Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2023ko abenduaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5398

IRAGARKIA, 2023ko azaroaren 15ekoa, Familia eta Haurren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren espedienteari buruzko ebazpenaren errebokatzea jakinaraztekoa.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Horretarako, interesdunari jakinarazten zaio zerrendatzen den espedientean emandako ebazpenaren testu osoa Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Familia eta Haurren Zuzendaritzan eskura daitekeela (Donostia-San Sebastián kalea 1, Lakua I eraikina – 1. solairua – I Gunea, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Aipatutako ebazpenak ez du administrazio-bidea amaitzen; beraz, haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 15a.

Familia eta Haurren zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala