Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2023ko abenduaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5412

EBAZPENA, 2023ko azaroaren 17koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Ukrainako inbasioaren ondoriozko testuinguru ekonomikoak eragin handia izan duen elikatze-kateko sektoreentzako ezohiko laguntzen Balorazio Batzordeko kideak.

2023ko uztailaren 26ko Aginduak (Agindua, 2023ko uztailaren 26koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, 2023rako Ukrainaren inbasioaren ondoriozko inguruabar ekonomikoak asko eragin dien elikakateko sektoreentzako ezohiko laguntzak emateko deialdia egiten duena) 8. oinarriaren 2. paragrafoan ezartzen du: «Eskabideak ebaluatu eta baloratzeko, balorazio-batzorde bat eratuko da, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikariek osatua. Zuzendaritza bereko hiru teknikarik osatuko dute, eta emakumeen eta gizonen presentzia bermatuko da, behar bezala arrazoitutako arrazoi oinarridun eta objektiboak egon ezean. Horietako bat enpresa-programaren arduraduna izango da.

Balorazio-batzordeko kide guztiak eta horien ordezkoak Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen baten bidez izendatuko dira. Ebazpen horretan, batzordeko idazkaria eta batzordeburua ere izendatuko dira. Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpena EHAAn argitaratuko da.»

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretua ikusi da.

EBAZTEN DUT:

Behean zehazten diren pertsonak izendatzea 2023ko uztailaren 26ko Aginduaren bidez deitutako laguntzen eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen eta ebazpen-proposamena emango duen Balorazio Batzordeko kide (Agindua, 2023ko uztailaren 26koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, 2023rako Ukrainaren inbasioaren ondoriozko inguruabar ekonomikoak asko eragin dien elikakateko sektoreentzako ezohiko laguntzak emateko deialdia egiten duena):

Aurrekoa kontuan hartuta, honako hauek izango dira Balorazio Batzordeko kideak:

Batzordeburua:

– Elisa Torre-Enciso Enciso andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako enpresa-programaren arduraduna (titularra).

– M.ª Luisa Fraile Correa andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako ikerketa-programen arduraduna (ordezkoa).

Kideak:

– M.ª Carmen González Hernández andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria. Idazkaria izango da (titularra).

– Amaya Jalón Ayala andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria. Idazkaria izango da (ordezkoa).

– Borja Martínez De Antoñana Sáenz De Cámara jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria (titularra).

– Pablo Arenas Alegría jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria (ordezkoa).

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 17a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.


Azterketa dokumentala