233. zk., 2023ko abenduaren 7a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 3 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5461
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariaren 2023ko azaroaren 6ko Ebazpena, kontsumo arloko SAN-48A001-93-2023 zehapen-espedientea ebazten duena.
Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Horren arabera, jakinarazten da SAN-48A001-93-2023 zenbakiko zehapen-prozeduraren 2023ko azaroaren 6ko Ebazpena eman dela, Y1271420V NAN/IFK/AIZ/Pasaportea duenari zuzendua.
Espedientearen deskribapena:
Hautsitako araua: Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko 4/2023 Legearen 142.04 artikulua.
Arau-haustearen deskribapena: Kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskura erreklamazio-orriak paperean edo formatu elektronikoan ez jartzea, edo erregelamenduz ezartzen diren baldintzak betez ez ematea; eskatzen duten pertsonei entregatzea ukatzea, enpresaburuarekin kontratatuta egon edo ez; edo haien existentziari buruzko informazioa agerian ez erakustea.
Ezarritako zehapena: 500 euro.
Legezko oharrak: ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; eta, berorren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Halaber, jakinarazten zaio honela ordaindu beharko duela zehapena:
Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Jakinarazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko dagoen hilabeteko epea orokorrean ezarritako epea baino geroago amaitzen bada, ordaintzeko epea errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere, errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. apartatuetan xedatutakoaren arabera egingo da.
Ordaintzean, adierazi beharko da zein diren zigortuaren NAN/IFK/AIZ/Pasaportea Y1271420V eta espediente-zenbakia (SAN-48A001-93-2023), bai eta espedientea Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari dagokiola ere. BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da ordainketa: 0182 5685 07 0000226271, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia.
Horren berri ematen da, eranskinean aipatzen den interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 24a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
LAURA ANGELA ALZOLA KIRSCHGENS.