235. zk., 2023ko abenduaren 12a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (104 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5496
2247/2023 EBAZPENA, azaroaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez hutsik uzten den Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintzarako deialdia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Optikan eta Optometrian Diplomaduna kategorian / lanpostu funtzionalean.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 266/2021 Ebazpenaren bidez, Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Optikan eta Optometrian Diplomaduna kategorian.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 27ko 425/2023 Ebazpenaren bidez (maiatzaren 16ko EHAA 91. zk., abuztuaren 9ko 1085/2023 Ebazpenaren bidez aldatua –irailaren 7ko EHAA 171. zk.–), argitara eman zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan destinoa duten Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Optikan eta Optometrian Diplomaduna kategoriako/lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinaren 9. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (erabaki horren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko prozeduraren oinarriak), Zuzendaritza honi jakinarazi zaio iragarritako zikloan ez dagoela eskatzailerik Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Optikan eta Optometrian Diplomaduna kategorian / lanpostu funtzionalean.
Horregatik, indarrean dagoen legediak langileen arloan ematen dizkidan ahalmenez baliatuta
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hutsik uztea Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintzarako deialdia honako kategoria/lanpostu funtzionaleko honetan: Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Optikan eta Optometrian Diplomaduna. Deialdi hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 27ko 425/2023 Ebazpenaren bidez egin zen.
Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren web-orrian eta EHAAn argitara dadin agintzea.
Hirugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 22a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.