Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2023ko abenduaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5460

IRAGARKIA, 2023ko azaroaren 21ekoa, Gizarte Politiketako sailburuordearena, dekretu honetan jasotako dirulaguntzei buruzko ebazpenen aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoen zenbait ebazpen jakinaraztekoa: Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretua.

Ezinezkoa izan da ebazpen horiek zuzenean jakinaraztea, eta, horregatik ematen da argitara iragarki hau, interesdunak jakitun egon daitezen eta dagozkion ondorioak izan ditzan, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta bat datozen gainerako xedapen aplikagarrietan.

Horretarako, interesdunari jakinarazten zaio eskuragai duela zerrendako espedienteetan emandako ebazpenaren testu osoa, Eusko Jaurlaritzako Familia eta Haurren Zuzendaritzaren egoitzan (Eusko Jaurlaritza, Lakua eraikina, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun egon dadin ematen da argitara hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 21a.

Gizarte Politiketako sailburuordea,

LIDE AMILIBIA BERGARETXE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala