Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2023ko abenduaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5487

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena udalerrian (Bizkaia), Lancha hondakin geldoen zabortegian gurpilak garbitzeko asmoz Abanto errekatik ura aprobetxatzeko emakidaren eskaerari lotutako espedientea.

Espedientearen kodea: A-B-2023-0005.

Eskatzailea: Lancha Restauración, S.L.

Jardueraren kokapena: Barrio Las Carolinas, z.g. (Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena).

Bilketa-puntua (UTM koordenatuak (ETRS89)):

X = 492.867; Y = 4.795.659

Eskatutako urteko bolumena: 402,8 m3 urtean.

Uraren erabilera: industria-erabilera.

Obren deskribapena: Ura 1,5 CV-ko potentzia duen ponpa urperagarri baten bidez ateratzen da.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren 8. xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz. Dekretu horrek 849/1986 Errege Dekretua aldatzen du, kaltetutzat jotzen direnek erreklamazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzia honetan, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertu ahal izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 24a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala