Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2023ko abenduaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5410

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 14koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko zientzia-, teknologia- eta enpresa-arloko ikertzaileentzako eta teknologoentzako prestakuntza-beken 2022ko deialdia ebazten duena (Ikertalent programa).

Ikusi dira 2022ko azaroaren 16ko Aginduan ezarritako epearen barruan aurkeztutako eskabideak, agindu horren bidez argitaratu baitzen nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arlo zientifiko-teknologikoan eta enpresa-arloan ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko laguntzen 2022ko deialdia (Ikertalent programa), martxoaren 23ko 115/2021 Dekretuan aurreikusitakoen laguntzena, hain zuzen.

Hautagaiak ebaluatu eta hautatzeko prozesua amaitu ondoren, eta aipatutako dekretuaren 18. artikuluan aurreikusitako hautaketa-batzordeak egindako ebazpen-proposamena ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Amaitutzat jotzea nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arlo zientifiko-teknologikoan eta enpresa-arloan ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko laguntzen 2022ko deialdira (Ikertalent programa) aurkeztutako hautagaiak aukeratzeko eta ebaluatzeko prozesua.

Bigarrena.– Dirulaguntzen 2022ko deialdiko esleipendunen eta ordezkoen zerrenda osatzea (I. eta II. eranskinak).

Era berean, prozeduratik kanpo utzitako eskatzaileen eta baztertzeko arrazoien zerrenda osatzea (III. eranskina).

Hirugarrena.– 10 egun balioduneko epea jartzea, ebazpen honen jakinarazpena jasotzen denetik zenbatzen hasita, laguntza ematea berariaz onartzeko.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jar dezakete interesdunek Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 14a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala