230. zk., 2023ko abenduaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (146 KB - 2 orri.)
- EPUB (117 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5388
EBAZPENA, 2023ko azaroaren 7koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten eta jakinarazten baita 2023-2024 ikasturtean Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko Unibertsitate Master Ofiziala egiteko aurreikusitako laguntzak ematea.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2023ko irailaren 6ko Ebazpenaren bidez, 2023-2024 ikasturtean Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko Masterra egiteko laguntzak emateko deialdia egin zen (irailaren 20ko EHAA, 180. zk.). Ebazpen horren 12. artikuluak dioenez, «Eskabideak Hautaketa Batzordeak aztertuko ditu; ondoren, proposamena bidaliko dio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari. Emakundeko zuzendariak ebazpen adierazia emango du, zeinaren bidez prozesua amaituko baita eta dirulaguntza nori eman eta nori ukatu zaion adieraziko du. Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie eskatzaileei. Emandako dirulaguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko da, herritar orok horren berri izan dezan».
Adierazitakoagatik, Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Eranskinean aipatzen diren pertsonei laguntzak ematea Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko Unibertsitate Master Ofiziala egin dezaten. Bakoitzak zenbat jasoko duen ere adierazten da bertan.
Bigarrena.– Dirulaguntza zatika ordainduko da; haren % 75 laguntza emateari buruzko ebazpena ematen denean ordainduko da; gainerako % 25a, berriz, Deustuko Unibertsitateak onuradunak lehenengo ikasturteko lehen seihilekoan zer-nolako asistentzia eta aprobetxamendua izan duen azaltzeko bidalitako jarraipen-txostena jasotakoan ordainduko da. Hori guztia Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2023ko irailaren 6ko Ebazpenaren 14. artikuluari jarraituz.
Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Laugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek berraztertze-errekurtsoa aurkez dezakete, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, hil biko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 7a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,
MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.