Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2023ko abenduaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5485

IRAGARKIA, 2023ko azaroaren 23koa, Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Euskal Autonomia Erkidegoan motibazio politikoko indarkeria-egoeran Giza Eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko uztailaren 28ko 12/2016 Legearen espedienteei buruzko ebazpenak ebatzi eta jakinarazteko gehieneko epea 1978tik 1999ra luzatzen duen giza eskubide, memoria eta lankidetzako sailburuordearen erabakia.

Uztailaren 28ko 12/2016 Legearen espedienteei buruzko ebazpenak ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea luzatzeko Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordeak hartutako erabakia jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunek Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz) agertu ahal izango dira, iragarki hau BOEn argitaratzen denetik 15 egun balioduneko epean, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordeak hartutako erabakiaren testu osoa ezagutzeko.

Eranskinean aipatutako interesdunek jakin dezaten ematen da argitara hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak jakinarazpen honek.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 23a.

Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea,

JOSÉ ANTONIO RODRÍGUEZ RANZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala