230. zk., 2023ko abenduaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (91 KB - 1 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
5383
34/2023 DEKRETUA, azaroaren 22koa, lehendakariarena, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko idazkari nagusia izendatzeko dena.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 17. artikuluak ezarritakoaren arabera, lehendakariaren eskumena da Idazkaritza Nagusiko titularra izendatzea eta kargutik kentzea, batzordeburuak proposatuta eta batzordekideei entzun ondoren. Karguaren iraupena lau urteko izango dela ere ezartzen du artikulu horrek.
Horrekin guztiarekin bat etorriz, batzordeburuak proposatuta eta batzordekideei entzun ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Izaskun Astondoa Sarria izendatzea Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko idazkari nagusi.
AZKEN XEDAPENA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 2023ko azaroaren 22an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.