235. zk., 2023ko abenduaren 12a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (150 KB - 2 orri.)
- EPUB (156 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
5507
EBAZPENA, 2023ko azaroaren 22koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita agindu honen babespeko laguntzen onuradunen zerrenda: Agindua, 2023ko ekainaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita 2023ko bigarren seihilekoan kongresu eta bilera zientifikoak antolatzeko laguntzak emateko.
Deialdi-agindu horren 13.2 artikuluan dago xedatuta ezen, jende guztiak horren berri izan dezan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela emandako laguntzen zerrenda, entitate onuradunak eta zenbatekoak adierazita.
Hori dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitaratzea agindu honen babespean kongresu eta bilera zientifikoak antolatzeko egindako deialdiko laguntzen entitate onuradunen zerrenda, emandako zenbatekoekin batera (eranskina): Agindua, 2023ko ekainaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita 2023ko bigarren seihilekoan kongresu eta bilera zientifikoak antolatzeko laguntzak emateko.
Bigarrena.– Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 22a.
Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,
ADOLFO MORAIS EZQUERRO.