Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2023ko abenduaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5411

EBAZPENA, 2023ko urriaren 26koa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez ingurumen-baimen bateratua ematen baitzaio Tratamientos Geuria SAk Irungo Bentetan (Barreiatua 45, Gipuzkoa), sustatutako hondakinak kudeatzeko instalazioari.

EGITATEAK

1.– 2021eko abenduaren 30ean, Tratamientos Geuria SAk ingurumen-baimen bateratua emateko eskatu zuen Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzan, Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko 2021eko abenduaren 9ko 10/2021 Legean xedatzen denari jarraikiz, Irungo udal-mugartean (Gipuzkoa) daukan hondakinak kudeatzeko instalazioarentzat.

Eskaerarekin batera, dokumentazio tekniko hau aurkeztu zuen:

– Ingurumen-baimen bateraturako proiektu teknikoa-

– Laburpen ez-teknikoa.

– Ebazpena, 2015eko uztailaren 1ekoa, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez ingurumen-inpaktuaren gaineko adierazpena egiten baita eta hondakin arriskutsuen kudeatzaile-baimena ematen baitzaio Tratamientos Geuria SA enpresari, Irunen dituen instalazioetan (Bidaurre Ureder industrialdea, Bentak auzoa 45 B, 5. pabiloia, Irun, Gipuzkoa) jarduera hauek egiteko: tratamenduaren zain dauden hondakinak biltegiratzea (R13/D15); zenbait hondakin arriskutsu trinkotzea (R12); hondakin fotokimikoetan bildutako metalak –likido finkatzaileak eta zuriketa-disoluzioak– elektrolisi bidez berreskuratzeko tratamendua (R4) eta likido errebelatzaileak eta prozesu elektrolitikoan sortutako hondakinak hutsean lurrunduta tratatzea (D9). Ebazpen hori eraginkorra izango da, baldin eta jasotzen dituen baldintzak eta betekizunak betetzen badira.

2.– Era berean, Irungo Udalaren txostena aurkeztu zuen, 2022ko urtarrilaren 13koa, jardueraren hirigintza-bateragarritasuna egiaztatzen zuena.

3.– Aurkeztutako dokumentazioa egokia zela egiaztatu ondoren, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren 2022ko martxoaren 21eko Iragarkiaren bidez erabaki zen jendaurrean jartzea, 30 egunez, Tratamientos Geuria SAk sustatutako proiektua, egoki jotzen ziren alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzaren iragarki-taula elektronikoan argitaratu zen aipatu iragarkia 2022ko apirilaren 5ean.

4.– Jendaurreko informazioaren izapidea amaitu ondoren, alegaziorik aurkeztu ez zela egiaztatu zen.

5.– Abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 37., 38. eta 39. artikuluetan xedatzen denari jarraikiz, 2022ko ekainaren 6, 8 eta 10ean txostenak eskatu zitzaizkien Irungo Udalari, Txingudiko Zerbitzuak SAri, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari eta Gipuzkoako Osasun Publikoko Zuzendariordetzari.

6.– 2022ko uztailaren 8an eta 22an, hurrenez hurren, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren eta Gipuzkoako Osasun Publikoko Zuzendariordetzaren txostenak jaso ziren. Horien emaitza espedientean dago jasota.

7.– 2023ko urriaren 17an, abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 40. artikulua aplikatuz, ebazpen-proposamena bidali zitzaion Tratamientos Geuria SAri, eta hamabost eguneko epea eman zitzaion egoki irizten zituen ohar eta alegazioak aurkez zitzan.

8.– 2023ko urriaren 19an, Tratamientos Geuria SAk alegazioak aurkeztu zituen, idazki baten bidez, labur adierazita. Ebazpen honen eranskinean daude jasota, labur, erakunde honek horiez egindako oharrekin batera.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko 10/2021 Legearen 1. artikuluan xedatzen denaren arabera, legearen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babestu, kontserbatu eta hobetzeko arau-esparrua ezartzea.

Legeak ingurumenean eragina duten jardueren antolamendua arautzen du, ingurumena babesteko araudi sektorialean ezarritako prozedura administratiboak sinplifikatzeko eta bateratzeko premisapean. Hala, bertan xedatzen diren baldintzak eta eskakizunak jasotzen ditu, eta jardueren garapenerako oztopo juridiko eta administratiboak desagerrarazten ditu.

Halaber, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da airearen, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea, edo, besterik ezin bada, hura murriztea eta kontrolatzea, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integraturako sistema bat ezarriz, ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko.

Baimen honetan, instalazioan egiten diren jarduerez gain –abenduaren 9ko 10/2021 Legearen I.A. eranskinean zerrendatzen dira–, barne hartzen dira instalazioa lege horren aplikazio-eremuan sartzea eragin zuen jardueraren kokalekuan egiten diren jarduera guztiak, eranskin horretan zerrendatuta egon ez arren, teknikoki lotura izateagatik eta sortuko diren emisioetan eta kutsaduran ondorioak izateagatik.

Abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 31. artikuluan xedatzen dena aplikatuta, ingurumen-baimen bateratuaren erregimenaren mendean dago titulartasun publiko edo pribatuko jarduera eta instalazioak ustiatzea, baldin eta aipatu legearen I.A eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen bada eta, hala badagokio, eranskin horretan ezarritako gaitasun-atalaseetara iristen bada. Artikulu horretan bertan xedatzen denaren arabera, baimen honen bidez, egintza bakarrean eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak aurretiaz emandako prozedura administratibo bakarrean bateratuko dira hondakinak ekoizteko eta kudeatzeko baimenak, kolektorera, jabari publiko hidraulikora eta itsasoko eta lehorreko jabari publikora eginiko isurien baimenak eta atmosferara eginiko emisioen baimenak, eta dagozkien emisioen mugako balioak ezarriko dira, eskura dauden teknologia onenetan oinarrituta.

Tratamientos Geuria SAren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskutsuak kudeatzeko baimena, hondakin arriskugabeak kudeatzeko baimena, saneamendu-sare orokorrera isurtzeko baimena, eta, ingurumen-izaerako beste zehaztapen batzuen artean, hondakinak sortzeari dagozkion baimenak eta lurzoruaren eta lurpeko uren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dutela egiaztatu da, aginduzko txostenak igorriz.

Abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 23.a) artikuluan xedatzen denaren arabera, ingurumen-inpaktuaren adierazpena edo ingurumen-inpaktuaren txostena egiteko eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari dagokionean, eta jarduera ingurumen-baimen bateratuaren erregimenaren edo ingurumen-baimen bakarraren eraginpean dagoenean, bi erregimenei dagozkien prozedura administratiboak eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura bateratu egingo dira. Ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren edo ingurumen-inpaktuaren txostenaren edukia, hala badagokio, ingurumen-baimen bateratuaren edo ingurumen-baimen bakarraren parte izango dira, eta ekintza administratibo berean egingo dira bi adierazpen horiek.

Azkenik, adierazi behar da ebazpen honek kontuan izan dituela teknika erabilgarri onenak eta aplikatzekoa den sektoreko legeriak zehaztutako neurriak eta kondizioak, bai instalazioak gehienez isur edo igor ditzakeen gai kutsagarrien balioak zehazteko, bai ingurumena bere osotasunean ahalik eta gehien babesteko helburuarekin, instalazioaren ustiapenari ezarriko zaizkion bestelako kondizioak erabakitzeko. Bereziki kontuan izan da Europako Batzordearen 2018ko abuztuaren 10eko 2018/1147 (EB) Betearazpen Erabakia. Erabaki horren bidez ezartzen dira hondakinen tratamendurako teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emandako 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera.

Azaldu dugun guztia aintzat hartuta, espedientean jaso diren txosten guztiak aztertuta, ebazpen-proposamena egin zen, eta bertan jaso ziren Tratamientos Geuria SAk sustatutako proiektuari aplikatu beharreko baldintzak.

Goian adierazitako izapideak adierazitakoaren arabera amaitu dira, eta abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 40. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da.

Aintzat hartu da organo honek eskumena duela ingurumen-baimen bateratu hau emateko, bat etorriz Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuan xedatutakoarekin.

Honako hauek ikusi dira: Ebazpena, 2023ko urriaren 17koa, Sailburuordetzarena; 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena; Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina –abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartua–; 815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako Emisioen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko 16/2002 Legea garatzen duena; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa; 7/2022 Legea, apirilaren 8koa, Ekonomia Zirkularra bultzatzeko eta Hondakin eta Lurzoru kutsatuena; 68/2021 Dekretua, otsailaren 23koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta aplikatu beharreko gainerako arauak. Ondorioz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ingurumen-baimen bateratua ematea Tratamientos Geuria SAri (IFK: A26397109; Bidaurre Ureder industrialdea, Bentak auzoa 45 B, 5. pabiloia, Irun, Gipuzkoa) hondakin-kudeaketarako instalaziorako, ebazpen honen bigarren eta hirugarren apartatuan zehaztutako baldintzen arabera.

Jarduera jasota dago abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 1. eranskineko kategoria honetan:

«5.6. Aldi baterako biltegiratzea 5.5 puntuan sartuta ez dauden hondakin arriskutsuak, harik eta 5.1, 5.2, 5.5 eta 5.7 puntuetan adierazitako tratamenduak ematen zaizkien arte (salbu eta aldi baterako biltegiratzea sortzen diren lekuan bertan, harik eta handik jasotzen diren arte), guztizko edukiera 50 tonatik gorakoa denean».

Instalazioa Irunen dago (Bidaurre Ureder industrialdea, 45 B, 5. pabiloia, Irun, Gipuzkoa). Pabiloia forma laukizuzenekoa da, eta guztira 796,33 m2-ko azalera du beheko solairuan, eta 221,21 m2-koa bulegoetarako, solairuartean.

Instalazioaren beheko solairu osoa zolatuta dago (legar-geruza drainatzailez osatutako zolata; polipropilenozko zuntza duen hormigoi armatuzko 20 cm-ko lodierako geruza; eta epoxi pinturazko gainestaldura).

Instalazioaren tratamendu-ahalmena honako hau izango da:

– Trinkotze-lerroa (R1203/D1303).

• Plastikozko ontzia 25.500 kg/urte.

• Metalezko ontzia 25.500 kg/urte.

• Xurgatzaileak 53.000 kg/urte.

• Bestelako hondakinak 1.500 kg/urte.

– Elektrolisi-lerroa (R0403) 100.000 kg/urte.

– Lurruntze-lerroa (D0904) 300.000 kg/urte.

– Biltegiratze-lerroa (R1301/D1501) 97,97 tona.

• Hondakin arriskugabeak 49,91 tona.

• Hondakin arriskutsuak 48,06 tona.

– TEEHen biltegi-edukiera (R1301) 11,5 tona.

– Sailkapen- eta berrontziratze-lerroa (R1206/D1401) 144.575 kg/urte.

– TEEHak sailkatzeko lerroa (R1201) 19.100 kg/urte.

– Pilak eta metagailuak sailkatzeko lerroa (R1201) 500 kg/urte.

Prozesuak:

– Trinkotze-lerroa (R1203/D1303).

Lerro honetan, bolumena murritz dakiekeen hondakinak trinkotzen dira (ontziak, kartoia, xurgatzaileak, papera, etab.), biltegiratze- eta garraio-eragiketak optimizatzeko, eta, ondorioz, hondakina bidaltzeari loturiko karbono-aztarna ere bai.

Prentsa bertikal hidrauliko baten bidez egiten da. Ekipoa tramexa duen euste-erretilu batean dago, trinkotzean sor litezkeen isuriak biltzeko.

Eskuz ipintzen dira gaiak, honela:

1.– Prentsatu behar den materiala trinkotze-ganberan sartzen da aurrealdeko irekidura baliatuta, eta atea itxi, eta blokeatu egiten da. Zilindro trinkotzaileari eragiten zaio, eta prentsa-platera jaisten du, materiala trinkotzeko.

2.– Behin fardoa edo fardela zehaztu den tamainaren arabera trinkotuta, eskuz lotu, paletean jarri, erretraktilatu eta etiketa ipintzen zaio hondakinari, identifikatzeko, eta apalategietan jartzen da.

Funtzionamendu eteneko ekoizpen-lerroa da, trinkotu behar den material-bolumenaren eta instalazioko lan-kargaren araberakoa.

– Elektrolisi-lerroa (R0403).

Zilarra duten fotografia-likidoen (finkatzailea eta zuritzaile-finkatzailea) tratamendurako lerroa da; elektrolisia egiten zaie, metal disolbatua berreskuratzeko.

Jatorrian bildutako likidoak, 1.000 litroko deposituetara edo solteko edukiontzi handietara aldatzen dira, bateragarritasun kimikoko irizpideei jarraituz.

Ontzialdaketa punpa hurrupatzaileen bidez egiten da; segurtasuneko elementuak dituzte ihesak eta isuriak ekiditeko.

Depositu horietatik elektrolisia egiten den ekipoetara aldatzen dira. Metalak bereizteko prozesu horretan, korronte elektriko batetik igaroarazten dira disoluzioak, eta metala jalkitzen da, kasu honetan, zilarra, katodoaren gainean.

Jalkinak eskuz kentzen dira katodotik eta fingailura igortzeko pilatzen da. Fingailuak materiala prozesatzen du, purutasun handiagoko metala eskuratzeko.

– Lurruntze-lerroa (D0904).

Elektrolisitik eratorritako likidoen bolumena murrizteko ekipo bat du; likidootako ura lurruntzen da, eta hondakin toxikoa lohi forman trinkotzen da.

Prozesu horretan, likidoa apur bat berotzen da, eta huts handi bat aplikatzen zaio.

Tratamendu-estazio horrek erreaktore bat du, zeinetan, punpa baten bidez, gutxi gorabehera 10 mmHg-ko hutsa aplikatzen baita, uraren irakite-tenperatura 40 şC-ra jaisteko. Hala, tenperatura altuetan egindako tratamenduen berezko arriskuak ekiditen dira.

Zatiki toxikoa lohi forman biltzen da, azken kudeatzaileari bidaltzeko.

Ur lurrundua bero-trukagailu batean kondentsatzen da eta 1.000 l-ko solteko edukiontzi handi batean biltzen da. Bertan, bildutako uraren pH-a egiaztatzen da; legeak ezarritako isuri-parametroak izan behar ditu. Beharrezkoa bada, pH-a neutralizatzen da; izan ere, batzuetan, apur bat azidoa edo basikoa atera daiteke.

Doitzeko, neutralizazio-ekipo bat erabiltzen da. pH-a modu jarraituan detektatzeko sistema bat eta NaOH zein HCl gehitzeko punpak ditu.

Prozesuaren lurruntze-efikazia % 95ekoa da; beraz, prozesuan sortzen den lohi kantitate teorikoa 100 kg/egun da.

– TEEHak biltegiratzeko lerroa (R1301/D1501) eta TEEHak biltegiratzea (R1301).

Bildutako hondakinak aldi baterako biltegiratzeko eta prozesuan dauden materialen tarteko biltegiratzeetan, elementu hauek erabiltzen dira:

– Orga jasogailua, 2.500 kg-ko karga-ahalmenekoa.

– Pisatzeko baskula elektrikoa.

– Ezaugarri berdineko hondakinak tamaina handiagoko ontzietara aldatzeko eta taldekatzeko punpak.

– Hiru eta lau mailatako apalategiak.

– TEEHak sailkatu, bereizi edo taldekatzeko lerroa (R1201).

Instalazioan, hondakinok sailkatu eta ontzi egokietan biltegiratu besterik ez dira egiten. Ez dira manipulatzen, ezta desmuntatzen ere.

– Pilak eta metagailuak sailkatzeko lerroa (R1201).

Instalazioan, hondakinok sailkatu eta ontzi egokietan biltegiratu besterik ez dira egiten. Ez dira manipulatzen.

– Sailkapen- eta berrontziratze-lerroa (R1206/D1401).

Ontzi txikietan jasotzen diren hondakinetarako besterik ez da erabiltzen, ontzi handiagoetan berrontziratzeko modukoak badira. Hala, azken kudeatzaileak hobeto kudeatu ditzake, eta azken bidalketen garraioa optimizatzen da.

Izaera bereko hondakinetan eta arriskugarritasun eskasekoetan besterik ez da erabiltzen, eta inola ere ez disolbatzaileekin, hondakin nabarmen erreaktiboekin eta, izaera kimikoagatik, manipulatzen bereziki zailak direnekin.

Hondakinak egokitzeko prozesuan ekoizleak katalogatzeko zalantzarik balu, hondakina onartu baino lehen lagin bat hartu, eta tratamendu-instalaziora bidaliko da, aztertu eta, hala badagokio, onartzeko.

Egoera fisikoaren ezaugarriak zein diren, honelakoa izango da tratamendua:

– Likidoak: jatorrizko ontzietatik 1.000 litroko edukiontzietara aldatuko dira, edo 200 litroko bidoietara. Ontzialdaketa grabitatearen indarrez egiten da, edo likidoak ontzialdatzeko punpa elektrikoak erabilita.

– Solidoak: behin onartuta, sailkatu, eta berregokitu egiten dira. Zer motatako hondakinak diren, halako taldetan ipintzen dira, eta 1 m3-ko edukiontzietan gorde.

– Oretsuak: Kasu honetan, ezin dira zuzenean punpatu, likidoak lodiegiak direlako punpak egoki funtzionatzeko, eta horrek motorra hondatzeko arriskua lekarke. Beraz, grabitatearen indarraren arabera taldekatzen dira, eta hala egin ezin badaiteke, jatorrizko ontziak palet batean jartzen dira, eta zuzenean bidaltzen da tratamendu-instalaziora.

Tratamientos Geuria SAk, hondakinak kudeatzeko jarduerarako, 14.167 kWh/urte energia elektriko kontsumitzen du.

Instalazioan ez dago foku kanalizaturik eta emisio lauso gutxi batzuk besterik ez daude, gehienbat hondakinak ontzialdatzeko prozesuetakoak edo ontziak trinkotzetik datozenak, baina ez da espero nabarmenak izatea.

Isuri-foku hauek identifikatu dira:

– Ur beltzak Txingudi Mankomunitatearen Saneamendu Sarera isurtzen dira.

– Hondakin-ur industrialak, hutsean lurruntzeko tratamenduan sor litezkeenak, ur garbi irizten zaienez, egokitu ondoren, euri-urak biltzeko sare bereizlera eroaten dira. Industrialdeko euri-uren sare orokorrera isurtzen dira.

– Gaur-gaurkoz, lurruntze-prozesuak ez du deus isurtzen, ez baitago martxan.

Eragiketetan sortzen diren likido kontzentratuak bildu egiten dira, eta kudeatzaile baimenduari bidaltzen zaizkio.

Tratamientos Geuriak hondakinak sortzen ditu instalazioen mantentze-prozesuan, alegia, hondakinak kudeatzeko prozesu nagusiaren ondorioz, eta jardueran tratatzen diren eta izaera bera dutenekin batera kudeatzen dira.

Instalazioan, Batzordearen 2018ko abuztuaren 10eko 2018/1147 (EB) Betearazpen Erabakian –hondakinen tratamendurako teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen ditu, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emandako 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera– jasota dauden teknika hauek ezarriko dira: TEO 1, TEO 2, TEO 4, TEO 5, TEO 11, TEO 14, TEO 18, TEO 19, TEO 21, TEO 22 eta TEO 24.

Bigarrena.– Honako baldintza eta eskakizun hauek ezartzea Tratamientos Geuria SA enpresak Irungo udal-mugartean sustatzen duen hondakinak kudeatzeko jarduera ustiatzeko eta jardunari uzteko:

A) Erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko da seiehun mila euroko (600.000 euro) zenbatekoaz, honako hauek estaliko dituena: hirugarrenei edo horien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta ingurumena leheneratzeko kostuak, baimen honek onartutako jardueraren ondorio direnean.

Aseguru horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumoko prezioen indizearen (KPI) arabera handituta.

B) Hirurogei mila (60.000) euroko fidantza jartzea, Ekonomia zirkularra bultzatzeko eta Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 23.5.b) artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Fidantzaren zenbatekoa hondakinak tratatzeko eta biltegiratzeko gehieneko gaitasunaren arabera zehazten da.

Fidantza horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumoko prezioen indizearen (KPI) arabera handituta.

Jarritako fidantza ez da itzuliko, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak Tratamientos Geuria SAk sustatutako hondakin arriskutsuak kudeatzeko jarduera uztea baimendu arte edo dagokionean jarduera uzteko finkatutako baldintzak bete arte; baldintza horiek lurzoruaren kalitate-adierazpenean ezartzen diren betebeharrak barne hartuko dituzte beti.

C) Ingurumen-erantzukizuna.

Tratamientos Geuria SA 3. lehentasun-mailako operadore gisa dago sailkatuta ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren arabera. Agindu horren bidez ezartzen dira, hain zuzen ere, Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen –urriaren 23ko APM/1040/2017 Aginduak aldatzen duen horren– azken xedapenetako laugarrenean ezartzen diren nahitaezko finantza-bermea eratzea exijitzea ekarriko duten ministerio-aginduak onartzeko lehentasun-ordena eta egutegia.

Tratamientos Geuria SAk bere jarduera profesionalaren ingurumen-arriskuen analisia egin beharko du, abenduaren 22ko 2090/2008 Errege Dekretuaren 34. artikuluan ezarritakoaren arabera (Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legea hein batean garatzeko araudia onartzen duena). Artikulu horren hirugarren puntuaren arabera, operadoreak ingurumen-arriskuen analisia eguneratuko du egokitzat jotzen duen guztietan, eta jardueran, instalazioan edo baimenean funtsezko aldaketak egiten direnean.

Finantza-bermea eratu ondoren, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dio agintaritza eskudunari, eta adierazpen horrek 2090/2008 Errege Dekretuaren IV.1 eranskinean adierazitako informazioa jaso beharko du gutxienez. 26/2007 Legearen 28. artikuluko a) eta b) apartatuetan adierazitako salbuespenei jarraikiz jarduera finantza-bermea eratzetik salbuetsita badago, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dio agintaritza eskudunari; adierazpen horretan, IV.2 eranskinean adierazitako informazioa jasoko da gutxienez.

Jardueraren operadoreak ingurumen-kalteak prebenitzeko, saihesteko eta konpontzeko neurriak hartu eta betearazi behar ditu, eta horien kostuak ordaindu behar ditu, zenbatekoa edozein dela ere, baita dolorik, errurik edo zabarkeriarik ez bada ere, Ingurumen-erantzukizunari buruzko Legearen 19.1 artikuluan adierazten den bezala.

D) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den goi-mailako tituludunaz eman dizkion datuetan aldaketarik badago, aldaketa horien berri emango dio Tratamientos Geuria SAk Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari.

E) Babes eta zuzenketa-neurriak eraikuntza-fasean zehar:

E.1.– Eraikina egokitzeko lanetan zehar obrako jardunbide egokien kode bat ezarri beharko da ingurumen-inpaktuak murrizteko, hautsa eta zarata murrizteari eta hondakinen kudeaketari arreta berezia jarrita.

E.2.– Proiektuaren gauzatze- eta funtzionatze-faseetan zehar sortutako hondakinen kudeaketa Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean eta arautegi espezifikoetan xedatutakoaren arabera egingo da.

E.3.– Eraikitze- eta eraispen-jardueren ondorioz sortutako hondakinak, berriz, Eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko den otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuan eta Eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko den ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan xedatutakoa betez kudeatuko dira.

F) Babes- eta zuzenketa-neurriak sustatzaileak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzan aurkeztu dituen agirietan adierazi bezala ezarriko dira, bat etorriz indarrean dagoen araudiarekin eta ondorengo apartatuetan xedatutakoarekin:

F.1.– Hondakin arriskugabeak hartu, maneiatu eta biltegiratzeko baldintzak eta kontrolak.

Instalazioan balorizazioa egiteko onargarriak diren hondakinak hurrengo apartatuetan daude zehaztuta, horiek behar bezala kudeatzeko zehaztapenekin batera.

Instalazioan tratatu beharrekotzat jotzen diren hondakinen jatorri bakoitzeko, operadoreak dagokion tratamendu-kontratua igorriko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, eta kontratu horretan, hala badagokio, hondakina onartzeko parametro mugatzaile edo baldintzatzaileen proposamena erantsiko da.

Hondakin jakin bat onartzea egiaztatu ondoren, Tratamientos Geuria SAk dokumentu horren titularrari onarpena ziurtatzen duen agiria igorriko dio, onarpen horren baldintzak ezarrita.

F.1.1.– Hondakin onargarriak.

Tratamientos Geuria SAk Europako Hondakinen Zerrendako EHZ kodea duten hondakin hauek tratatu ahal izango ditu goian aipatutako tratamendu-sistemen bidez. Zerrenda hori Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratu zen (erabaki horren bidez aldatu egin zen 2000/532/EE Erabakia, hondakinen zerrendari buruzkoa, Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2008/98/EE Zuzentarauan xedatutakoa betez). Halaber, aipatutako erabakiaren arabera emango zaie hondakinei dagokien kodea eta sailkapena, baita Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritakoaren arabera ere. Erregelamendu horrek ordezten du Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (2008/98/EE Zuzentaraua, hondakinei buruzkoa eta zuzentarau jakin batzuk indargabetzen dituena). Hortaz, hondakin hauek baino ez dira onartuko:

a) Trinkotze-lerroa (R1203).

– Hondakin arriskugabeak.

(Ikus .PDF)

– Hondakin arriskutsuak.

(Ikus .PDF)

b) Trinkotze-lerroa (D1303).

(Ikus .PDF)

c) Elektrolisi-lerroa (R0403).

(Ikus .PDF)

d) Lurruntze-lerroa (D0904).

(Ikus .PDF)

e) Biltegiratze-lerroa (R1301).

– Hondakin arriskugabeak.

(Ikus .PDF)

– Hondakin arriskutsuak.

(Ikus .PDF)

f) Biltegiratze-lerroa (D1501).

– Hondakin arriskugabeak.

(Ikus .PDF)

– Hondakin arriskutsuak.

(Ikus .PDF)

g) Lurruntze-lerroa (R1206).

– Hondakin arriskugabeak.

(Ikus .PDF)

– Hondakin arriskutsuak.

(Ikus .PDF)

h) Berrontziratze-lerroa (D1401).

– Hondakin arriskugabeak.

(Ikus .PDF)

– Hondakin arriskutsuak.

(Ikus .PDF)

i) TEEHak sailkatu, bereizi edo taldekatzeko lerroa (R1201).

– Hondakin arriskugabeak.

(Ikus .PDF)

– Hondakin arriskutsuak.

(Ikus .PDF)

j) Pilak eta metagailuak sailkatzeko lerroa (R1201).

(Ikus .PDF)

k) TEEHen biltegiratze-lerroa (R1301).

– Hondakin arriskugabeak.

(Ikus .PDF)

– Hondakin arriskutsuak.

(Ikus .PDF)

Halaber, hondakin horien zamalan-eragiketak baimentzen dira.

– Baimen honen esparrutik kanpo geratuko dira betiere hondakin leherkariak, erregarriak eta infekziosoak (HP1, HP2 eta HP9 arriskugarritasun-kodeak dagozkie, hurrenez hurren), HP12 arriskugarritasun multzoko hondakinak eta bifenilo polikloratuak edo terfenilo polikloratuak izan edo osagai horiekin kutsatuta daudenak, medikamentuak, zitotoxikoak, dioxinak eta furanoak.

– Ekipamendu elektriko eta elektronikoen hondakinak eta hodi fluoreszenteak kudeatuko dira Tresna Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzko 110/2015 Errege Dekretuan –otsailaren 20koan– xedatutakoaren arabera.

– Halaber, pilen eta metagailuen hondakinak Pilen eta metagailuen hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatu beharko dira.

Tratamientos Geuria SAk industrian sortutako etxeko zaborrak eta merkataritza-hondakinak kudeatu ahal izango ditu (20. taldeko EHZ kodea duten hondakinak), ebazpen honetan adierazi direnak soilik, baldin eta dagozkion udal-ordenantzen arabera ez bada beharrezkoa hondakinok hondakinen kudeaketa-sistema publiko bati entregatzea.

F.1.2.– Hondakinen sarrera kontrolatzea.

Instalaziora balorazioa egiteko iristen diren hondakinen kontrola egin beharko da, ebazpen honetako baldintzen arabera onargarriak direla bermatzeko.

Ezin izango dira onartu baimen honetan adierazitakoez bestelako hondakinak. Nolanahi ere, hondakin mota gehiago kudeatu ahal izateko, aldez aurretik Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren onespena beharko da, eta ebazpen honen I. apartatuan adierazitakoa bete.

Kudeatu beharreko hondakinen zerrenda (EHZ) handitzeko eskaeran, Tratamientos Geuria SA enpresak hondakin gehigarri horiek nola kudeatuko diren adierazi beharko du, eta garraio-operadorearekin egindako tratamendu-kontratua aurkeztu beharko du. Proposatutako kudeaketa-bideetan izandako aldaketak organo honi jakinarazi behar zaizkio haiek egin aurretik, eta, jakinarazpen horrekin batera, tratamendu-kontratu berria igorriko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, baliozkotu dezan.

Kudeatzaile baimenduekin akordioak egingo dira TEEHak prestatzeko eta berrerabiltzeko.

Unean uneko egoeraren ezaugarriei erreparatuta, ingurumen-organoak azalpenak eska ditzake, argitu diezaioten zergatik den ekonomikoki eta teknikoki ezinezkoa baimen honen barneko hondakinak Euskal Autonomia Erkidegoan kudeatzea, eta hori egingo du autosufizientzia- eta hurbiltasun-printzipioak aintzat hartuta, eta betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinak Kudeatzeko eta Prebenitzeko 2020-2030 Planaren helburu estrategikoak betetzeko.

Edonola ere, birziklatu edo balorizatu daitezkeen hondakinak helburu horietara bideratuko dira, eta Tratamientos Geuria SAk betetako tratamendu-kontratuetan jasoko da gertaera hori.

Tratamientos Geuria SAk lekualdaketari buruzko informazioa jaso beharko du bere fitxategi kronologikoan, eta identifikazio-agiriaren kopia sinatua gorde beharko du hiru urtez; bertan, hondakinak entregatu eta onartu izana adieraziko da.

Aldez aurretik jakinarazi beharreko hondakinen lekualdaketak identifikatzeko dokumentuen kasuan, Tratamientos Geuria SA enpresak hondakina jasotzen denetik gehienez 30 eguneko epea izango du identifikazio-agiri hori organo eskudunari bidaltzeko. Bidaltzeko, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren ingurumen-informazioa kudeatzeko sistema baliatuko du.

EAEko Hondakinak Prebenitu eta Kudeatzeko 2030 Planaren helburu estrategikoetan ezarritakoaren arabera, hondakinak ebazpen honen babesean emandako onarpen-agiri baten kargura bidali aurretik, ingurumen-organo honek baliozkotu beharko du agiri hori. Ezingo da Tratamientos Geuria SAk kudeatu beharreko hondakin arriskutsurik jaso aldez aurretik onespen-agiria organo honek baliozkotzen ez badu. Baliozkotzea 15 egun naturaleko epean egin beharko da, agiria jasotzen denetik aurrera. Epe hori igarota, ez badago berariazko irizpenik, hura aldekoa dela ulertuko da. Baliozkotu beharreko onarpen-agirian, besteak beste, honako datu hauek jaso beharko dira: parametro mugatzaileak, hondakinen identifikazioa eta iraungitze-data, baldin eta hondakinik ez bada entregatzen.

Hondakin-partida bat baztertu egiten bada, ez dituelako betetzen onartzeko parametro mugatzaileak, berehala jakinarazi beharko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari. Horrekin batera, hondakinaren izaera –EHZ kodea adierazita– jatorria, kantitatea, enpresa garraiatzailea, bazterketaren arrazoia, baztertutako hondakinaren helmuga eta bestelako gorabeherei buruzko datuak eman beharko dira.

Onartu ez den partida beste autonomia-erkidego batetik badator, jatorrizko ingurumen-organoari ere jakinarazi beharko zaio.

Hondakinak onartu eta jasotzeko aukera egiaztatzeko xedearekin, Tratamientos Geuria SAk hondakin horiek onartzeko parametroen egiaztapena ahalbidetuko duten baliabide teknikoak eta giza baliabideak eskuragarri izan beharko ditu une oro.

Hondakin bat ezin bada onartu, baina hondakin horren EHZ kodea hondakin baimenduen artean badago, tratamendu negatiboaren kontratu bat egin beharko da, hondakin horiek kudeatzeko ezintasunaren arrazoiak azaltzen dituena.

F.1.3.– Zamalanak.

a) Hondakin horien zamalanak egiteko ibilgailuen geralekuek zolata iragazgaitza izango dute, eta, orobat, behar diren maldak eta balizko jarioak biltzeko sareak, horiek kutxatila itsurantz edo biltzeko putzurantz zuzentzeko, betiere bidean ibilgailuaren azpitik igaro gabe edo beste ibilgailu edo instalazio batzuetara hurbildu gabe.

b) Zamalanak egitean, substantzia arriskutsuak manipulatzeko eskatutako segurtasun-baldintzak bete beharko dira.

c) Instalazioan egiten diren hondakinen zamalanek eta manipulazioek, baita ekipoen estankotasunak ere, emisio lausoak edo kontrolik gabeak saihestu beharko dituzte, edo, saihestu ezin denean, ahalik eta gehien murriztu.

d) TEEHak jasotzeko eta garraiatzeko baldintzek TEEHak eta horien osagaiak prestatzea eta berrerabiltzea ahalbidetu behar dute, eta ez dira apurtu behar, ez gehiegi pilatu, ez substantziarik isuri edo materialik galdu, ezta oliorik eta likidorik isuri behar ere. Merkurioa duten lanparak biltegiratzen badira, behar bezala beteko dira horiek jaso eta garraiatzeko baldintza espezifikoak, Tresna Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuaren VII. eranskinean jasotzen direnak.

e) Aurrez manipulatu diren, hondatuta dauden edo osagai guztiak ez dituzten gailuak jasotzen badira, gertakari hori behar bezala jaso beharko da F.1.5. apartatuan aipatzen den artxibo kronologikoan.

F.1.4.– Jasotako hondakinak biltegiratzea.

a) Balorizatu beharreko hondakinen gehieneko biltegiratze-epea bi urtekoa izango da hondakinak arriskugabeak badira, eta sei hilekoa, aldiz, arriskutsuak badira.

b) Tratatu behar diren hondakin-biltegiek lurzoru estankoak izan behar dituzte, aurreikusitako zama guztiak jasateko gaitasunarekin eta gerta daitezkeen ihes edo isuriei eustekoarekin; halakorik badago, horiek bildu eta karakterizatu egingo dira. Orobat, biltegiratze-eremu bereiziak egongo dira hondakin onargarrien mota generiko bakoitzerako.

c) Instalazioan onartutako hondakinak biltegiratzeko orduan, prezipitazio atmosferikoak sartzea eta haizeak hondakinak arrastatzea saihestu beharko da.

d) Hauts-itxurako hondakinak eta soltean jasotakoak nabearen barruan gorde beharko dira, multzotan eta/edo gelaxketan, tratamendua egiteko unea iritsi arte.

e) Hondakin arriskutsuak biltegiratzearen ondoriozko arriskuak murrizte aldera, Tratamientos Geuria SAk gune bereizian biltegiratu beharko ditu hondakinok. Gune horrek estalita egon beharko du eta lurzoru estankoak izan beharko ditu.

f) Egoera fisiko likidoan edo oretsuan daudelako edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Bilketa-sistemek independenteak izan behar dute hondakin mota hauetarako: isurketaren bat gertatu eta nahasiz gero, nahaste horren arriskugarritasuna handitzen bada edo hura kudeatzea zailtzen bada.

g) Aurreko baldintzez gain, TEEHen kasuan hauek bete beharko dira:

i) Instalazioak hondakinak pisatzeko baskula izango du.

ii) TEEHak bereizita biltegiratu beharko dira, gutxienez, 110/2015 Errege Dekretuaren VIII. eranskineko 1. taulan aurreikusten diren frakzioak kontuan hartuta: «TEEen kategorien, TEEHen bilketa-frakzioen eta EHZ-TEEH kodeen arteko baliokidetasunak»

iii) Halaber, TEEHak biltegiratzeko eremu berezi bat sortu beharko da, berrerabiltzeko prestatzeaz arduratzen diren eragileek ikuskatzeko baldintza egokiekin.

i) Hondakinak desagertu edo galtzen badira, edo ihesen bat gertatzen bada, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzan eta Irungo Udalean.

j) Instalazioaren etenaldi teknikoaren egoera berezietan, edo instalazioaren ezohiko funtzionamenduaren ondoriozko bestelako egoeretan, Tratamientos Geuria SAk F.1.1 apartatuan adierazitako hondakinen transferentzia-zentro gisa jardun ahal izango du, hondakinak kudeatzeko beste instalazio baimendu batera eramateko.

k) Ontzien hondakinak tratamendua jaso arte biltegiratu behar dira; eduki dituzten hondakin, substantzia edo prestakin motari buruzko identifikazioa izan beharko dute. Helburu horretarako, aurretiazko etiketa mantenduko da bertan jasotzen baziren ezaugarri hori eta egotz dakiokeen arriskugarritasunaren piktograma. Bestela, indarreko arauen arabera etiketatu beharko dira.

l) Aldi baterako biltegiratzean eta ontziak xukatu, prentsatu eta briketatzeko eragiketetan sortutako hondakin likido oro, gaika bildu eta euren artean bateragarriak diren eta gainezkaldi edo estankotasuna galtzearen ondorioz balizko jarioak atxikitzeko sistema duten hondakinentzako gordailuetara eraman behar dira. Horretarako, gutxienez 1 m3-ko eta gaitasun unitarioa duten 3 depositu izango dira, kudeatutako metalezko ontzien tipologiaren arabera.

m) Era berean, ontzien hondakinak labean sartu aurretik biltegiratzen eta tratatzen diren instalazioak garbitzean sortutako efluenteak gordailu horietara bideratuko dira.

Hondakin likido horiek, helburu horretarako baimendutako hondakin arriskutsuen kudeatzaileari bidaliz kudeatu behar dira.

n) Tratamientos Geuria SAk hondakin, substantzia edo prestakin arriskutsuak dituzten edo horiekin kutsatuta dauden metalezko ontziz osatutako hondakin arriskutsuak biltegiratzeko guneak iragazgaiztu beharko ditu, epoxi pintura edo polietileno-xafla baten inprimazioaren bidez.

F.1.5.– Kudeatutako hondakinen datu-erregistroa.

Ekonomia zirkularra bultzatzeko eta Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 64. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Tratamientos Geuria SAk fitxategi kronologikoa izan beharko du, formatu fisiko edo telematikoan. Fitxategian datu hauek jasoko dira, ordena kronologikoan: hondakinen kantitatea, izaera, jatorria, helmuga eta tratamendu-metodoa. Hala dagokionean, onartutako eta kudeatutako hondakinen garraiobidea eta bilketa-maiztasuna ere jasoko dira. Baztertutako hondakinei dagokienez, berriz, kantitatea, baztertutako hondakina sortzen duen enpresa, baztertzeko arrazoia, baztertutako hondakinaren azken helmuga eta beste gorabehera batzuk jasoko dira. Aipatutako fitxategi kronologikoan, hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanen agiri bidezko egiaztapenean bildutako informazioa sartu behar da.

Fitxategi kronologiko hori bost urtez gorde beharko da gutxienez, eta urtero bidali beharko da Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

Ekonomia zirkularra bultzatzeko eta Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 65. artikuluarekin bat etorriz, urte bakoitzeko martxoaren 31 baino lehen aurkeztu beharko da artxibo kronologikoan jasotako informazioaren memoria laburra, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

Laburpen-memoriak ekitaldi bakoitzaren amaieran behin-behinean biltegiratutako hondakinen eta hondakin kopuruen zerrenda ere jasoko du, instalazioan tratatzeko onartuta baina oraindik tratatzeke dauden hondakinena, bai eta sortutako hondakinena ere.

Ebazpen honetako F.1.2 apartatuan aipatutako kontrolen emaitzak apartatu honetan araututako erregistroan jasoko dira, baita Tratamientos Geuria SAk egiten dituen kontrasteko horiek ere.

TEEHak kudeatzeko, fitxategi kronologikoa bat etorriko da 110/2015 Errege Dekretuaren XI. eranskinarekin, eta urteko memoriak otsailaren 20ko 110/2015 Dekretuaren XII. eranskineko gutxieneko edukia izan beharko du.

Fitxategi kronologikoa eta jasotako TEEHei buruzko urteko memoria plataforma elektronikoan kargatuko dira erabilgarri dagoenean, 110/2015 Errege Dekretuaren 55. artikuluan xedatutako terminoetan. Plataforma elektroniko horren bitartez, fitxategi kronologikoari eta urteko memoriaren lanketari dagozkion betebeharrak bete ahal izango dira.

Aurreko apartatuetan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

F.1.6.– Estatuz kanpotik inportatutako hondakinak.

Baldin eta kudeatu beharreko hondakinak beste estatu batzuetakoak badira, nahitaez bete beharko da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan (hondakinen lekualdaketei buruzkoa) ezarritakoa.

TEEHen kudeatzaileei dagokienez, TEEH horiek Europar Batasuneko herrialdeetara nahiz Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetara lekualdatzeari buruzko informazioa kargatuko da 110/2015 Errege Dekretuaren 55. artikuluan aipatzen den plataforma elektronikoan.

Horrez gain, aurreikusten bada inportatu beharreko hondakinak zein inportatutako hondakinen destinoko instalazioan –aurreikusitako balorizazio- edo deuseztatze-tratamenduaren ondorioz– sortutako korronte esanguratsuren bat hondakindegian ezabatzea, kontsulta bat egin beharko da organo honen aurrean, justifikatuz aurreikusitako mugaz gaindiko lekualdaketek bat egiten dutela EAEko Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketa 2030 Planean zehazten diren EAEko hondakinen inguruko plangintzaren helburuekin.

F.2.– Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.

F.2.1.– Instalazioan tratatutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Hondakinak onartu, jaso, ikuskatu eta biltegiratzeko F.1 atalean adierazten diren baldintza eta kontrolak gorabehera, Tratamientos Geuria SAk tratamendu-lerro hauetarako baldintza hauek betetzen dituela bermatu beharko du:

Transferentzia-zentroa – Aldi baterako biltegiratzea.

a) Aldi baterako biltegiratze-jardueraren barruan honako hauek sartuko dira: multzokatzea, produktua edukiontziz aldatu gabe, lantegian horretarako gaitutako tokian, 97,97 tonako kudeaketa-ahalmenarekin (49,91 tona hondakin arriskugabe; 48,06 tona hondakin arriskutsu), baita haren zama, hustuketa eta berrontziratzea ere, beharrezkoa izanez gero, eta ez da ontzien barruko aldearen edo ontzietan gordetzen diren hondakinen gainean eragina duen bestelako manipulaziorik aurreikusten.

b) Hondakin solteen kasuan, batera biltegiratu ahal izango dira izaera, osaketa eta kodifikazio homogeneokoak; alabaina, aldez aurretik karakterizazioa egin beharko da, ziurtatzeko ezen batera biltegiratzeak ez dakarrela arriskua areagotzerik, ezta azken buruko kudeaketa zailtzerik.

c) Halaber, nahitaez bete beharko dira hondakin arriskutsuak ontziratu eta etiketatzeari buruzko jarraibideak, indarreko araudian jasotakoak.

Halaber, Europako Hondakinen Zerrendan –Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaz onartutakoan– ezarri kodearen arabera identifikatu beharko dira hondakinak. Erabaki horren bitartez aldatu zen hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauari jarraikiz.

d) Hondakinak aldi baterako biltegiratzeko instalazioetan, hondakin horien zamalanak egiteko ibilgailuen aparkalekuak lurzoru estankoa izango du, eta beharrezkoak diren maldak eta balizko jarioak biltzeko sareak, horiek kutxatila itsurantz edo biltzeko putzurantz zuzentzeko, bidean ibilgailuaren azpitik igaro gabe edo gai arriskutsuen beste ibilgailu batzuetara hurbildu gabe.

e) Hondakin arriskutsuak aldi baterako biltegiratzeko instalazioak estalkia izan beharko du, prezipitazio atmosferikorik sar ez dadin. Halaber, lurzoru estankoak izango ditu, eta behar diren maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak, isuriok kutxatila itsurantz edo bilketa-putzurantz bideratzeko. Gainera, aurreikus daitezkeen hondakin arriskutsuen balizko isurien adinako edukiera izango dute horiek.

f) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratutako hondakinek likido sukoiak eta erregaiak eta likido korrosiboak biltegiratzearen inguruan indarrean dagoen arautegian ezartzen diren exijentziak bete beharko dituzte, baita suteen prebentzio- eta babes-arauak ere, eta behar bezala identifikatu beharko dira ezagutu eta bereizi ahal izateko.

g) Jarioak eragin ditzaketen hondakin arriskutsuak kubeta independenteetan biltegiratuko dira, eta elkarrekin bateragarriak diren hondakinak dituzten ontzietara bideratuko da kubeta bakoitza. Jarioak biltzeko kubetek zoru eta horma iragazgaitzak izango dituzte, erabat estankoak direnak. Kutxatila horietan jasotako efluenteak kudeatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio.

h) Baimen honi lotutako hondakin arriskutsu ontziratuak gune bereizietan biltegiratuko dira, motaren arabera identifikatuta. Hondakin arriskutsuen baimendutako gehieneko biltegiratze-ahalmena, gero haiek kudeatzeko, 60 tonakoa da.

i) Gehienez ere 11,5 tona TEEH biltegiratuko dira, betiere Tresna Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuaren VIII. eranskinean zehaztutakoari jarraikiz.

j) Ahal den guztietan berrerabilpena barne hartzen duten akordioak sinatuko dira. Horretarako, TEEHak helburu horretarako berrikusiko dira, Tresna Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuaren IX.A eranskineko irizpideekin bat etorriz.

k) TEEHei ezingo zaie R4 lanik egin, kudeatzaile baimenduaren tratamendu espezifikorik jaso ez badute. Tratamendu horretan, gutxienez, mota guztietako jariakinak kendu beharko dira, olioak, lubrifikatzaileak eta bestelakoak barne, eta material eta osagaien gaikako tratamendua egin beharko da, Tresna Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuaren XIII. eranskinean xedatutakoari jarraikiz. Era berean, TEEHak ezingo dira prentsatu, zatitu edo trinkotu, baldin eta aurretik ez badute igaro dagokion tratamendu espezifikoko prozedura.

l) Hondakin arriskutsuak ezingo dira sei hilabetetik gora biltegiratu.

m) Hondakin arriskutsuak aldi baterako biltegiratzeko jardueran sortutako efluente oro, ur beltzak izan ezik, bereizita jaso beharko da, eta haren ezaugarrien arabera behar bezala kudeatu, eta ezin izango da sarera isuri.

n) Indarraldiaren arabera, Tratamientos Geuria SAk eta enpresak bidalitako hondakin arriskutsuen kudeatzaile hartzaileen artean hitzartutako tratamendu-kontratuen indarraldia aldizka egiaztatu beharko da Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzan. Hondakinak hartuko dituzten kudeatzaileak ez badaude Espainian kokatuta, mugaz gaindiko lekualdatzeak arautzen dituen Europar Batasuneko araudia bete beharko da.

F.2.2.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

F.2.2.1.– Baldintza orokorrak.

Prozesuan zehar aireratzen den gai kutsatzaile oro bildu eta bide egokienetatik kanporatuko da, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren, behar izanez gero.

Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango emisio konfinatu gabeak biltzea teknikoki eta/edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

Neurri egokiak hartuko dira istripuz gertatutako emisioen probabilitatea txikitzeko, eta haien efluenteek giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperaturaren eta konposizioaren arabera sortzen diren aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

Atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 5. artikuluan adierazitako betebeharrak bete beharko dituzte instalazioaren titularrek.

Tratamientos Geuria SAren hondakin-kudeaketako instalazioak ez du atmosfera kutsa dezaketen jarduerei loturiko foku konfinaturik urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren arabera (errege-dekretu horrek atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen du eta berau aplikatzeko oinarrizko xedapenak ezartzen ditu): Aipatu jarduerak taula honetakoak dira:

(Ikus .PDF)

F.2.3.– Saneamendu-sarera eta ibilgura isurtzeko baldintzak.

F.2.3.1.– Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua.

Isurpena sortzen duen jarduera mota nagusia: Lurruntze-lerroa.

Mota-Taldea-EJSN: 3822.

(Ikus .PDF)

F.2.3.2.– Isurketaren muga-balioak.

a) 1. isurketa:

Saneamendu-sarera egiten den isurketaren parametroak honako hauek izango dira, bakoitzerako zehazten diren gehieneko balioekin:

Txingudi:

(Ikus .PDF)

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili, isurketaren muga-balioak lortzeko.

Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete beharko dira. Bestela, titularrak tratamendu egokia egin beharko du, isurketaren ondorioz aipatutako arauak eta kalitate-helburuak urratzen ez direla ziurtatzeko.

b) 2. isurketa:

Lurruntze-lerroa martxan jarri eta bat, euri-uren bilketako sare bereizlera egindako isurketaren analisi osoa egin beharko da, isuri ez kutsatzailea dela egiaztatzeko. Analisi horretan parametro hauek aztertu beharko dira: pHa, eroankortasuna, OEK, OEB, olioak eta koipeak, detergenteak eta metalak.

F.2.3.3.– Arazteko eta husteko instalazioak.

Hondakin-uren arazketa-instalazioek edo zuzenketa-neurriek funtsean jarduera hauek hartuko dituzte barnean:

– Zamalanen gunean sakangune bat dago, euste-lanak egingo dituena, pabiloiaren barnealdean isuriren bat gertatuz gero.

– Lurruntze-lerroan lurruntzen den ura bero-trukagailu batean kondentsatzen da eta 1.000 l-ko solteko edukiontzi handi batean biltzen da. Beharrezkoa bada, pH-a neutralizatzen da NaOH eta Hcl gehitzeko punpen sistema jarraitu baten bidez, legeak ezarritako isurketa-parametroak betetzeko.

Hartutako zuzenketa-neurriak nahikoak ez direla ikusiz gero, Tratamientos Geuria SAk behar diren aldaketak egingo ditu arazketa-instalazioetan, isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik, eta behar izanez gero, baimena aldatzeko eskatuko du.

Aurkeztutako agirien arabera, isurketak kontrolatzeko kutxatila bat jarriko da baimendutako hondakin-ur mota bakoitzerako; kutxatila horrek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango ditu. Administrazioak egoki deritzonean ikuskatzeko sarbide zuzena duen lekuan kokatuko dira kutxatilak.

F.2.4.– Instalazioetan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortutako hondakin guztiak Ekonomia zirkularra bultzatzeko eta Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira, eta, beharrezkoa bada, karakterizatu egin beharko dira euren izaera eta helmuga egokiena zehazteko.

Berariaz debekatuta dago sortzen diren tipologia ezberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak ekiditeko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, horretarako, balorizatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio. Hondakinak kasu honetan baino ezin izango dira deuseztatzera bideratu: horiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela behar bezala frogatzen bada. Birsortzea-berrerabiltzea lehenetsiko da balorizatzeko beste edozein moduren aurretik, izan materiala edo energetikoa.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, lehentasunez instalazio horietara bidaliko dira, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraikiz.

Baldin eta aurreikusten bada hondakindegi baimenduan ezabatzea dela hondakinen azken helmuga, orduan, hondakin horiek karakterizatuko dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak (hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituena) xedatutakoari jarraikiz, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak (Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena) ezarritako jarraibideen arabera.

Instalazioan sortutako hondakinen kantitateak –ebazpen honetan daude jasota– orientagarriak dira soilik; kantitate horiek kalkulatzeko, kontuan hartu dira jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta sortutako hondakinen arteko erlazioa. Azken datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. Hargatik eragotzi gabe abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 10. artikuluan (4.d apartatua) ezarritakoa, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, kasu honetan soilik eskatu beharko da baimena egokitzea: baldin eta sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarri diren biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatu beharra badakar.

Hondakinak biltegiratzeko eremuek lurzoru iragazgaitza izango dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan daudelako edo oso bustita daudelako isuriak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen jarioak kanpora irten ez daitezen. Hauts itxurako hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak arrastatzea saihestu beharko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

Hondakinak lehen aldiz atera aurretik, kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko da, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako hauetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatzen baita Hondakinen Zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 (EB) Erregelamendua, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (hondakinei buruzko zuzentarau horrek zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota dauden eta berori izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.

Hondakinak desagertu edo galtzen badira, edo ihesen bat gertatzen bada, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzan eta Irungo Udalean.

Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren lurraldearen barruan hondakinak lekualdatzea arautzen duen ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora errege-dekretu hori garatuta xedatzen dena bete beharko dira.

Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Ekonomia zirkularra bultzatzeko eta Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 31.2 artikuluari jarraikiz.

Nahitaezko aurretiko jakinarazpen-kasuetan, apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 31. artikuluan aurreikusitako eta ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluan garatutako kausetako bat gertatzen denean, hala organo honek nola helmugako autonomia-erkidegoko organo eskudunak hondakinak garraiatzearen aurka egin ahalko dute; arrazoitutako erabakia garraio-jakinarazpena aurkeztu eta gehienez ere hamar eguneko epean jakinarazi beharko diote operadoreari.

Ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretuaren 8.3 artikuluaren arabera, hondakinak D15 edo R13 biltegiratze-jarduketa batera bideratzen badira, aurretiazko jakinarazpenean, orobat, hondakina gerora zein balorizazio- edo ezabatze-instalaziotara eramango den adierazi beharko da. Geroko helmuga hori ere biltegi bat bada, horren ondorengo balorizazio- edo ezabatze-instalazioa ere adierazi beharko da. Hondakinen lekualdaketetan ez dira baimenduko elkarren ondoko bi biltegiratze baino gehiago.

Aipatu artikulu horren arabera, hondakinak D13, D14 edo R12 tarteko tratamendu-instalazio batera eramaten badira, aurretiazko jakinarazpenean ondorengo balorizazio- edo ezabatze-instalazioa zein izango den ere adierazi beharko da.

Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarria bete beharko da.

F.2.4.1.– Hondakin arriskutsuak.

Sustatzaileak hondakin arriskutsu hauek aitortu ditu:

(Ikus .PDF)

a) Hondakin arriskutsu bakoitzari dagozkion izendapena eta kodea hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera ezartzen dira, baimena izapidetzean jasotako informazioa oinarri hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Horiek definitzen dute hondakina zer motatakoa den eta zer osagai arriskutsu dituen. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa egokia dela egiaztatzeko eta Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Euskadiko 2030 Planean ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren tratamendu-kontratuetan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaera egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, leheneratzea edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen tratamendu-kontratuetan lagatze- edo ezabatze-kodeak balioztatzea eskatzen bada.

b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, jarioren bat gertatuz gero nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

c) Hondakin arriskutsuak ontziratzeko, indarrean dagoen araudian ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dira. Hondakin arriskutsuak dauzkaten ontziek eta ontzikiek etiketa argia, irakurgarria eta ezabagaitza eduki beharko dute, eta itxita egon beharko dute kudeatzaileari eman arte, edukiak isurita edo lurrunduta gal ez daitezen.

d) Berariazko hondakin sanitarioak (II. taldea) manipulatu, ontziratu, etiketatu eta biltegiratzeko baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakin Sanitarioen Kudeaketari buruzko martxoaren 3ko 21/2015 Dekretuan eta hura garatzeko ondorengo araudietan ezarritakoak izango dira.

e) Gainerako hondakin arriskutsuek ezin izango dute 6 hilabete baino gehiago biltegiratuta egon. Salbuespen-egoeretan, ingurumen-organoak epe hori aldatu ahalko du, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio, baldin eta gizakion osasuna eta ingurumena babestuko dela bermatzen bada.

f) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatuko da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz ezabatu aurretik, eta, hala badagokio, beste hondakin-kudeatzaile batengana bidali aurretik. Beharrezkoa bada, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamendua egokia den aztertzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

g) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena aurretiaz eginda dagoela, araudian zehaztutako moduan, identifikaziorako agiria bete beharko da; agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko da jatorritik helmugaraino. Tratamientos Geuria SAk artxiboan erregistratu eta gutxienez hiru urtez gorde beharko ditu tratamendu-kontratuak eta identifikazio-agiriak edo agiri ofizial baliokideak.

h) Egiaztatu egin beharko da baimendutako kudeatzailearen instalazioetara hondakin arriskutsuak eramateko garraioak honako betekizunak betetzen dituela: halako salgaiak garraiatzeari buruzko indarreko legerian eskatutakoak.

i) Tratamientos Geuria SAk sortutako olio erabilia ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari, industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenari, jarraituz kudeatu beharko du.

j) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak– gailu elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatuaren arabera kudeatuko dira. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek Pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuak xedatutakoa bete beharko dute. Kudeatzaile baimenduaren tratamendu-kontratua izateko, garraioaren aurretiko jakinarazpena egiteko eta identifikazio-agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudeatu ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak entrega horiek egin direla egiaztatzen badu. Toki-erakundeei egindako entregak justifikatzeko agiriak hiru urtez gorde beharko dira, gutxienez.

k) Tratamientos Geuria SAk, PCB eduki dezaketen gailuak dituenez, haiek egoki kudeatu daitezen, xedapen hauetan ezarritako eskakizunak bete behar ditu nahitaez: 1378/1999 Errege Dekretua, abuztuaren 27koa, Poliklorobifeniloak, poliklorotrifeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituena, eta 228/2006 Errege Dekretua, otsailaren 24koa, errege-dekretu hori aldatzen duena.

l) Tratamientos Geuria SAk Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko irailaren 16ko 1005/2009/EE Erregelamenduak adierazten dituen erabilitako substantziak baditu (ozono-geruza agortzen duten substantziei buruzkoa da erregelamendua), berreskuratu egingo dira substantzia horiek, alderdiek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarri den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz deuseztatzeko edo birziklatzeko edo birsortzeko, aparatuak berrikusteko edo mantentzeko lanak egiten direnean edo aparatuak desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

m) Tratamientos Geuria SAk urtero adierazi beharko dizkio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta deklarazioaren ekitaldiaren amaieran aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datu horiekin batera, ingurumena zaintzeko programa, dagokion urtekoa, bidaliko du.

n) Ekonomia zirkularra bultzatzeko eta Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 65. artikuluan zehazten denari jarraikiz, Tratamientos Geuria SAk laburpen-memoria bat bidali beharko du Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara, datu hauek deklaratzeko: ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsuen jatorria eta kantitatea, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dituen hondakinak. Datu horiekin batera, ingurumena zaintzeko programa, dagokion urtekoa, bidaliko du.

o) Ekonomia zirkularra bultzatzeko eta Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 64. artikuluari jarraikiz, fitxategi kronologiko bat egingo da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak eta hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak. Garraiobidea eta biltzeko maiztasuna ere gehituko dira, hala dagokionean. Fitxategi kronologiko hori hiru urtez gorde beharko da gutxienez, eta urtero bidali beharko da Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, hau da, mota horretako hondakin ahalik eta gutxien sortzea, Tratamientos Geuria SAk hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat egin eta aurkeztu beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, gutxienez lau urtetik behin, Ekonomia zirkularra bultzatzeko eta Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 18.7 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere aipatutako legea garatzen duen araudiak ez badu Tratamientos Geuria SA hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.

p) Tratamientos Geuria SA industria-ontzi baten azken jabea bada, abenduaren 27ko 1055/2022 Errege Dekretuaren 44. artikuluan xedatutako betekizunak bete beharko ditu.

q) Amiantoa duten hondakinak daudela hautemanez gero, Tratamientos Geuria SAk 108/1991 Errege Dekretuaren (amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzkoa) 3. artikuluan ezarrita dauden eskakizunak bete beharko ditu. Horrez gain, amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak ezarri zituen 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera egingo dira amiantoa duten hondakinak kudeatzeko manipulazio-eragiketak.

r) Baldin eta hondakin arriskutsuak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarritakoa bete beharko da.

Aurreko apartatuetan adierazitako honako agiri hauek ingurumen-organo honi bidaliko zaizkio, transakzio elektroniko bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabilita:

– Tratamendu-kontratua.

– Identifikazio-agiria.

– Hondakinen urteko adierazpena.

– Laburpen-memoria.

– Artxibo kronologikoa.

– Hondakin arriskutsuen ekoizpena murrizteko plana.

F.2.4.2.– Hondakin arriskugabeak.

Sustatzaileak hondakin arriskugabe hauek aitortu ditu:

(Ikus .PDF)

a) Europako hondakinen zerrendan indarrean dagoen ispilu-sarrera duen hondakinak ekoitziz gero, hondakin arriskugabetzat hartuko dira, baldin eta lehenengo aldiz erretiratu baino lehen karakterizatzen badira; karakterizazio horren emaitzak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidali beharko dira, proposatutako kudeaketa egokia ote den egiaztatzeko. Hondakina arriskutsua dela erabakiz gero, ebazpen honetako F.2.4.1. puntuan jasotako zehaztapenak aplikatuko dira.

b) Bigarren ataleko F.2.4 azpiatalean bereiztearen eta hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoen inguruan xedatutakoari jarraituz, nahasketak izeneko hondakinak ezingo du balorizatu daitekeen hondakin-frakziorik izan. Horri dagokionez, egungo egoeran Euskal Autonomia Erkidegoan balorizatu daitezkeen hondakin-frakzioak hauek dira: papera eta kartoia, zura, plastikoak, metal ferrikoak eta metal ez-ferrikoak.

c) Hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei dagokienez bigarren apartatuko F.2.4 azpiapartatuan xedatutakoaren arabera, hondakinak balorizatu egin beharko dira, eta balorizatzaile baimendun bati eraman beharko zaizkio horretarako. Hondakinak kasu honetan baino ezin izango dira deuseztatzera bideratu: horiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela behar bezala frogatzen bada. Justifikazio tekniko hori lortzeko, hondakin hori onartzeko baimenduta dauden hiru kudeatzailek ezetza eman behar diote kasuan kasuko hondakina baloratzeari.

d) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio –hornitzaileari–, erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu bati emango zaizkio.

e) Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebetez baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua balorizatzea denean, 2 urtez gorde ahal izango dira.

f) Oro har, ebakuatu aurretik, hondakin guztiek izan beharko dute kudeatzaile baimendu batek emandako tratamendu-kontratua, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Tratamientos Geuria SAk tratamendu-kontratuak edo agiri ofizial baliokideak erregistratu eta fitxategian gorde beharko ditu, nahitaezkoak badira, hiru urtez gutxienez.

g) Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, hondakin arriskugabea eraman aurretik jarraipen eta kontrolerako agiria bete beharra egongo da; otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan (hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzekoa) ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa.

Balorizatzeko edo ezabatzeko helburuarekin, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Ekonomia zirkularra bultzatzeko eta Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 31.2 artikuluaren arabera.

h) Tratamientos Geuria SA industria-ontzi baten azken jabea bada, abenduaren 27ko 1055/2022 Errege Dekretuaren 44. artikuluan xedatutako betekizunak bete beharko ditu.

i) Ekonomia zirkularra bultzatzeko eta Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 65. artikuluan zehazten denari jarraikiz, Tratamientos Geuria SAk laburpen-memoria bat bidali beharko du Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara, datu hauek deklaratzeko: ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskugabeen jatorria eta kantitatea, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dituen hondakinak. Datu horiekin batera, ingurumena zaintzeko programa, dagokion urtekoa, bidaliko du.

j) Ekonomia zirkularra bultzatzeko eta Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 64. artikuluari jarraikiz, fitxategi kronologiko bat egingo da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak eta hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak. Fitxategi kronologiko hori hiru urtez gorde beharko da gutxienez, eta urtero bidali beharko da Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

Aurreko apartatuetan adierazitako honako agiri hauek ingurumen-organo honi bidaliko zaizkio, transakzio elektroniko bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabilita:

– Tratamendu-kontratua.

– Identifikazio-agiria.

– Jarraipen- eta kontrol-dokumentua, hondakina zabortegian uztekoa bada.

– Laburpen-memoria.

– Artxibo kronologikoa.

F.2.5.– Ontziak merkaturatzea.

Enpresak produktu ontziratuak eta bilgarridunak merkaturatzen baditu, bilgarri horien gaineko informazioa eman beharko du urtero, martxoaren 31 baino lehen; horretarako, Ontzien Gaineko Urteko Adierazpena egin beharko du. Datu horiekin batera, ingurumena zaintzeko programa, dagokion urtekoa, bidaliko du.

Halaber, ontzien eta ontzi-hondakinen abenduaren 27ko 1055/2022 Errege Dekretuaren 43. artikuluan hornitzaileei ezartzen zaizkien betebeharrak bete beharko ditu.

Sustatzailea behartuta dago bosturteko Ekodiseinu eta Prebentzioko Enpresa Plana aplikatzera, urte natural batean, ontziratutako produktuak edota industria- edo merkataritza-ontziak merkaturatzen baditu eta jarraian zehazten diren kantitateak gainditzen dituzten hondakinak sortzen baditu:

– 250 tona, beira soilik bada.

– 50 tona, altzairua soilik bada.

– 30 tona, aluminioa soilik bada.

– 20 tona, plastikoa soilik bada.

– 20 tona, zura soilik bada.

– 15 tona, kartoia edo material konposatuak soilik badira.

– 300 tona, hainbat material badira, eta bakoitzak, bakarrik hartuta, ez baditu lehen aipatutako kantitateak gainditzen.

Ekodiseinu eta Prebentzioko Enpresa Plan horretan, kontuan hartu beharko ditu ontzi-hondakinak prebenitzeko tresnetako zehaztapenak. Halaber, aurreko planetako helburuen betetze-mailaren laburpena sartu beharko du, prebentzio-helburu kuantifikatu berriak adierazita, baita horiek erdiesteko neurriak eta betetzen dituela kontrolatzeko mekanismoak ere, abenduaren 27ko 1055/2022 Errege Dekretuaren 18. artikuluari jarraikiz. Plana amaitu ondoren hiru hilabeteen barruan bidali beharko du horiei guztiei buruzko txostena, planean jasotako prebentzio-neurrien betetze-maila zehaztuta.

Bost urtean behin bidali beharko ditu aipatu bi dokumentu horiek, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera.

F.2.6.– Lurzorua babesteko baldintzak.

Bat etorriz urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan, ekainaren 25eko 4/2015 Legean eta abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuan (Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea garatzen duena) ezarritako aginduak betetzeko aurkeztutako lurzoruaren egoerari buruzko txostenarekin, eta hor jasotako gomendioei jarraikiz, lurzorua babesteko behar diren neurriak hartu beharko ditu Tratamientos Geuria SAk.

Ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 16. artikuluko 2. apartatuari jarraikiz, lurzoruaren egoeraren txostenak aurkeztu beharko dira, gutxienez, 5 urtean behin, lege hori indarrean jartzen denetik aurrera.

Era berean, aurreko paragrafoan aipatutako araudian (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua eta urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua), lurzorua babesteko betebeharrak ezartzen dira, eta, hain zuzen ere, horiek betetze aldera, sustatzaileak honako hauek aurkeztu beharko ditu:

– Oinarrizko txostena, abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren 20. artikuluan aipatutako epeak eta maiztasunak beteta.

– Lurzoruen eta lurpeko uren kontrol- eta jarraipen-agiriak, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 10.2 artikuluan ezarritako epeen arabera.

Nolanahi ere, sustatzaileak lurzoruen dokumentu bakar bat bidaliko du, ikerketa-lanak egiten eta lurzoruaren kalitatea lehengoratzen diharduen erakunde ezagun batek egina, eta aipatutako txostenak bilduko ditu hor (lurzoruaren egoerari buruzko aldizkako txostena, oinarrizko txostena eta lurzoruen eta lurpeko uren kontrol- eta jarraipen-agiriak). Emandako agiriak aldatu edo agiri berriak eman behar diren bakoitzean, lurzoruen dokumentu bakar berri bat helaraziko da.

Lur-mugimenduak.

1.– Aurreikusten bada aldaketaren bat egin behar dela instalazioa baimenduta dagoen lurzatiaren barruan, eta aldaketa horren ondorioz lurrak mugitu behar badira:

a) Bat etorriz ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25. artikuluko 1.c) apartatuan jasotzen denarekin, induskatu beharreko materialak (lurrak, eraiste-hondakinak, etab.) karakterizatu egin beharko ditu jardueraren sustatzaileak, ekintza kutsatzaileen ondorioz erasan zaien ala ez egiaztatzearren eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horiek kudeatzeko bide egokiena zehaztearren.

b) Jarduketa horretan aurreikusten bada induskatu beharreko materialen bolumena 500 m3-tik gorakoa dela (zolatak barne), edo jarduketa burutu bitartean gainditze hori antzematen bada, nahitaezkoa izango da indusketa selektiborako plan bat aurkeztea, lurzoruaren kalitatea ikertzeko eta lehengoratzeko egiaztatuta dagoen erakunde batek egina. Indusketa-planak abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren IV. eranskinean adierazitako edukia jaso beharko du, eta ingurumen-organoak onartu beharko du, gauzatu aurretik.

c) Induskatu beharreko bolumena 500 m3-tik beherakoa bada, aldaketaren jakinarazpenak honako informazio hau jaso beharko du:

– Jarduketa sustatzen duen pertsona fisiko edo juridikoaren eta jarduera egingo duen kontratudunaren identifikazioa.

– Jarduketak ukituko duen lekuaren kokapen-datuak, Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroaren erreferentzia barne hartuta.

– Jarduketaren xede den eremuaren mugaketa eta azalera. Jakinarazpenean, lurzatia eta jarduketa-eremua zehatz-mehatz non dauden jakitea ahalbidetzen duten planoak erantsiko dira.

– Jarduketaren deskribapen xehatua.

– Induskatuko diren materialen bolumena, zolatak barne.

– Ingurumen-jarraipeneko lanen eta azken txostena egitearen arduradunaren identifikazioa; artikulu honetan aipatutako kasuetan erakunde egiaztatua izan beharko du.

– Jarduketa hasteko aurreikusitako datak.

d) Aurreko kasuetako edozeinetan, obra egin ondoren, azken txostena bidali beharko da, eta, bertan, lurren karakterizazioaren emaitzak adierazi beharko dira. Horrez gain, induskatutako materialen berrerabilera edo kudeaketa egokia egiaztatzeko txosten bat ere bidali beharko da. Indusketaren bolumena 100 m3-tik gorakoa bada, erakunde egiaztatu batek egingo ditu ingurumen-jarraipenerako lanak eta txostena.

e) Arau orokor gisa, Kutsatutako lurzoruetan indusketa selektiboak egiteko gidan jasotako irizpideak beteko dira. Esteka honetan eskura daiteke gida:

https://www.ihobe.eus/argitalpenak/kutsatutako-lurzoruetan-indusketa-selektiboak-egiteko-gida

f) Soberakinak hondakindegian biltegiratuz erretiratu nahi izanez gero, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, laginketa egiteko, oinarrizko irizpide batzuk bete beharko dira; hain zuzen ere, abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren IV. eranskinean eta gidaren 10.2.6 apartatuan («Induskatu behar diren lurzoruetan in situ egindako laginketa») adierazitako oinarrizko irizpideak, induskatu beharreko materialen karakterizazio-kanpaina diseinatzerakoan kontuan hartu beharrekoak.

g) Soberako materialak instalazioan bertan berrerabili ahal izateko, balio hau izan beharko dute material horiek: Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legeak ezarritako B-EBA (industria-erabilera) balioaren azpikoa; horrez gain, lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde egiaztatu batek egin beharko ditu laginketa eta azterketa, honen arabera: 199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.

h) Lur garbitzat hartuko dira ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako A-EBA ebaluazioko balio adierazleak baino balio txikiagoak eta TPHetarako 50 mg/kg baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelanerako.

i) Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahal izango da. Lurzoru naturalaren parekoa den substratu harritsu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.

2.– Aurreikusten bada aldaketaren bat egin behar dela instalazioa baimenduta dagoen lurzatitik kanpora (lurzoru berria okupatuz), eta okupatu nahi den lurzoru berrian lehenago gauzatu bada ekainaren 25eko 4/2015 Legearen I. eranskinean aipatutako jardueraren bat, sustatzaileak lurzoruaren arloko adierazpen bat lortu beharko du egin nahi diren aldaketak egiten hasi aurretik.

Horrez gainera, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluko 2. apartatuaren arabera, kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, hartu beharreko neurriak ezar ditzan sailburuordetza horrek, bat etorriz aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluko 1.e apartatuarekin.

F.2.7.– Zaratari buruzko baldintzak.

Tratamientos Geuria SAk behar diren neurriak hartuko ditu, instalazioak kanpoko ingurumenera zabaldu ez ditzan Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren I. eranskineko F taulan muga-balio gisa ezarritako zarata-mailak baino handiagoak, betiere horiek aipatu arauaren II. eranskinean jasotako prozeduren arabera ebaluatuta.

(Ikus .PDF)

Kanpoaldeko muga-balioek lurzoruaren mailatik 2 metroko altuerari eta, fatxada leihodunen kanpoaldean, eraikuntzaren altuera guztiei egiten diete erreferentzia.

Lokal mugakideak egonez gero, lokal horien erabilera kontuan hartuta, instalazioak ezingo du urriaren 16ko 213/2012 Errege Dekretuaren I. eranskineko G eta H tauletan ezarritako muga-balioak baino zarata-maila handiagoa transmititu haietara.

Ezarritako zarata-immisioaren muga-balioak errespetatzen direla ulertuko da baldin eta, aipatutako urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren II. eranskinean ezarritako prozeduren arabera, ebaluatutako adierazle akustikoen balioek, urtebeteko epean, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

– Urteko batez besteko balioek ez dituzte gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulak ezarritako balioak.

– Eguneroko balioek ez dituzte 3 dB-tan gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulak ezarritako balioak.

– Lkeq, Ti indizearen batez besteko balioek ez dituzte 5 dB-etan gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulan adierazitako balioak.

Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentiberatasun akustiko handieneko guneetako zarata-maila.

Gutxienez, sustatzaileak ingurumen-baimen bateratuaren eskariarekin batera aurkeztutako dokumentazioan jasotako neurriak hartu beharko dira (proiektu teknikoa, IBBa eskatzekoa, 2021eko abenduaren 30eko eskaerarekin batera aurkeztu zena); alegia, elementu hauek instalatzea:

– Ibilgailuek eta orgek motorrak itzaliko dituzte, ez bada beharrezkoa martxan egotea.

– Horiek pabiloiaren barnean jardungo dira beti.

– Ekipoen eta ibilgailuen mantentzea fabrikatzaileek agindutakoaren arabera egingo da.

G) Ingurumena zaintzeko programa.

Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako apartatu hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

G.1.– Atmosferara eginiko emisioak kontrolatzea.

Tratamientos Geuria SAk emisio lausoak minimizatu beharko ditu, batik bat azido, partikula, konposatu organiko eta usainenak, Batzordearen abuztuaren 10eko 2018/1147 (EB) Betearazpen Erabakian (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera, hondakinen tratamendurako teknika erabilgarri onenei buruzko ondorioak ezartzekoa) jasotako 14. TEOan deskribatzen diren tekniken konbinazio bat erabiliz:

a) Emisio lausoen iturri potentzialen kopurua murriztea.

b) Integritate handiko ekipoak hautatzea eta erabiltzea.

c) Korrosioa prebenitzea.

d) Emisio lausoei eustea, horiek biltzea eta tratatzea.

e) Hezetzea.

f) Mantentzea.

g) Hondakinak tratatzeko eta biltegiratzeko eremuak garbitzea.

h) LDAR programa (jarioak hautemateko eta konpontzeko programa).

Administrazioak irregulartasunak hautematen baditu, edo kexak jasotzen baditu, foku lausoen irteerak egokitzeko eskatu ahal izango du, emisio bideratuen baimenean sartzeko, horiei dagozkien muga eta neurketa-aldizkakotasunekin.

G.2.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, azterketa hauek egingo dira:

(Ikus .PDF)

b) Debekatuta dago hondakin kontzentratu oro isurtzea. Jariorik edo bestelako gorabeherarik badago, hondakinak bildu, eta kudeatzaile baimenduari bidaliko zaizkio.

c) Isuriaren titulartasunean edo jardueran aldaketaren bat badago, eta, ondorioz, isuriaren ezaugarriak % 10ean baino gehiagoan aldatzen badira, Udala eta Txingudiko Zerbitzuak jakinaren gainean jarri beharko dira, eta isuri-baimen berria izapidetu beharko da.

d) Kanpoko kontrol bakoitza, bai laginak hartzea, bai ondorengo analisia, «Erakunde Laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du, eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

e) Isurketen kontrolen emaitzak hauei bidaliko zaizkie

– Txingudiko Zerbitzuak erakundeari, laginak hartzen dituztenetik hilabeteko (1) epearen barruan.

– Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, ebazpen honetako bigarren apartatuko G.6 azpiapartatuan ezarritako epeak eta baldintzak betez.

f) Kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira laginketak beti.

g) Puntu honetako a) apartatuan aipatutako neurketa guztiak Administrazioaren II. mailako administrazioko lankidetza-erakunde (ALE) batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

h) Isuriak baimenaren baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, baldin eta puntu honetako a) apartatuan ezarritako kontrol-parametro guztiek betetzen badituzte ebazpen honen bigarren apartatuko F.2.3.2 azpiapartatuan ezarritako mugak.

G.3.– Zarata kontrolatzea.

a) Indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira hiru urtetik behin: Ld, Le, Ln, LAeq,Ti eta LAeq,60 segundo. Lehenengo kontrol-urtean lortutako emaitzen arabera, ordutik aurrera neurketak beste maiztasun batekin egitea erabaki ahal izango da.

b) Neurketa bidezko ebaluazio guztiak II. mailako administrazioko lankidetza-erakunde batek egin beharko ditu urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz. Erakunde horrek UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako egiaztagiria eduki beharko du akustikaren arloan espazio- eta denbora-laginketa egiteko. Nolanahi ere, ingurumen-organoak zainduko du ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela.

c) Ebaluazio-metodoak eta prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.

G.4.– Lurzoruaren eta lurpeko uren kontrola.

a) Hargatik eragotzi gabe ebazpen honen bigarren apartatuko F.2.6 azpiapartatuan eskatutako dokumentazioa, datu hauek aurkeztuko dira lurzoruarekiko afekzio berri baten aukera hauteman den kasuan:

– Aintzat hartutako aldian izan diren gorabeherak, substantzia arriskutsuak direla-eta lurzoruaren eta lurpeko uren kutsadura sortu ahal izan dutenak.

– Teknikari eskudunak sinatutako adierazpena, instalazioan hartutako neurrien egoera ez ezik –zolatak iragazgaiztea, drainatzeak, kubetak eta kutxatilak–, larrialdi-egoeran jarduteko bitarteko egokiak eta nahikoak erabilgarri daudela ere egiaztatzen duena. Ekipamenduak eta gainazalak egoera onean daudela egiaztatzen duen edo, hala badagokio, horietan hautemandako gabeziak azaltzen dituen berariazko adierazpena izan beharko du.

– Lurzorua edo lurpeko urak kutsatuta egon daitezkeela dioen adierazpena, hala badagokio, edo, bestela, horrelako aztarnarik ez dagoela egiaztatzen duen adierazpena.

b) Halaber, hargatik eragotzi gabe 2020ko urtarrilaren 23ko Aginduari dagokionez jakinarazitako baldintzak aztertzean zehazten diren kontrolak (Agindua, 2020ko urtarrilaren 23koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez jarraibide tekniko bat onartzen baita, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoa interpretatzeari eta aplikatzeari buruzkoa, lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko oinarrizko txosten bat eskatzeari lotuta), Tratamientos Geuria SAk lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatearen kontrola egin beharko du. Horretarako, gutxienez bi zundaketa egin beharko ditu urak karakterizatzeko, ateratako lurzoru-zutabea karakterizatzeko eta piezometro bana gaitzeko, eta haiek erabiliko dira lurpeko uren kalitatearen jarraipena egiteko. Zundaketak kokatzean, kontuan hartuko dira egon litezkeen arrisku-iturriak eta lurpeko uren fluxua; hala, instalaziotik ibaian gora eta ibaian behera dagoen fluxua alderatu ahal izango da.

Apartatu honetan jasotakoa betetzeko aurkeztu beharreko informazioa lehen aipatutako urriaren 10eko 199/2006 Dekretuan xedatutakoaren arabera egiaztatutako erakunde batek egin beharko du, hala nola organo honek horretarako onar ditzakeen jarraibideetan adierazitakoaren arabera.

G.5.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak taula honetan agertzen diren jardueraren gaineko parametro-adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko, eta dagokion urteko Ingurumena Zaintzeko Programarekin batera aurkeztuko du.

(Ikus .PDF)

G.6.– Ingurumeneko finantza-bermearen kontrola.

Honako agiri hauek bidali beharko dira, IZP aurkezteko prozedura telematikoan gaitutako ereduak erabilita:

– Ingurumen Arriskuen Azterketa (IAA) eta erantzukizunpeko adierazpena.

– Finantza-bermea eratu behar izanez gero, indarrean dagoen aseguru-polizaren kopia edo eratutako finantza-bermearen motaren ziurtagiria aurkeztu beharko da.

– Ingurumeneko finantza-bermea eratzetik salbuetsita egonez gero, eta 300.000 eta 2.000.000 euro bitarteko zenbatekoarekin konpon daitezkeen kalteak eragin ditzaketen operadoreak izanez gero (Ingurumen-erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen 28.b artikulua), erakunde independente batek emandako ziurtagiriaren kopia aurkeztu beharko da; erakunde horrek etengabe atxikirik egon behar du Batasunaren Ingurumen Kudeaketako eta Ikuskaritzako Sistemara (EMAs) edo indarrean den UNE-EN ISO 14001 ingurumen-kudeaketarako sistemara.

– Operadoreak IAA eguneratuko du egoki irizten badu, eta, nolanahi ere, jardueran, instalazioan edo oinarrizko baimenean funtsezko aldaketak gertatzen direnean. Finantza-bermearen zenbatekoa urtero eguneratuko da, KPIaren arabera. IAAren eguneraketak IZPko dokumentazioaren barruan aurkeztuko dira.

G.7.– Emaitzak kontrolatzea eta igortzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txostenen eta azterketen emaitzak behar bezala erregistratu beharko dira, eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidali, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren webguneko bidalketa-prozedura telematikoari jarraikiz:

https://www.euskadi.eus/baimena/ibb-ippc/web01-tramite/eu/

Era horretan, aipatutako programak zehaztutako aldian egiten diren kontrol guztiak, ibilgura eta/edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, Ingurumena Zaintzeko Programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren.

Ezarritako baldintzak urratzen diren kasuetan bakarrik bidali beharko da berehalako jakinarazpena Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara, gertatutakoaren berri izan ondoren; horretarako, helbide elektroniko hau erabili beharko da:

ippc@euskadi.eus

Halaber, kontrolak urtean behin baino maiztasun handiagoarekin egiten badira, kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez dira bidaliko.

Emaitza horiek urtero bidaliko dira, betiere martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan jasoko dira babes- eta zuzenketa-neurrien eta prozeduren kontrolerako eta ingurumenaren kalitaterako sistemen funtzionamendua eta emaitzen analisia, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien balizko kausa eta konponbideak azalduz; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aldez aurretik hala egin ez bada.

G.8.– Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina egin beharko du, eta bertan bildu beharko ditu aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak. Honako hauek zehaztu beharko ditu programa horrek: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Gainera, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazle bereizgarriak zehaztu beharko ditu, eta azaldu beharko du zer sistematika erabiliko den adierazle horiek aztertzeko; izan ere, horien guztien bidez egiaztatu ahal izango da enpresak ingurumena hobetzeko ezarritako neurri eta mekanismoak eraginkorrak ote diren (ingurumen-adierazleak).

H) Ezohiko egoeretan kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta jarduteko baldintzak.

H.1.– Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, emisioen eta sortuko diren hondakinen zenbatespena egin beharko du sustatzaileak, eta, dagokionean, baita haien kudeaketa eta tratamenduarena ere.

Instalazioa geldiaraztean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak kudeatu beharko dira, bigarren ataleko F.2.4. azpiapartatuan ezarritakoarekin bat etorriz. «Instalazioan ekoitzitako hondakinen kudeaketa zuzena bermatzeko baldintzak», jarraitu beharko dira, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.

H.2.– Jarduera bertan behera uztea.

Jarduerari honako hauek aplikatu behar zaizkio: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzekoa (3812. Hondakin arriskutsuak biltzea; 3811. Hondakin arriskugabeak biltzea; 3822. Hondakin arriskutsuak tratatu eta ezabatzea), eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, Lurzorua kutsa dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen deklaraziorako estandarrak eta irizpideak ezartzen dituena. Horrenbestez, Tratamientos Geuria SAk jarduera-etete horren berri eman beharko dio ingurumen-organoari, bi hilabeteko epea igaro baino lehen; jakinarazpen horrekin batera, jarduera-proposamen bat ere aurkeztu beharko da, erakunde horrek ezar dezan noraino iristen diren bere betebeharrak eta noiz hasiko den lurzoruaren kalitatea deklaratzeko prozedura hasteko epea beranduenez, bat etorriz ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 31.3 artikuluan xedatutakoarekin.

Jarduera bertan behera utzi baino lehen, Tratamientos Geuria SAk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu, ebazpen honen bigarren atalaren F.2.4 azpiatalean ezarritakoarekin bat etorriz.

H.3.– Jarduera aldi baterako etetea.

Jarduera aldi baterako etetea eskatuz gero, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, Tratamientos Geuria SAk, aldi baterako etete-eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du lantegia jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen bateratuan ezarritako kontrolak eta eskakizunak nola beteko dituen adierazteko.

Era berean, jarduera berriz hasi baino lehen, instalazioen funtzionamendu egokia ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina duen isuri edo emisio oro saihesteko.

H.4.– Jarduera anomaloa izanez gero aplikatu beharreko neurriak eta jarduerak.

Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean, ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentzio-neurriak eta funtzionamendurako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, apartatu hauetan aipatzen diren baldintzak bete beharko dira:

a) Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.

Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere istripuz isurketak edo ihesak daudenean, kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesak gertatuz gero lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztasuna), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), ihesei antzemateko neurriak edo gehiegizko betetzeaz ohartarazteko alarma-sistemak, fabrikako kolektoreen sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa mota) eta lurzoru gaineko isurketak biltzeko sistemak.

Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen ikuskapen bisualak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsatzeko arriskua dakarren edozein egoera prebenitzeko.

Era berean, atmosferara eta uretara egindako emisioak eta isuriak prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipoen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

Pabiloien barruan zolatak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira, edo, bestela, kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.

Debekatutako substantzia isurtzeko berehalako arriskua badago, erabiltzaileak lehenbailehen emango dio horren berri Txingudiko Zerbitzuak erakundeari, hark instalazioak babesteko neurri egokiak har ditzan.

b) Halaber, erregistro bat eduki beharko da, aldizka egindako mantentze-lanak eta hautemandako gorabeherak jasota uzteko.

c) Olioak eta efluenteen arazketako hondakinak, besteak beste, eta oro har, instalazioan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lurzatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

d) Hauts-itxurako produktuak biltegiratzeko, silo itxiak edo hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabiloi estali eta itxiak eduki beharko dira.

e) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

f) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratzeko instalazio horiek bete egin beharko dituzte produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak.

g) Larrialdirik gertatuz gero, berehala eta eraginkortasunez esku hartzeko beharrezkoak diren material guztiak edukiko dira, kantitate nahikoan: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen jarioei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak; segurtasun-edukiontziak; kaltetutako inguruneak isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta hesiak, eta norbera babesteko ekipamenduak.

h) Tangen hustuketa kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura edukiko dute. Bertan, lantegiaren eraginkortasunari eragin diezaioketen isuriak lantegira joatea saihestu beharko da.

i) Gorabeherarik gertatuz gero, agintariei jakinaraztea.

Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren inguruan kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri berehala eman beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari (zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren), horretarako gaitutako helbide elektronikoaren bitartez: ippc@euskadi.eus. Jakinarazpenean alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

– Gorabehera mota.

– Sorburuak eta kausak (unean zehaztu daitezkeenak).

– Berehala aplikatutako zuzenketa- edo euste-neurriak.

– Sortutako ondorioak.

– Epe laburrera aurreikusitako jardunak, halakorik balego.

Gertakari edo arazo larriren bat edo istripuzko isurketa edo emisioren bat egonez gero, SOS DEIAK eta Irungo Udala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez 48 orduko epean, istripuaren ondorioz sortutako egoera zehaztasunez jasotzen duen txosten bat bidali beharko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari. Txosten horretan, gutxienez datu hauek agertuko dira:

– Gorabehera mota.

– Gorabehera non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

– Gorabeheraren iraupena.

– Istripuz isurketa gertatuz gero, emaria eta isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne hartuta.

– Mugak gaindituz gero, emisioei buruzko datuak.

– Eragindako kalteen zenbatespena.

– Hartutako neurri zuzentzaileak.

– Ezohiko gertaera berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

– Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

Baimenaren baldintzak urratzen dituen isurketa gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen orekari modu larrian kalte egin badiezaioke, titularrak berehala etengo du isuri hori, eta, horrez gain, gertaeraren berri eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta babes zibilaren eta ingurumenaren arloan ardurak dituzten erakundeei, baita SOS DEIAK (112) larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.

j) Aurreko apartatuan ezarritakoaz gain, gerta litezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari instalazioko edozein etenaldi programatu, etengabeko prozesu bati badagokio, baita aurreikusitako prebentziozko mantentze-lanak ere, ahalik eta aurrerapen handienarekin, betiere.

k) Larrialdi-egoeretan, babes zibilari buruzko legerian ezarritakoa bete beharko da, eta araudi horretan ezarritako baldintza guztiak bete beharko dira.

I) Babes- eta zuzenketa-neurriak eta Ingurumena Zaintzeko Programa aldatzeko aukera egongo da (neurtu behar diren parametroak, neurketen maiztasuna eta parametroen mugak barne), hala komeni bada araudi berriak indarrean jartzen direlako edo inplikatutako sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitu beharra dagoelako. Era berean, babes- eta zuzenketa-neurriak eta ingurumena zaintzeko programa aldatzeko aukera egongo da, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

J) PRTR.

Urtean behin, martxoaren azken eguna baino lehen, Tratamientos Geuria SAk aurreko urteko emisio atmosferikoei eta uretara egindako isuriei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko 508/2007 Errege Dekretuarekin bat etorriz.

Informazio hori bidaltzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliko dira.

Ingurumen-adierazpena publikoa izango da, bat etorriz uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, une oro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

K) Instalazioan aldaketak egitea.

Instalazioetan aldaketarik egin ahal izateko, aldez aurretik honako helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko da:

https://www.euskadi.eus/contenidos/serv_proc_comunicacion/p_comu_20194158899329/procedures/proc_20194158899905/es_def/adjuntos/Formulario_modificaciones.docx

Organo honen onespena ere eskatu beharko da, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 10. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Industriako Isurketen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak ezartzen ditu aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak.

Nolanahi ere, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 10. artikuluan xedatutako irizpideei jarraikiz.

Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, aplikatzekoa izango da 21/2013 Legeak, abenduaren 9koak, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoak, 7.1.c eta 7.2.c artikuluetan xedatutakoa.

Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

L) Ingurumen-baimen bateratua ofizioz berrikusiko da kasu hauetan:

a) Instalazioak sortutako kutsadura dela eta, finkatuta dauden isurketaren/emisioen muga-balioak berrikustea edo beste batzuk ezartzea komeni bada.

b) Emisioak/isurketak nabarmen murriztu daitezkeenean, teknika erabilgarri onenetan egindako aldaketa handien ondorioz gehiegizko kosturik izan gabe.

c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela eta beste teknika batzuk erabili behar badira.

d) Arroko erakundeak, urei buruzko legedian xedatutakoaren arabera, uste badu ingurumen-baimen bateratua berrikustea edo aldatzea justifikatzen duten inguruabarrak daudela, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeaturiko arroetako jabari publiko hidraulikora egindako isuriei dagokienez. Horrelakoetan, arroko erakundeak, txosten lotesle baten bidez, ingurumen-baimen bateratua emateko organo eskudunera joko du, hark berrikuste-prozesua has dezan gehienez ere hogei eguneko epean.

e) Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen badu, edo abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 22.3 artikuluari jarraikiz, ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa bada.

f) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen bada.

g) Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharra ikusten denean, bereziki inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela antzematen bada.

h) Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharren arabera, ingurumen-inpakturako ezarritako babes-, zuzenketa- eta konpentsazio-neurri akastunak direla egiaztatzen bada.

i) Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 26. artikuluko 1., 2. eta 3. puntuetan ezarritakoaren arabera egindako analisia eginda, aldatu egin behar dela ondorioztatzen bada.

Ingurumen-baimen bateratua berrikusteak ez dakar kalte-ordaina jasotzeko eskubidea, hala ezarrita baitago abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26.5 artikuluan.

Hirugarrena.– 16-I-01-000000000430 erregistro-kodea esleitzea Tratamientos Geuria SAren instalazioari (Bidaurre Ureder industrialdea, 45 B, 5. pabiloia, Irun, Gipuzkoa). Hona hemen kokapena: UTM (ETRS89) 30T, X: 595145, Y: 4.797.555.

Laugarrena.– Tratamientos Geuria SAri eskatzea ingurumena zaintzeko programan sartzeko agiri hauek, aipatutako epeetan:

Hilabeteko epean:

– Bigarren atalaren B azpiatalean ezarritako finantza-bermea, edo, bestela, organo honetan dagoeneko erregistratutakoaren berme osagarria, harik eta lehen aipatutako zenbatekoa adina izan arte.

Instalazioak ezarri eta ondorengo hiru hilabeteetan:

– Sortutako hondakin arriskugabeak eta arriskutsuak tratatzeko kontratuak (F.2.4).

Jarduera erabat edo hein batean hasi ondorengo sei hilabeteetan:

– Lurzoruen agiri bakarra, «Lurzoru kutsatuen eta lurpeko uren gaineko arauzko eskakizunak aplikatzea ingurumen-baimen bateratua behar duten instalazioetan» zirkularraren arabera, ingurumen-organo honek emana 2016ko azaroaren 17an (Bigarren apartatua, F.2.6).

Bosgarrena.– Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 5.d) artikuluan xedatutakoarekin bat, hondakin arriskutsuak kudeatzeko jarduerari dagokionez, zeina ebazpen honen xede baita, gerta litekeen titulartasun-aldaketa oro jakinarazi beharko dio Tratamientos Geuria SAk Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, azken horrek onar dezan.

Seigarrena.– Ingurumen-baimen bateratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 31. artikuluari jarraituz (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen testu bategina), eta lege horren 32. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.

Zazpigarrena.– Honakoek eragingo dute baimen hau iraungitzea:

– Ebazpen honen laugarren atalean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen ez badu epe barruan, baldin eta interesdunak ez badu, behar bezala justifikatuz, epea luzatzeko eskatzen.

– Tratamientos Geuria SAren nortasun juridikoa azkentzea indarreko araudiak ezarritako kasuetan.

Zortzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Tratamientos Geuria SAri, Irungo Udalari, ingurumen-baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.

Bederatzigarrena.– Ingurumen-baimen bateratu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hamargarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriak 26.

Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea,

AITOR ALDASORO ITURBE.

ERANSKINA
ALEGAZIOEN AZTERKETA

Ingurumen-organoak entzunaldi-izapidea egin du, Tratamientos Geuria SAk Irunen sustatutako jarduerari dagokion ingurumen-baimen bateratua emateko prozeduraren esparruan, eta honako alegazio hauek jaso dira:

1.– Alegazioa: instalazioko lerroen tratatze-gaitasuna oker dago.

Erantzuna: egiaztatu, eta datuak zuzendu dira.

2.– Alegazioa: EHZ 16 10 01* kodea bikoiztuta dago lurruntze-lerroan.

Erantzuna: egiaztatu, eta kode bikoiztua kendu da.

3.– Alegazioa: laborategia eta laborategiko teknikoak behar ziren, olioa kudeatuz gero. Tratamientos Geuria SAk erabaki zuen olioa proiektutik kanpo utzi eta ez kudeatzea.

Erantzuna: egiaztatu da enpresak ez duela oliorik kudeatzen; beraz, betebehar horretatik salbuetsita dago, eta idazkera aldatu da.

4.– Alegazioa: akats bat dago elektrolisi-lerroan sortutako hondakinetan.

Erantzuna: egiaztatu, eta sortutako hondakinak ekoizpen-prozesuan sartu dira.


Azterketa dokumentala