Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2023ko abenduaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5449

AGINDUA, 2023ko azaroaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Bilbon (Bizkaia) dagoen «Jesuitak Politeknikoa» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren baimena aldatzeko den 2023ko irailaren 15eko Agindua.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2023ko irailaren 15eko Aginduaren testuan (2023ko irailaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 186. zk.). Agindu horren bidez, Bilbon (Bizkaia) dagoen «Jesuitak Politeknikoa» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren baimena aldatu zen. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

1. artikuluan, 2023/4463 (3/1) orrialdean, honela dio:

«Baimena:

– "Telekomunikazio- eta informatika-sistemak" goi-mailako heziketa-ziklo bat emateko.»

baina honela esan behar du:

«Baimena:

– "Telekomunikazio- eta informatika-sistemak" goi-mailako heziketa-ziklo bat emateko.

– Arratsaldeko txandan "Instalazio elektrikoak eta automatikoak" erdi-mailako heziketa-ziklo bat kentzeko.»

1. artikuluan, 2023/4463 (3/1) orrialdean honela dio:

«○ Instalazio elektrikoak eta automatikoak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.»

baina honela esan behar du:

«○ Instalazio elektrikoak eta automatikoak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1, eguneko txandan.»

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 21a.

Hezkuntzako sailburua,

jokin bildarratz sorron.


Azterketa dokumentala