Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2023ko abenduaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

MUSKIZKO UDALA
5467

IRAGARKIA, 2023. ekitaldiko Enplegu-eskaintza Publikoari buruzkoa.

Alkateak, 2023ko azaroaren 8an, honako dekretu hau eman du:

«Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 70. artikuluan eta Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 52. artikuluan ezarritakoa betez (langile berrien bidez hornitu beharreko giza baliabideen beharrak enplegu-eskaintza publikoaren xede izango direla ezartzen dute, plantillan izandako aldaketak aintzat hartuta eta udal-arloetako arduradunek planteatutako langile-beharrak aztertuta eta negoziazio kolektiboa egin ostean),

eta Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluan eskumenak erabiliz, honako hau eman du:

DEKRETUA

Lehenengoa.– Muskizko Udalaren 2023. urterako enplegu-eskaintza publikoa onestea, dekretu honen eranskinean jasotako preskripzioak betez. Enplegu-eskaintza publiko hori egokia da langile berrientzako 2023ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20. artikuluan xedatutakoari dagokionez.

Bigarrena.– Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen XIII. tituluan (hizkuntza-normalizazioari buruzkoa) eta Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan xedatutakoa betetzeko, eta Eusko Jaurlaritzako organo eskudunek bere garaian egindako txostenekin bat etorriz, enplegu-eskaintza publikoan jasotako plazen hizkuntza-eskakizunak eranskinean ezarritakoak izango dira. Derrigorrezko profila atxikita duten plazei dagokienez, dagokion deialdian zehaztuko dira, hori betetzea nahitaezko eskakizuna izango da lanpostua lortzeko eta deialdiaren oinarrietan zehaztutako moduan egiaztatuko da.

Hirugarrena.– Dekretu hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.»

Muskiz, 2023ko azaroaren 13a.

Alkatea,

EDUARDO BRIONES LERTXUNDI.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala