureztaketan eta abeltzaintzan erabiltzeko espedientea.
Espedientearen kodea: A-B-2022-0020.
Eskatzailea: Gabriela Francés Zubillaga.
Jardueraren kokapena: 1. poligonoko 54. lursaila (Lemoiz).
Bilketa-puntua (koordenatuak UTM (ETRS89)):
X = 507.520; Y = 4.808.310.
Eskatutako urteko bolumena: 608,05 m3/urte.
Uraren erabilera: Nekazaritza-ureztatzea eta abeltzaintza.
Obren deskribapena: putzuak 70 metroko sakonera du eta 140 milimetroko diametroko hodiz jantzita dago. Ura 2 CV-ko potentzia duen ponpa urperagarri baten bidez ateratzen da. Iturburuko urak 1"-ko diametroko hodi baten bidez bideratzen dira 1.000 litroko depositu batera, hortik banatzeko.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren 8. xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz. Dekretu horrek 849/1986 Errege Dekretua aldatzen du, kaltetutzat jotzen direnek erreklamazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzia honetan, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertu ahal izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 28a.
Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.