Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2023ko abenduaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
5392

HUTS-ZUZENKETA, iragarki honena: Iragarkia, 2023ko azaroaren 7koa, Arabako Laneko Ikuskaritzako buruarena, zeinarekin jakinarazten baitira lan arloko arau-hausteengatik –arau-hausteen aktan jasotakoengatik– zehapen-prozedura hasi izanaren berria eta/edo Gizarte Segurantzako kuotak likidatzeko proposamena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2 b) artikuluan ezartzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak ofizioz zuzenduko ditu, edo organo edo entitate interesdunak eskatuta, argitalpenean egiten diren konposizio-hutsak, baldin eta edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte.

Bada, halako hutsak atzeman dira Arabako Laneko Ikuskaritzako buruaren 2023ko azaroaren 7ko iragarkian, zeinarekin jakinarazten baita lan arloko arau-hausteengatik –arau-hausteen aktan jasotakoengatik– zehapen-prozedura hasi izanaren berria eta/edo Gizarte Segurantzako kuotak likidatzeko proposamena. Iragarki hori 2023ko azaroaren 20an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (221. zenbakia), eta 2023ko azaroaren 22ko Estatuko Aldizkari Ofizialaren ediktu-taula bakarrean (279. zk.) (ID: N2300880215). Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Eranskinean, EHAAren 2023/5213 (2/2) orrialdean, eta EAOeko eranskineko 3. orrialdean,

honela dio:

(Ikus .PDF)

eta honela behar du:

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala