233. zk., 2023ko abenduaren 7a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5445
EBAZPENA, 2023ko azaroaren 27koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Irakasle Titularra izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2022ko ekainaren 7ko Ebazpenaren bidez egin zen (2022-06-13ko EAO eta 2022-06-24ko EHAA).
2022ko ekainaren 7ko Ebazpenaren bidez (2022-06-13ko EAO eta 2022-06-24ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko EAO), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:
Gustavo Puras Ochoa (NAN: ***0085**) Unibertsitateko irakasle titularrak. Kodea: TUC8/1 – D00101-35. Jakintza arloa: «Farmazia eta Teknologia Farmazeutikoa». Saila: Farmazia eta Elikagaien Zientziak. Ikastegia: Farmazia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna; Arduraldia: Osoa; Egin beharreko irakaskuntza eta ikerkuntza lanak: «Teknologia Farmazeutikoa II».
Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den bigarren egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.
Leioa, 2023ko azaroaren 27a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.