230. zk., 2023ko abenduaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
5382
33/2023 DEKRETUA, azaroaren 22koa, lehendakariarena, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen idazkari nagusia kargutik kentzea xedatzen duena.
Lehendakariaren abenduaren 3ko 46/2021 Dekretuaren bidez, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko idazkari nagusia izendatu zen.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 17. artikuluan eta batzorde horren araudiaren 32. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, batzordeburuak, batzordekideei entzun ondoren, idazkari nagusia ordezteko proposatu du. Horrenbestez, hauxe
XEDATU DUT:
1. artikulua.– Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen idazkari nagusi kargutik kentzea Olatz Jaureguizar Ugarte, eta egin duen lanagatik eskerrak ematea.
2. artikulua.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 2023ko azaroaren 22an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.