Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2023ko abenduaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5471

AGINDUA, 2023ko azaroaren 14koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Lanpostuen Balorazio Batzordeko kide batzuk kargugabetzen baitira eta beste batzuk izendatzen.

Apirilaren 12ko 80/2005 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako Lanpostuen Balorazio Batzordea sortu zen, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Funtzio Publikoaren Sailburuordetzari atxikitako organo gisa. Batzorde horren helburua da baloratzeko bidaltzen zaizkion lanpostuak aztertzea eta lanpostu bakoitzari balio bat ematea, atxikita dagoen antolamendu-egituraren barruan.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko abenduaren 21eko Aginduaren bidez, Lanpostuen Balorazio Batzordearen lehen osaera osatuko duten kideak izendatu ziren. Agindu hori hainbat aldiz aldatu da.

Administrazio Publiko eta Justiziako sailburuaren 2013ko irailaren 26ko Aginduaren bidez, Fulgencio Aledo Amorós jauna kide titular izendatu zen Administrazioaren ordezkaritzan.

Administrazio Publiko eta Justiziako sailburuaren 2016ko maiatzaren 17ko Aginduaren bidez, Jesús Bañares Santin jauna ordezko kide izendatu zen UGT sindikatuaren ordezkaritzan.

Administrazio Publiko eta Justiziako sailburuaren 2016ko ekainaren 20ko Aginduaren bidez, Xabier Amatria Cuesta jauna kide titular izendatu zen ELA sindikatuaren ordezkaritzan.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2017ko otsailaren 22ko Aginduaren bidez, Imanol Uriguen Garaizabal jauna ordezko kide izendatu zen IVAPen ordezkaritzan.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2017ko martxoaren 22ko Aginduaren bidez, Salvador Cuesta Cobo jauna kide titular izendatu zen CC.OO. sindikatuaren ordezkaritzan.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2021eko azaroaren 17ko Aginduaren bidez, Jorge Ruiz de Azúa Gómez de Segura jauna ordezko kide izendatu zen CC.OO. sindikatuaren ordezkaritzan.

Fulgencio Aledo Amorós jaunak (Administrazioaren ordezkaria), Salvador Cuesta Cobo jaunak (CC.OO. sindikatuaren ordezkaria) eta Jesús Bañares Santin jaunak (UGT sindikatuaren ordezkaria) erretiroa hartu dutenez, eta Funtzio Publikoko sailburuordearen proposamena eta ELA, CC.OO. eta UGT sindikatuek ordezkari berriak izendatuta aurkeztutako jakinarazpenak kontuan hartuta, apirilaren 12ko 80/2005 Dekretuaren arabera sortutako Balorazio Batzordearen osaera eguneratzen da.

Hortaz, dekretu horren 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoa kontuan izanik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Fulgencio Aledo Amorós jauna Lanpostuen Balorazio Batzordeko Administrazioaren kide titular kargutik kentzea, eta, haren ordez, Imanol Uriguen Garaizabal jauna izendatzea.

Bigarrena.– Imanol Uriguen Garaizabal jauna Lanpostuen Balorazio Batzordeko Administrazioaren ordezko kide kargutik kentzea, eta, haren ordez, M.ª Carmen Camino Lertxundi andrea izendatzea.

Hirugarrena.– Xabier Amatria Cuesta jauna Lanpostuen Balorazio Batzordearen kide titular kargutik kentzea, eta, haren ordez, ELA sindikatuko Gorka Muñoz Villegas jauna izendatzea.

Laugarrena.– Salvador Cuesta Cobo jauna Lanpostuen Balorazio Batzordearen kide titular kargutik kentzea, eta, haren ordez, CC.OO. sindikatuko Jorge Ruiz de Azúa Gómez de Segura jauna izendatzea.

Bosgarrena.– Jorge Ruiz de Azúa Gómez de Segura jauna Lanpostuen Balorazio Batzordearen ordezko kide kargutik kentzea, eta, haren ordez, CC.OO. sindikatuko Teresa Vicuña Peñafiel andrea izendatzea.

Seigarrena.– Jesús Bañares Santin jauna Lanpostuen Balorazio Batzordearen ordezko kide kargutik kentzea, eta, haren ordez, UGT sindikatuko Juan José Córdoba Briones jauna izendatzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 14a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala