233. zk., 2023ko abenduaren 7a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5454
IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunak epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian bideratutako 70/2023 prozedura laburtuan.
Funtzio Publikoko zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
70/2023 prozedura laburtua: Funtzio Publikoko sailburuordearen 2023ko ekainaren 1eko Ebazpenaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen Funtzio Publikoko zuzendariaren 030/2023 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez ezetsi egin ziren iraupen jakineko lanari buruzko 1999ko martxoaren 18ko esparru-akordioa aplikatzeari buruzko eskaera.
Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 16a.
Funtzio Publikoko zuzendaria,
JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.