235. zk., 2023ko abenduaren 12a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
5508
EBAZPENA, 2023ko azaroaren 24koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez huts-zuzenketa egiten baita «Amorebieta-Bermeo lineako Gernikako geltokiaren atari berria eraikitzeko proiektuak» ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen duen 2023ko azaroaren 3ko Ebazpenean.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako akats materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiaren ekainaren 15eko 97/2009 Foru Dekretuak, Bizkaiko Aldizkari Ofiziala arautzekoak, 17.2.2.b) artikuluan adierazten duenez, akatsak edo omisioak dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzea badakarte, maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira.
Era horretako hutsak aurkitu dira, Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2023ko azaroaren 3ko Ebazpen horri erantsitako taulan. Ebazpen horren bidez jendaurrean jartzen da «Amorebieta-Bermeo lineako Gernikako geltokiaren atari berria eraikitzeko proiektuak» ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda (2023ko azaroaren 23ko EHAAn, 224. zk., eta BAOn, 225. zk., argitaratua). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
Ebazpenari erantsitako taulan honako hau dioen tokian:
«Zortasun iraunkorra»
honako hau esan behar du:
«Aldi-baterako okupazioa»
eta, honako hau dioen tokian:
«Aldi-baterako Okupazioa»
honako hau esan behar du:
«Zortasun iraunkorra»
Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2023ko azaroaren 24ko Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 24a.
Garraio Azpiegituren zuzendaria,
MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.