235. zk., 2023ko abenduaren 12a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (148 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5503
2254/2023 EBAZPENA, azaroaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez hutsik uzten den Lekualdatze lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintzarako deialdia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten D3 Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Jostundegiko Ofiziala kategorian.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1314/2021 Ebazpenaren bidez, Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrerako deialdia egin zen D3 Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeari dagokionez I. eranskinean jasotako kategorietarako / lanpostu funtzionaletarako, zeinetan Jostundegiko Ofiziala kategoria / lanpostu funtzionala sartzen baita (2021eko azaroaren 8ko EHAA 221. zk.), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarrien arabera.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren maiatzaren 16ko 590/2023 Ebazpenaren bidez (maiatzaren 31ko EHAA 102. zk. eta abuztuaren 9ko 1085/2023, Ebazpenaren aldatua – irailaren 7ko EHAA 171. zk.– 9), Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko eskaintza argitaratu zen, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten D3 Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Jostundegiko Ofiziala kategorietarako/ lanpostu funtzionaletarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinaren 9. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (erabaki horren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko prozeduraren oinarriak), Zuzendaritza honi jakinarazi zaio iragarritako zikloan ez dagoela eskatzailerik D3 Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Jostundegiko Ofiziala kategorian / lanpostu funtzionalean.
Horregatik, indarrean dagoen legediak langileen arloan ematen dizkidan ahalmenez baliatuta
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hutsik uztea Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintzarako deialdia, D3 Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Jostundegiko Ofiziala kategoriako / lanpostu funtzionaleko destinoak betetzeko. Deialdi hori, hain zuzen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren maiatzaren 16ko 590/2023 Ebazpenaren bidez egin zen.
Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren web-orrian eta EHAAn argitara dadin agintzea.
Hirugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 22a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.