Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2023ko abenduaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5462

IRAGARKIA, Uraren Legea hausteagatik hasi den zehapen-espediente baten ebazpena jakinaraztekoa dena.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Ebazpen horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke (errekurtso honen ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea hilabetekoa izango da, aurkezten denetik zenbatzen hasita –39/2015 Legearen 124. artikulua –), bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, hilabeteko (1) edo bi hilabeteko (2) epean, ebazpena eman duen organo berean, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien epaitegietan, edo salatuaren helbidearen barrutiari dagokion epaitegian, hurrenez hurren, horrela xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 58.1 artikuluan.

Adierazi nahi da, halaber, argitaratzen den egintzaren testu osoa eta hari buruzko espediente osoa, Uraren Euskal Agentziaren egoitzan dagoela interesdunaren eskura, hark nahi izanez gero azter eta haren berri izan dezan (Boulevard eraikina. Gamarrako Atea kalea 1.A, 11. Solairua – 01013. Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 20a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala