235. zk., 2023ko abenduaren 12a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (105 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5498
2249/2023 EBAZPENA, azaroaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez hutsik uzten den Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintzarako deialdia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Erdi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Elektromedikuntzako Erdi MailakoTeknikaria kategorian (Elektromedikuntzako Erdi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 16ko 578/2023 Ebazpenaren bidez (martxoaren 29ko EHAA 62. zk.), Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrerako deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Erdi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Elektromedikuntzako Erdi Mailako Teknikaria kategorian (Elektromedikuntzako Erdi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 27ko 427/2023 Ebazpenaren bidez (maiatzaren 16ko EHAA 91. zk., abuztuaren 9ko 1085/2023, Ebazpenaren bidez aldatua – irailaren 7ko EHAA 171. zk.–), Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko eskaintza argitaratu zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Erdi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Elektromedikuntzako Erdi Mailako Teknikaria kategoriarako (Elektromedikuntzako Erdi Mailako lanpostu funtzionalerako).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinaren 9. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (erabaki horren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko prozeduraren oinarriak), Zuzendaritza honi jakinarazi zaio iragarritako zikloan ez dagoela eskatzailerik Elektromedikuntzako Erdi Mailako Teknikaria kategorian.
Horregatik, indarrean dagoen legediak langileen arloan ematen dizkidan ahalmenez baliatuta
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hutsik uztea Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintzarako deialdia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Erdi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Elektromedikuntzako Erdi Mailako Teknikaria kategorian (Elektromedikuntzako Erdi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionalean). Deialdi hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 27ko 427/2023 Ebazpenaren bidez egin zen.
Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren web-orrian eta EHAAn argitara dadin agintzea.
Hirugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 22a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.