Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2023ko abenduaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
5477

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Segurtasuneko sailburuordearen 2023ko urriaren 27ko Ebazpena, Ertzaintzako zuzendariaren 2022ko irailaren 16ko Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezesten duena.

Aipatutako ebazpenaren jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, iragarki hau argitaratzen da, aurreko ebazpenaren jakinarazpentzat balio dezan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Aginduaren testu osoa eta espedientean jasotako dokumentazio guztia helbide honetan eskura daiteke: Eusko Jaurlaritza, Segurtasun Saila, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza (Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz).

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 28a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

GOIATZ AIZPURU LIZARRALDE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala