Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2023ko abenduaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5384

EBAZPENA, 2023ko azaroaren 13koa, Industria Administrazioaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez berritzen baita CIFP Repelega LHII elkartearen baimena, baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako erakunde gisa.

Espedientea: 48/EX-D-2023-4.

AURREKARIAK

Bat.– ?2023ko urriaren 24an, CIFP Repelega LHII erakundearen ordezkariak, ondoko espezialitateetan baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako erakunde gisa duten baimena berritzeko eskaera aurkeztu zuen Industria Administrazioaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan.

– Barruko ur-instalazioak (IA).

– Gas instalazioak (IGA, IGB, IGC).

– Instalazio termikoak eraikinetan (IMT).

– Galdaren industria-operadorea (MIC).

– Petrolio ekoizkin likidoak (ICL1, ICL2).

– Fluordun gasak dituzten ekipoen maneiatzailea (GF1, GF2, GF3).

– Instalazio termikoen ikuskatzailea (ITI).

Bi.– CIFP Repelega LHIIk hezkuntza arloan eskumena duen sailaren baimena dauka norbanakoaren prestakuntza-txartelekin lotuta dauden lanbide-prestakuntza arautuko zikloak lanbide-heziketako ikastetxe gisa emateko, eta prestakuntza-jarduerak emateko, prestakuntzarako aintzatetsitako erakundea izateko eskakizunak betetzean zituen giza baliabideen bidez.

Hiru.– Industria Administrazioaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako Administrazio Industrialeko eta Energetikoko teknikariak, 2023ko azaroaren 13an, berritze-baimenaren aldeko txostena eman dio CIFP Repelega LHII enpresari aitortutako erakunde gisa jarduteko.

Espedientearen ebazpenean, honako hauek hartu behar dira kontuan eta berariaz aipatu:

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.– Industria Administrazioaren Bizkaiko lurralde-ordezkaria da ebazpen hau ezartzeko organo eskuduna, otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuak (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituenak) ezarritakoaren arabera.

Bi.– Industria segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan ezartzen denez, lan-munduan txertatzeko prestakuntza-baliabideen katalogoaren eremuan, erakunde kolaboratzaile gisa, eskumena duen organoaren baimena izatea lanaren arloan eta norbanakoaren prestakuntzako txartelekin lotutako esparruetan prestakuntza ikastaroak emateko aintzatetsiak izan ahal izango dira.

Hiru.– Ondorioz, eskatzaileak aurkeztutako agirietan ikusten denez, CIFP Repelega LHII erakundeak baditu aipatutako dekretuko 22. artikuluan eskatzen diren gutxieneko instalazioak; zehazki, aitortutako erakundearen akreditazioa jasotzeko direnak. Instalazioak, bestalde, Bizkaiko Lurralde Historikoan daude.

Lau.– Labur esanda, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretu horretan ezarritakoari jarraituz izapidetu da prozedura, eta, halaber, erakunde eskatzaileak, bere aldetik, dekretu horren 25. artikuluan jasotako egiaztagiri nahikoa aurkeztu ditu.

Aipatutako lege-manuak eta oro har eta gai honetan aplikatzekoak diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Industria segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoari jarraituz, CIFP Repelega LHII erakundeari profesional baimenduak prestatzeko aitortutako erakunde gisa aritzeko baimena berritzea, honako espezialitate hauetan:

– Barruko ur-instalazioak (IA).

– Gas instalazioak (IGA, IGB, IGC).

– Instalazio termikoak eraikinetan (IMT).

– Galdaren industria-operadorea (MIC).

– Petrolio ekoizkin likidoak (ICL1, ICL2).

– Fluordun gasak dituzten ekipoen maneiatzailea (GF1, GF2, GF3).

– Instalazio termikoen ikuskatzailea (ITI).

2.– Erakunde horrek baimena du Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden eta akreditazioa duten instalazioetan ikastaroak emateko. Eskolak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, baimena eskatu beharko du horretarako eskumena duen lurralde-ordezkaritzan, eta egiaztatu beharko du instalazio horiek betetzen dituztela martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan eskatutako gutxieneko baldintzak.

3.– Aitortutako erakunde orok bete beharko ditu legezko xedapenek eta erregelamenduzkoek ezartzen dituzten eginbeharrak; bereziki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak.

4.– Aitortutako erakundeek galdu egingo dute aitortutako erakundearen kalifikazioa, baldin eta ez badituzte betetzen aipatu dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak edo aplikatu behar diren bestelako arauak.

5.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.

6.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko da Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik aurrera, urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak) 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Bilbao, 2023ko azaroaren 13a.

Industria Administrazioaren Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala