Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2023ko abenduaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
5396

IRAGARKIA, 2023ko azaroaren 14koa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zehapen-prozedurari buruzko espediente baten ebazpena jakinaraztekoa.

Aipatutako egintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesduna Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Andia 13 – 5., 20004 Donostia/San Sebastian) agertu daiteke bost eguneko epean, ebazpenak zer dioen jakiteko; eta, iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epea izango du Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitzako sailburuordeari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 14a.

Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,

MARIO JOSE YOLDI DOMINGUEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala