230. zk., 2023ko abenduaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (297 KB - 31 orri.)
- EPUB (470 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5380
EBAZPENA, 2023ko azaroaren 10ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, Unibertsitateko Irakasle Funtzionarioen kidegoetako plazak txanda librean betetzeko lehiaketarako deia egiten duena.
Indarrean dagoen arautegiari, UPV/EHUren Gobernu Kontseiluaren 2023ko uztailaren 20ko erabakiari, non onesten baita irakasle-ikertzaileentzako 2022ko lan eskaintza publikoa (EHAA, 2023-08-22), 2023. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20.Bat.1.a) artikuluari jarraiki eta Hezkuntza Sailaren baimenaz, errektorego honek, emanda dauzkan ahalmenez baliatuta, Ebazpen honen I. eranskinean aipatzen diren unibertsitateko irakasleen kidegoko plazak betetzeko lehiaketarako deialdia egitea erabaki du, honako oinarri hauekin bat etorrita:
DEIALDIAREN OINARRIAK
1.– Arau orokorrak.
1.1.– Lehiaketa honetan aplikagarri izango dira Unibertsitate Sistemari buruzko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoa; abenduaren 23ko 31/2022 Legea, 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoa; urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretua, unibertsitateko irakasleen kidegoetan sartzeko akreditazio nazionala ezartzen duena; irakasle funtzionarioen kidegoetan sartzeko lehiaketen arautegia, Gobernu Kontseiluak 2009ko maiatzaren 28an onartua (Irakasleen errektoreordeak 2009ko irailaren 15ean emandako erabakiaren bidez argitaratua 2009ko urriaren 9ko EHAAn); Euskal Herriko Unibertsitatearen Estatutuak, otsailaren 15eko 17/2011 Dekretuaren bidez onartuak (2011ko otsailaren 24ko EHAA); deialdi honen oinarriak; urriaren 1eko 39/2015 Legea, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearena; urriaren 1eko 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena; aplikagarri diren arau orokorrak; eta, horietan guztietan xedatuta ez dagoenerako, administrazio publikoan sartzeko araubide orokorra arautzen duten estatu mailako xedapenak.
1.2.– Jakintza arlo/adar berekoak diren eta ezaugarri berberak dituzten plazek beren prozedura izan ahalko dute lehiaketetan.
2.– Hautagaiek bete beharreko baldintzak.
2.1.– Honako baldintza hauek bete beharko dituzte lehiaketan onartuak izateko:
2.1.1.– Lehiaketan parte hartzeko nazionalitate baldintzak.
a) Espainiarra izatea edo Europar Batasuneko beste estatu bateko herritarra; edo, Europar Batasunak hitzartu eta Espainiak sinatu dituen nazioarteko hitzarmenen arabera langileen zirkulazio askea (Europako Erkidegoa Eratzeko Itunean definituta dagoen moduan) aplika dakiekeen estatuetako herritarra izatea.
b) Era berean, Europar Batasuneko estatuetakoak ez diren atzerritarrek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta beren estatuak espainiarrei aitortzen badie unibertsitateko irakaskuntzan aritzeko legezko gaitasuna, Espainiako unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioen pareko postuetan. Lehiakideak ziurtagiri baten bidez egiaztatu beharko du hori.
c) Espainiako eta Europar Batasuneko estatuetako nazionalitatea duten pertsonen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute (zuzenbidez banaturik ez badaude), bai eta beren ondorengoek eta ezkontidearenek ere (ezkontideak zuzenbidez banaturik ez badaude), baldin eta seme-alabak adingabeak badira edo adin nagusikoak izan arren beren menpe bizi badira.
d) Eskubide bera (c atalekoa) izango dute beste estatu batzuetako herritarren senideek ere, Europar Batasunaren nazioarteko itunetan hala xedatzen denean, baldin eta itun horiek Espainiak berretsi baditu.
Europar Batasunekoak ez diren estatuetako herritarrek eta langileen zirkulazio askea aplikatzen ez den Europar Batasuneko herritarrek egoitza baimena eduki beharko dute.
2.1.2.– Hamasei urte baino gehiago izatea, eta erretiratzeko adina ez edukitzea (hau da, 70 urte).
2.1.3.– Kasuan kasuko irakasleen kidegoko lanari dagozkion eginkizunak betetzea eragozten duen gaixotasunik eta eragozpen fisiko edo psikikorik ez izatea.
2.1.4.– Diziplina espediente bidez, Estatuko Administrazio Orokorreko zerbitzutik edo autonomia, instituzio edo tokiko administrazioetako jardueratik bereizita ez egotea, eta eginkizun publikoak betetzeko ezgaiturik ez egotea epai irmo bidez. Espainiar nazionalitatea ez dutenek ez dute izan beharko kasuan kasuko estatuko funtzio publikoan jardutea eragozten dien diziplina zehapenik edo kondena penalik.
2.1.5.– Doktore titulua izatea. Akreditazioa lortuta izanez gero, doktore titulu homologatuaren ondorio berberak izango ditu (urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretua; urriaren 6ko BOE).
2.1.6.– Ondoren adierazten den zenbatekoa ordaintzea plaza bakoitzerako: 23,49 euro.
Eskubideak ordaintzeko, dagokion diru sarrera edo transferentzia egin beharko da kontu korronte honetara (lehiakidearen izen-abizenak eta plazaren hurrenkera zenbakia zehaztuta):
Kutxabank:
UPV/EHUko Irakasle-Ikertzaileen arloko Errektoreordetza. Irakasleen Lehiaketetako Tasak.
Kontu korrontearen zenbakia: ES73 2095 0292 94 3239002233
Ordainketa posta igorpen edo igorpen telegrafiko bidez egiten duten lehiakideek Deialdien eta Lehiaketen Atalera zuzenduko dute igorpena (1.397 posta kutxa, 48080 - Bilbo).
Lehiaketatik kanpo geldituko dira eskariak aurkezteko epearen barruan lehiaketan parte hartu ahal izateko ordaindu beharreko zenbatekoa ordaindu ez duten lehiakideak, eta ez da beste eperik zabalduko tasa horiek ordaintzeko edo osatzeko.
Dena dela, azterketa eskubideak ordaindu arren, ezinbestekoa da lehiaketan parte hartzeko eskaria ere aurkeztea errektoreari, behar bezala beteta eta epearen barruan.
2.2.– Baldintza espezifikoak:
2.2.1.– Lehiaketan parte hartu ahal izango dute kasuan kasuko jakintza adarrean akreditazioa lortu dutenek urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretuaren (urriaren 6ko BOE) 12. artikuluan eta lehen, hirugarren eta laugarren xedapen gehigarrietan ezarritakoaren arabera. Dekretu horren bidez, unibertsitateko irakasleen kidegoetan sartzeko akreditazio nazionala arautzen da. Gainera, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen seigarren xedapen gehigarriaren bigarren atalaren arabera, lehiaketan parte ahal izango dute Ikerkuntza Organismo Publikoetako Ikerkuntza Ikertzaileen Eskalako funtzionarioek, unibertsitateko titularren kidegorako akreditatuta badaude.
2.2.2.– Lehiaketan parte hartu ahal izango dute lehiaketan aipatutako unibertsitate irakasleen kidegokoak direnak edo estatu kideetako unibertsitateetako unibertsitateko irakasleek, baldin eta unibertsitateko irakasleen kidegokoen mailara iritsi badira eta ANECAk hori hala dela ziurtatzen badu.
2.2.3.– Hizkuntza eskakizun elebiduna duten plazetan, bide hauetako bat erabiliko da euskaraz irakasteko gaitasuna egiaztatzeko:
2.2.3.1.– Euskararen arloko errektoreordeak 2002ko ekainaren 5ean eman zuen Erabakian (uztailaren 11ko EHAA) ezarritakoa betez, edo Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren C1 mailaren pareko tituluak aurkeztuz (2010eko azaroaren 15eko EHAA).
Kasu honetan, bai titulua, bai baliozkotzea, lehiaketan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen lortutakoak izan beharko dira.
2.2.3.2.– Apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan zehaztutakoari jarraituz, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara maila hizkuntza tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena (2012ko apirilaren 16ko EHAA).
2.2.4.– Hizkuntza ez-ofizial bat jakitea nahitaezkoa den plazetan, honela egiaztatuko da hizkuntza maila:
2.2.4.1.– Ofizialak ez diren hizkuntzatan irakaskuntza eskaintzeko egiaztagiria eskuratzeari buruzko araudian zehaztutako moduan (UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak 2010eko ekainaren 24an onartutako araudia, 2010eko abenduaren 2ko EHAAn argitaratua).
2.3.– Ezin izango dute lehiaketan parte hartu unibertsitate berean edo beste batean kategoria eta jakintza arlo bereko plaza dutenek, baldin eta betetzen ari diren plaza hori eskuratu badute uztailaren 26ko 774/2002 Errege Dekretuko 14. artikuluak (abuztuaren 7ko BOE) eta urriaren 5eko 1313/2007 EDren 9.4 artikuluak (urriaren 8ko BOE) araututako lehiaketaren bidez, non eta plaza hori bi urtetik beherako aldian bete duen, aipatutako EDren 17.7 artikuluaren eta 1313/2007 EDren 9.4 artikuluaren arabera.
2.4.– Ezingo dira lehiaketara aurkeztu UPV/EHUn lanean diharduten karrerako funtzionarioak, baldin eta betetzen ari diren plazak ezaugarri berberak badauzka (kategoria, jakintza arloa, saila, ikastegia eta hizkuntz eskakizuna).
2.5.– Langileen zirkulazio librea aplikatzen den beste estatu batzuetako herritarren kasuan, dagozkion probak egin beharko dituzte lehiakideek, gaztelaniaren jakite maila egiaztatzeko.
2.6.– Artikulu honetan ezarritako baldintzak eskariak aurkezteko epea amaitzen denerako bete beharko dira, eta lanpostuaren jabetza hartu arte mantenduko dira.
2.7.– Desgaitasunagatiko erreserba txandan parte hartzeko baldintzak.
Txanda honetan parte hartu ahal izango dute, dagokion kidegoan sartzeko eskatzen diren baldintza orokor eta espezifikoak betetzeaz gain, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, dagokion Autonomia Erkidegoko edo, hala badagokio, Estatuko Administrazio Orokorreko foru aldundietako Gizarte Ongizateko sailetako organo eskudunek % 33ko edo gehiagoko desgaitasun maila aitortuta duten pertsonek, edo irakasleaz bestelako lanbide batean ezintasun iraunkor osoagatiko pentsioa aitortuta dutenek, baldin eta, bi kasuetan, irakaskuntzan aritzearekin bateraezintasunik ez badago eta aipatutako kidegoaren eta espezialitatearen berezko zereginak garatzeko gaitasun funtzionala badute.
Hala ere, oposizio faseko probak egiten diren bitartean epaimahaiari zalantzak sortzen bazaizkio izangaiak aukera duen kidego eta espezialitateko funtzionarioek garatu ohi dituzten jarduerak egiteko duen gaitasunari buruz, organo deitzaileari jakinaraziko dio, eta organo eskudunak irizpena eskatu ahal izango du. Kasu horretan, eta irizpena eman arte, izangaiak baldintzapean parte hartzen jarraitu ahal izango du hautaketa prozesuan, eta horrek eten egingo du irizpena jaso arte prozesuan onartua izateari edo prozesutik kanpo uzteari buruzko behin betiko ebazpena.
3.– Eskariak.
3.1.– Hautatze probetan parte hartzeko eskaria egiteko, deialdi honetako III. eranskineko eredua beteko da.
3.2.– Lehiaketan parte hartu nahi duten hautagaiek eskaera bidaliko diote Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreari, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearenak ezarritako edozein jardunbide erabiliz eta deialdi hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean zenbatzen hasiko den hogei egun balioduneko epearen barruan. Eskaria egiteko deialdiko III. eranskineko eskari orria erabiliko da, behar bezala beteta. Eskariaz gainera, lehiaketan parte hartzeko ezarritako eskakizunak egiaztatzen dituzten dokumentuak ere bidali beharko dituzte. Lehiaketan parte hartzeko baldintzak eskaria aurkezteko azken egunerako bete beharko dira.
Parte hartzeko eskaera UPV/EHUko erregistro elektronikoaren bitartez aurkeztu beharko da: https://egoitza.ehu.eus/eu/registro-electronico. Bertan sartuta, «Jasotzailea» atalean, «Irakasle-Ikertzaileen Arloko Errektoreordetza» aukeratu behar da, eta, bigarrenik, «Deialdi eta Lehiaketen Atala» (U02000368). Interesatuak identifikazio elektronikorako sistema hauetakoren bat erabili beharko du: UPV/EHUko txartela (Izenpe); Izenpe ziurtagiri digitala; NAN elektronikoa; edo Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionalaren ziurtagiria (FNMT-CERES). Eta hori hala da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera (14.e) art.), eta bat etorrita UPV/EHUko idazkari nagusiaren 2021eko apirilaren 28ko Ebazpenarekin, zeinaren bidez onartu baitziren interesatuak UPV/EHUrekiko harreman elektronikoetan identifikatzeko eta sinadura elektronikoa erabiltzeko jarraibideak, bai eta erakunde horretan lanean ari diren pertsonak identifikatu eta sinadura elektronikoa erabiltzekoak ere.
Era berean, eskaera aurkeztu ahal izango da sektore publikoko beste edozein erakunderen erregistro elektronikoan eta, ohiz kanpoko kasuetan, erregistro gaietan laguntzeko UPV/EHUren bulegoetan, aurrez aurre. Erregistro gaietan laguntzeko UPV/EHUren bulegoetan aurkezten diren eskaerak eta dokumentuak digitalizatu egingo dira administrazio espediente elektronikoan sartzeko, eta jatorrizkoak interesdunari itzuliko zaizkio, interesduna funtzionarioaren aurrean identifikatu eta horrela jarduteko adostasun espresua adierazi ondoren, hori guztia UPV/EHUko idazkari nagusiaren 2021eko apirilaren 28ko Ebazpenaren arabera, zeinaren bidez onartu baitziren gai hauei buruzko jarraibideak: erregistro gaietan laguntzeko bulegoak; eskaerak, idatziak edo bestelako komunikazioak funtzionario publiko gaituaren bidez aurkeztea UPV/EHUn; eta funtzionario publiko gaituen erregistroa.
Erregistro gaietan laguntzeko UPV/EHUren bulegoen zerrenda UPV/EHUko ikastegietako idazkaritzetan eskura daiteke, eta, gainera: Leioako Errektoregoko bulegoan, Bilboko Larrako Etxean, Arabako Campuseko Errektoreordetzan (Vitoria-Gasteiz) eta Ignacio M.ª Barriola ikasgelategian (Donostia). Interneten ere kontsulta daiteke: http://www.ehu.es/oficinas_registro.html. Erregistro gaietan laguntzeko buelgoen ordutegia helbide honetan kontsulta daiteke: https://www.ehu.eus/es/web/idazkaritza-nagusia/upv/ehuko-erregistro-orokorraren-ordutegia.
Eskaria posta bulegoetan aurkezten dutenek aintzat hartuko dute abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuaren 31. artikuluak ezarritakoa. Honako hauxe dio posta zerbitzuak arautzen dituen Errege Dekretu horrek:
«Herritarrek edo erakundeek administrazio publikoetako organoei eskariak, idatziak eta jakinarazpenak bidaltzeko, posta zerbitzu unibertsala emateko prestazioa agindu zaion operadorearen bitartez, gutun-azala irekita aurkeztu beharko dute, bidali nahi duten dokumentuaren lehen orriko goiburuan posta zerbitzukoek argi eta garbi adieraz ditzaten bulegoaren izena eta bidalketaren lekua, eguna, ordua eta minutua. Era berean, igorleak igorpenaren xehetasunak ere agertzeko eska dezake, igorri nahi duen dokumentu nagusiaren kopiaren, fotokopiaren edo erreprodukzioaren aurreneko orria jatorrizko agiriarekin parekatu eta berdinak direla egiaztatu ondoren; fotokopia hori ziurtagiri gisa aurkeztuko zaio administrazioko organo eskudunari, dokumentu nagusia aurkeztu egin dela frogatzeko.
Aipaturiko diligentziak egin ostean, igorleak berak itxiko du gutun-azala, eta enplegatuak onarpena formalizatu eta onarpenaren gordekina emango dio; jatorrizkoa, berriz, bulegoan artxibatuko du.
Posta zerbitzu unibertsala emateko ardura duen operadoreak onartutako bidalketak, artikulu honetan aurreikusitako formalitateei jarraiki, behar bezala aurkeztutzat joko dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan eta hura garatzeko araudian aurreikusitako ondorioetarako.»
Eskaria atzerrian aurkeztuz gero, Espainiak herrialde horretan daukan ordezkaritza diplomatikoan eta kontsuletxean egin beharko da: ez du balio izango atzerriko posta zerbitzuaren bidez bidaltzeak.
Eskaerak aurkezteko epea bukatu ondoren, ez da beste eperik zabalduko merezimendu gehiago edo eskaeran adierazitakoen agiriak aurkezteko.
3.3.– Eskariari dokumentu hauek erantsiko zaizkio:
a) NANaren fotokopia (espainiar nazionalitatea duten hautagaiek).
Espainiako nazionalitatea izan ez arren lehiaketan parte hartzeko eskubidea daukaten lehiakideek beren nazionalitatea egiaztatzen duen dokumentuaren fotokopia aurkeztu behar dute, bai eta, beharrezkoa denean, ahaidetasuna egiaztatzen duten dokumentuak ere. Era berean, ahaidetasuna gorago aipatu den estatu bateko herritar batekin izanik herritar horren kargura daudenek edo horren menpe bizi direnek ere egoera hori egiaztatzen duen dokumentua aurkeztu behar dute. Bestalde, lehiaketan parte hartzeko eskubidea daukatenek ezkontideak direlako, aipatutako dokumentuez gain, zuzenbidez banaturik ez daudela dioen zinpeko aitorpena edo promesa aurkeztu beharko dute.
b) 2. oinarrian aipatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten dokumentuen fotokopia sinplea.
c) Azterketa eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duen dokumentua.
d) Euskaren edo hizkuntza ez-ofizialaren jakite maila egiaztatzeko titulua edo egiaztagiria.
e) Zinpeko aitorpena (V. eranskina).
Eskariarekin batera aurkeztutako agiriak bi hilabetean izango dituzte gordeta Deialdi eta Lehiaketen Atalean, epaimahaiak proposamena egiten duen egunetik hasita, baina proposamen horren kontrako errekurtsorik aurkezten bada, dokumentuak gordeta izan beharko dira ebazpen irmoa ematen denera arte.
Urtebete igaro, eta interesatuak ez badira agiriak hartzera joan, unibertsitateak txikitu ahal izango ditu agiriok.
4.– Lehiakide onartuak eta baztertuak.
4.1.– Eskariak aurkezteko epea behin amaituta, unibertsitateak lehiakide onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onartzen duen erabakia argitaratuko du, baztertze arrazoiak adierazita, Irakasle eta Ikertzaileen Ataleko iragarki oholean eta UPV/EHUren web orrian. Onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda horren kontra egiteko eta akatsak zuzentzeko 10 egun balioduneko epea izango da, zerrenda UPV/EHUko web orrian argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita.
4.2.– Plaza elebiduna bada, euskararen jakite maila 2.2.4 oinarrian zehaztutakoaren arabera egiaztatuko da.
Euskaraz irakasteko gaitasuna titulu edo egiaztagiri baliokideen bidez edo 2.2.4 oinarriak aipatzen dituen beste merezimendu batzuen baliozkotzearen bidez egiaztatzen bada, baliokidetutako tituluak edo merezimenduaren baliozkotzeak eskariak aurkezteko azken eguna baino lehen lortutakoak izan beharko dute.
4.3.– Eskainitako plazaren baldintzetako bat hizkuntza ez-ofizialen bat jakitea bada, 2.2.5 oinarrian adierazitako eran egiaztatuko da.
Hizkuntza ez-ofiziala egiaztatzen bada hizkuntza ez-ofizialetan irakaskuntza emateko egiaztapena lortzeko arautegiaren bosgarren artikuluak aipatzen dituen tituluak aurkeztuta, edo 5. artikulu horrek aipagai dituen merezimenduak baliozkotuta, bai titulua bai baliozkotzea eskariak aurkezteko epea bukatu aurretik lortuko dira.
4.4.– Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onartzen duen erabakia emango du errektoreak, eta Irakasle eta Ikertzaileen Ataleko iragarki oholean argitaratuko da, baita UPV/EHUko web orrian ere.
Erabaki hori izapide egintza kualifikatua da, eta aukerako berraztertze errekurtsoa aurkeztu ahal izango da haren aurka UPV/EHUko errektorearen aurrean, erabakia UPV/EHUren web orrian argitaratu eta hilabeteko epean, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. artikuluak eta hurrengoek ezarritako moduan (Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen Legea), edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean, bi hilabeteko epean, Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan.
Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onartzen duen erabakian, jasota geldituko da merezimenduak aurkezteko probarako deia UPV/EHUko web orrian argitaratuko dela.
4.5.– Ezin izango da aurkeztu onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendaren aurkako errekurtsorik, baldin eta interesdunak ez badu behin-behineko zerrendaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu, bere hartan utziriko egintza irmoa delako.
5.– Lehiaketako epaimahaiak.
5.1.– Ebazpen honen II. eranskinean aipatzen diren kideek osatuko dituzte epaimahaiak, eta Errektorego honek izendatuko ditu.
Unibertsitateko irakasle titularren eta katedradunen kidegoko irakasle plazei lotutako osasun erakundeetako laguntza plazen lehiaketetan epaimahaiko bi kide, doktore izango direnak, lehiaketan parte hartzeko eskatzen den espezialista tituluaren jabe izan beharko dira, eta dagokion osasun erakundeak hautatuko ditu zozketa publikoz, urtero Unibertsitateen Kontseiluari jakinaraziko dion errolda publikoko pertsonen aldetik.
5.2.– Epaimahaikideek ezin izango diote uko egin izendapenari, gerora zeregin horretan aritzea eragozten duen arrazoi justifikatu bat sortzen denean izan ezik. Errektoregoak, halakoetan, adierazitako arrazoia aztertuko du, eta erabakia hartuko bost egun balioduneko epean, izendapenari ezetz esaten dion idatzia jasotzen denetik kontatzen hasita.
5.3.– Lehiakideek epaimahaikideak errekusatu ahal izango dituzte, edo epaimahaikideek uko egin ahal izango diote parte hartzeari, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan aurreikusitako parte ez hartzeko edo errekusatzeko egoeraren bat sortuz gero (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legea).
Epaimahai titularreko kideei bertan aritzea eragozten dien arrazoiren bat egonez gero (parte ez hartzeko edo errekusazio kasuetan, edo beste edozein arrazoirengatik), ordezko kideak arituko dira haien ordez.
Ordezko kideak ere ezin badu jardun epaimahaian, prozeduran parte ez hartzeko edo errefusatua izateko egoeraren batean dagoelako, kategoria eta antzinatasun handieneko ordezkoa arituko da haren ordez. Ordezko guztiek ezinezkoa badute epaimahaian aritzea eta ezinezkoa bada epaimahaia ondorengo artikuluan azaltzen den moduan eratzea, beste epaimahai bat izendatuko da.
Epaimahaikideak errekusatzeko epea hilabetekoa izango da, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik kontatzen hasita (lehiaketaren deialdian bertan argitaratua), interesdunak errekusazio arrazoia, edo besteren bat, gerora jakin duela egiaztatzen duenean izan ezik. Kasu horretan, interesdunak errekusazio arrazoiaren berri izan duen egunean hasiko da epea.
5.4.– Epaimahaia eratzeko deia epaimahaiaren buruak egingo du, eta epaimahaiko titular eta ordezko guztiei jakinaraziko die bilera eguna baino gutxienez 15 egun lehenago. Bilerako deian eguna, ordua eta tokia zehaztuko dira, eta UPV/EHUko web orrian eta probak egingo diren ikastegiko iragarki oholean argitaratuko da. Epaimahaia eratzerakoan kide titular guztiak bertan egonez gero, ordezkoak ez dira zertan joan.
5.5.– Epaimahaia balioz eratzeko, bost kidek parte hartu beharko dute gutxienez.
Epaimahaiko kide titular batek borondatezko eszedentzia hartzen badu, eginkizun gabetze egoerara igarotzen bada edo funtzionario izateari uzten badio, haren ordezkoak hartuko du bere gain zeregina. Hori posible ez bada, kategoria eta antzinatasun handieneko ordezkoak ordezkatuko du. Aukera guztiak agortuta ezin bada epaimahaia eratu, beste epaimahai bat izendatuko da.
Nolanahi ere, behin epaimahaia eratuta, nahikoa izango da epaimahaiburua, idazkaria (edo haien legezko ordezkoak) eta kide bat bertan izatea erabakiak hartzeko. Bertaratu ez diren kideak epaimahaiaren jardueratik kanpo geldituko dira behin betiko.
5.6.– Lehen bileran, epaimahaiak erabaki hauek hartuko ditu:
1.– Proben emaitzak non argitaratuko diren, probak egingo diren ikastegiko iragarki oholez gainera.
2.– Lehiakideek zer hurrenkeratan parte hartuko duten probetan.
3.– Lehiaketan erabiliko diren balorazio irizpide zehatzak, kontuan izanik plazaren ezaugarriak eta baremo orokorrak.
5.7.– Erabaki guztiak probak egingo diren ikastegiko iragarki oholean argitaratuko dira.
5.8.– Idazkariak hartuko ditu bere gain epaimahaiaren jarduera administratiboa eta kudeaketa ekonomikoa, unibertsitateko administrazio langileen laguntzarekin.
5.9.– Bermatu egingo da bai lehiakideek bai epaimahaikideek autonomia erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabili ahal izatea probetan, eta behar diren baliabideak jarriko dira horretarako. Hori dela eta, unibertsitateak aldibereko itzultzaile bat jarriko du epaimahaiaren zerbitzura, lehiakide batek edo epaimahaikide batek berariaz adierazten badu euskaraz egin nahi duela edo euskaraz jarraitu nahi duela prozedura. Euskaraz jakitea ezinbestekoa den plazetan, ahalegina egingo da epaimahaikide bat gutxienez euskalduna izan dadin.
6.– Probak.
6.1.– Epaimahaiek bermatu egingo dute lehiakideen aukera berdintasuna, eta publizitate, merezimendu eta gaitasun printzipioak errespetatuko dituzte.
6.2.– Arautegi honek aurreikusten ez dituen gaietan, urriaren 1eko 40/2015 Legeak (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legea) kide anitzeko organoei buruz dioena hartuko du kontuan epaimahaiak.
6.3.– Epaimahaia eratzeari buruz 5.4 oinarrian adierazitako erabakiarekin batera, epaimahaiburuak beste erabaki bat emango du, dei egiteko lehiaketan onartutako lehiakide guztiei beren hautagaitzen aurkezpena egitera. Erabaki hori argitaratuko da UPV/EHUren web orrian eta probak egingo diren ikastegiko iragarki oholean, aurkezpen ekitaldirako eguna, ordua eta lekua adierazita. Aurkezpen ekitaldia epaimahaia eratu eta hurrengo egun baliodunean egingo da. Hala ere, lehiakideek uko egin ahal izango diote epe horri.
6.4.– Aurkezpen ekitaldia jendaurrean egingo da, eta, bertan, lehiakideek lehen probarako dokumentazioa aurkeztuko dute. Ekitaldian, proben nondik norakoei buruzko azalpen guztiak emango zaizkie lehiakideei, eta zozketa egingo da, lehiakideen parte hartze hurrenkera erabakitzeko. Gainera, lehen proba egiteko lekua eta ordua zehaztuko dira.
Aurkezpen ekitaldian, epaimahaiburuak jakinaraziko du zer epe izango duten lehiakideek beste lehiakideek aurkeztu dituzten dokumentuak aztertzeko.
6.5.– Lehen proba egingo da lehiakideen aurkezpen ekitaldia egin eta hurrengo egun baliodunean. Hala ere, lehiakideek uko egin ahal izango diote epe horri. Hurrengo proba lehen proba amaitu eta berehala hasiko da.
6.6.– Lehiakideek dokumentu hauek emango dizkiote epaimahaiburuari aurkezpen ekitaldian:
a) Curriculum vitae (bost ale), VI. eranskineko ereduari jarraiki; eta curriculumean aipatutakoa egiaztatzen duten argitalpenen eta egiaztagirien ale bat.
b) Plaza eskuratuz gero, lehiakideak burutuko duen irakaskuntza proiektua (bost ale). Unibertsitateak deialdian ezarritako ezaugarrietara egokituko da.
c) Plaza eskuratuz gero, lehiakideak aurrera eramango duen ikerketa proiektua (bost ale).
6.7.– Lehiaketak bi proba izango ditu, biak jendaurrekoak.
a) Lehen proban, lehiakide bakoitzak epaimahaiari azalduko dizkio bere lan ibilbideko merezimenduak (lan arlokoak, akademikoak, irakaskuntzakoak eta ikerketakoak), eta bere prestakuntzaren kualifikazioa, eskatu duen plaza betetzeko eta aurkeztu duen irakaskuntza eta ikerketa proiektuak garatzeko. Lehiakideek, gehienez ere, bi ordu izango dituzte ahozko azalpen horretarako.
Ondoren, epaimahaiak lehiakide bakoitzarekin eztabaidatuko du, bi orduz gehienez, honako gai hauen inguruan: aurkeztutako merezimenduak, irakaskuntza proiektua eta ikerketa proiektua.
b) Bigarren proban, lehiakideek ahozko azalpen bat egin beharko dute, gutxienez 45 minutukoa eta gehienez ordu eta erdikoa, plazaren jakintza arloko espezialitate bateko gai baten inguruan. Lehiakideek aukeratuko dute gaia. Ondoren, epaimahaikideek elkarrizketa bat izango dute lehiakidearekin, hiru ordukoa gehienez, azaldutako eduki zientifikoez, edukiok ikasleei irakasteko metodologiaz eta gaiari lotuta jakingarritzat jotzen dituzten bestelako gaiez.
6.8.– Proba guztiak baztertzaileak izango dira.
Lehen probak gehienez 70 puntu balio izango du, eta gutxienez 35 puntu lortu beharko dira hurrengora pasatzeko.
Bigarren proban, gehienez 30 puntu lortu ahal izango dira, eta 15 puntu lortu beharko dira gutxienez proba gainditzeko.
Epaimahaiak kontuan hartuko ditu unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionario plazak betetzeko Irizpide Orokorrak eta Irizpide Espezifikoak (deialdi honen VIII. eranskinean jasoak).
6.9.– Lehen proban, baremo orokor hau erabiliko da:
a) Lehiakidearen historiala (profesionala, akademikoa, irakaskuntzakoa eta ikerketakoa): 42 puntu (lehen probako gehieneko puntuazioaren % 60).
Atal honetan, honako hauek baloratuko dira (zerrenda itxia ez den arren): titulu akademikoak; irakaskuntzan betetako lanpostuak; irakaskuntza alorrean izandako jarduera; ikerketan eginiko lana; argitalpenak (liburuak, artikuluak eta bestelakoak); beste ikerlan batzuk; dirulaguntzaz egindako ikerketa proiektuak; biltzarretan aurkeztutako komunikazioak eta txostenak; patenteak; emandako eta hartutako ikastaroak eta mintegiak; jasotako bekak, laguntzak eta sariak; enpresetan nahiz nork bere kabuz eginiko jarduerak; betetako kargu akademikoak eta erakunde mailakoak; irakaskuntzako edo ikerketako beste merezimendu batzuk, eta bestelakoak.
b) Irakaskuntza proiektua: 14 puntu (lehen probako gehieneko puntuazioaren % 20).
c) Ikerketa proiektua: 14 puntu (lehen probako gehieneko puntuazioaren % 20).
6.10.– Bigarren probarako, lehiakideek, lehen probaren kalifikazioa jaso ondoren, ahoz aurkeztuko duten gaiaren laburpen idatzia emango diote epaimahaiari.
6.11.– Lehiakide bakarra aurkezten bada, ahozko azalpenetik eta eztabaidatik salbuetsi ahal izango du aho batez epaimahaiak, eta lehiakidea izendatzeko proposamena egingo da zuzenean.
6.12.– Proba bakoitza amaitzean, epaimahaia bilduko da, eta kide bakoitzak puntuazio bat emango dio lehiakide bakoitzari, eta balorazio hori azaltzeko txostena aurkeztuko du. Lehiakideak baloratzean, baremo orokorrari eta epaimahaiak onartutako irizpide espezifikoei erreparatuko diete epaimahaikideek. Epaimahaikide guztiak ados badaude, txosten bakar bat egin ahal izango du epaimahaiak, kuantifikatua eta arrazoitua.
6.13.– Lehiakide bakar batek ere ez baditu gainditzen bi probak, eman gabe utziko ditu plazak epaimahaiak.
7.– Merezimenduen balorazioa (elebidunak ez diren plazetan bakarrik).
Bi probak egin ondoren, eta hautaketa prozesua gainditu duten pertsonak zehaztu ondoren, pertsona horien merezimenduak baloratuko dira, honako honen arabera: euskara jakitea, elebidun ez diren plazetan bakarrik baloratuko dena. Deialdi honen VII. eranskinak jasotakoaren arabera baloratuko da, irakasle funtzionarioen kidegoetako plazak betetzeko lehiaketen arautegiaren arabera, Gobernu Kontseiluak 2009ko maiatzaren 28an onartutako arautegia, Irakasleen errektoreordeak 2009ko irailaren 15ean emandako erabaki bidez argitaratua (2009ko urriaren 9ko EHAA).
8.– Plazak betetzeko proposamenak.
8.1.– Proba guztiak gainditu dituen lehiakiderik badago, epaimahaiak izendapen proposamena egingo du, txostenak eta puntuazioak kontuan hartuta. Epaimahaiaren proposamen hori berehala argitaratuko da, leku hauetan: proba egin den lekuan eta UPV/EHUko web orrian.
8.2.– Plaza betetzeko edo bete gabe uzteko proposamenak lehiakide bakoitzari egindako balorazioa jasoko du, behar bezala arrazoitua, ebaluazio alderdien arabera bereizita eta emandako puntuazioa zehaztuta.
8.3.– Lehiaketako epaimahaiak lehiakideen zerrenda arrazoitua proposatuko dio errektoreari, izendapenerako ordena baten arabera, hark izendapenak egin ditzan. Proposatutako kide kopurua ezin izango da izan eskainitako plaza kopurua baino handiagoa, eta proposamena loteslea izango da.
Berdinketarik badago, epaimahaiburuak kalitate botoa izango du.
8.4.– Epaimahaikideak ezin izango dira abstenitu bozketan. Epaimahaikide guztiek lehiakide guztiak kalifikatu beharko dituzte.
8.5.– Izendapena jasotzeko proposatu ez diren lehiakideek ezin izango dute plaza hutsei buruzko inongo eskubiderik aldarrikatu, ez eta inongo lan poltsetan sartzeko eskatu ere. Izan ere, ordezkapenak egin behar direnean, prozedura orokorra erabili beharko da; hots, sailen eta jakintza arloen arabera deitutako lan poltsa arruntak erabiliko dira.
8.6.– Epaimahaiko idazkariak bost egun baliodun izango ditu, epaimahaiaren jarduna bukatzen denetik, lehiaketako espediente administratiboa unibertsitateko Idazkaritza Nagusian aurkezteko, Deialdien eta Lehiaketen Atalaren bidez. Espedientean honako dokumentu hauek bildu beharko dira:
a) Epaimahaia eratzeko bilerako akta eta horren ondoren eginiko bilera guztietako aktak. Akta horietan jarduera nagusiak jasoko dira.
b) Aurkezpen ekitaldian lehiakideek epaimahaiburuari emandako dokumentu guztiak.
c) Lehenengo proba gainditu duten lehiakideek bigarren proban eman eta ahoz aurkeztutako gai edo ikerlan originalaren laburpena.
d) Proba bakoitza ebaluatzeko aplikatutako irizpide espezifikoak jasotzen dituen dokumentua.
e) Txostenak eta zenbakizko balorazioak.
f) Plazak betetzeko proposamena, lehiakide guztien zerrendarekin, plaza betetzeko lehentasunaren arabera ordenatuta.
8.7.– Zortzigarren oinarriaren b) eta c) ataletan aipatutako dokumentuak bi hilabetetan egongo dira Deialdien eta Lehiaketen Atalean, epaimahaiak proposamena egiten duen egunetik hasita. Dena dela, proposamen horren kontrako errekurtsorik aurkezten bada, ebazpena irmoa izan arte egongo dira dokumentuak atal horretan.
Urtebete igarotzean interesdunak dokumentuak hartzera joan ez badira, unibertsitateak dokumentuak suntsitu ahal izango ditu.
8.8.– Lehiakideek Unibertsitateko Idazkaritza Nagusiari eskatu ahal izango diote epaimahaikide bakoitzak beren merezimenduen inguruan emandako balioespen arrazoituaren ziurtagiria (behar bezala kuantifikatua) edo, hala badagokio, epaimahaiaren txosten bakarra.
8.9.– Lehiakideek epaimahaiak plaza betetzeko edo ez betetzeko egindako proposamenaren aurkako erreklamazioa aurkeztu ahal izango diote errektoreari, proposamena UPV/EHUko webgunean argitara eman, eta hamabost egun balioduneko epean. Erreklamazioa tramitatzea onartzen bada, izendapenak eten egingo dira, behin betiko erabakia hartu arte.
8.10.– Erreklamazio Batzordeak aztertuko du erreklamazioa. Hots, lehiaketako espedientea berrikusiko du, publizitate printzipioa eta lehiakideen berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak bermatu direla egiaztatzeko; beharrezkotzat jotzen dituen ekintzak eramango ditu aurrera; eta, erreklamazioa onartzen den ala ez erabakiko du, erreklamazio jaso eta hiru hilabeteko epearen barruan. Epe hori berariazko erabakirik eman gabe igarotzen bada, erreklamazioa ezetsi delako izango da, eta administrazioarekiko auzien bidera jo ahal izango da.
8.11.– Erreklamazio Batzordeak hartutako erabakiak lotesleak izango dira errektorearentzat eta, haren erabakiek administrazio bidea agortzen dutenez, aurka egiteko administrazioarekiko auzien jurisdikziora jo beharko da zuzenean, uztailaren 13ko 29/1998 legeari jarraituz.
8.12.– Erreklamazio Batzordeak erreklamazioa onartuz gero, errektoreak erabakia emango du argitara, eta akatsa gertatu zen unera eramango da berriz prozedura, eta, hala behar izanez gero, epaimahaiak beste izendapen proposamen bat egingo du.
9.– Dokumentuak aurkeztea, izendapenak egitea eta karguak hartzea.
9.1.– Epaimahaiak proposatutako izendapenak errektoreak egingo ditu, lehiakideak, epaimahaiaren jarduera amaitu ondorengo hogei egunetan, honako dokumentazio hau entregatu ondoren Deialdien eta Lehiaketen Atalean:
a) Unibertsitateko irakaslearen zereginak betetzea eragozten duen gaixotasun edo arazo fisiko edo psikikorik ez duela ziurtatzen duen Medikuaren Ziurtagiri Ofiziala.
b) Diziplina espediente bidez Estatuko Administrazio Orokorreko zerbitzutik edo autonomia, instituzio edo tokiko administrazioetako jardueratik bereizita ez dagoela eta funtzio publikorako ezgaitua ez dagoela ziurtatzen duen zinpeko aitorpena. Espainiar nazionalitatea ez dutenek ez dute izan beharko beren herrialdean funtzio publikoan aritzea eragozten dien diziplina zehapenik edo kondena penalik.
Horretarako, epaimahaiko idazkariak, haren jarduera amaitzean, proposatutako izendapena argitaratuko du UPV/EHUren web orrian eta proba egin den lekuan, atal honetan aipatutako dokumentazioa aurkeztu behar dela gogoratuz. Izendapenerako proposatu den pertsonak 20 egun izango ditu horretarako.
Aktibo dauden karrerako funtzionario publikoek ez dute aurreko atalean aipatu diren dokumentuak aurkeztu eta eskakizunak bete beharko, eta funtzionario izaera egiaztatzen duen beren Administrazioaren ziurtagiria aurkeztuko dute, beren Zerbitzu Orrian jasota dauden gainerako inguruabarrekin batera.
9.2.– Plaza betetzeko proposatzen den lehiakideak dagokion epean eskatutako dokumentuak aurkeztu ezean, galdu egingo ditu bere eskubideak, eta ez dute izendatuko karrerako funtzionario, ezinbesteko arrazoiek eragotzi diotela frogatzen ez badu. Unibertsitateko errektoreak puntuazioaren arabera zerrendan hurrengoa den lehiakidea izendatuko du, lehiakide horrek oinarri honetako lehenengo atalean aipatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatu ondoren. Horretarako, hogei eguneko epea izango du, proposamena jakinarazten zaion egunetik kontatzen hasita.
9.3.– Izendapenean honako hauek zehaztu beharko dira: plazaren izena, kidegoa, jakintza arloa, saila, ikastegia, arduraldia, hizkuntz eskakizuna eta lanpostuen zerrendako kodea.
9.4.– Izendapena Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta Unibertsitateko Irakaskuntza Koordinatzeko Kontseiluko Idazkaritza Nagusiari jakinaraziko zaio.
9.5.– Proposatutako hautagaiak plazaren jabe egin beharko du, hogei eguneko epean, izendapena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Une horretatik aurrera, unibertsitateko irakasle titularren kidegoko funtzionarioa izango da.
9.6.– Lehiakideak beste lanposturen bat badauka arlo publiko edo pribatuan, bateragarritasun baimena eskatu beharko du plazaren jabe egin aurretik, jabetza hartzeko epearen lehenengo hamar egunen barruan. Bateragarritasunari buruzko erabakia eman bitartean, luzatu egingo zaio plazaren jabe egiteko epea.
9.7.– Plaza betetzeko proposatutako hautagaia aipatutako epean plazaren jabe egiten ez bada, hori ezinbesteko kasuaren eraginez izan dela egiaztatzeko agiririk aurkeztu ez badu eta plazaren jabe egiteko epea luzatu ez bada, UPV/EHUko errektoreak balorazio ordenaren arabera zerrendan hurrengoa den lehiakidea izendatuko du, lehiakide horrek 9.1. oinarrian aipatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko dokumentu guztiak aurkeztu ondoren.
9.8.– Behin plaza lortuta, interesdunak gutxienez bi urte egin beharko ditu plaza horretan, beste unibertsitate batean plaza bat lortzeko lehiaketan parte hartu ahal izateko.
10.– Azken araua.
10.1.– Gobernu Kontseiluak 2009ko maiatzaren 28ko bileran onartu zuen Irakasle Funtzionarioen Kidegoetan sartzeko lehiaketen arautegian (2009ko urriaren 9ko EHAA) eta deialdi honetan zehaztutako epeak zenbatzerakoan, abuztua ez da kontuan hartuko. Hilabete horretan ez da aipatutako jardueretako bat bera ere egingo.
10.2.– Lehiaketa egin bitartean, epaimahaiek argituko dituzte deialdiaren aplikazioaren inguruan sor daitezkeen zalantzak, bai eta aurreikusi ez diren egoeretan nola jokatu ere. Dena dela, batzordeen jardunak bat etorri beharko du urriaren 1eko Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearekin eta urriaren 1eko Sektore Publikoaren Araubide Jurikoaren 40/2015 Legearekin.
10.3.– Eszedentzian daudenak zerbitzu aktibora itzultzea.
1.– Borondatezko eszedentzian dauden unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioak zerbitzu aktibora itzultzeko, plaza bat lortu beharko dute edozein unibertsitatek deitutako unibertsitateko irakasleen kidegoetan sartzeko lehiaketetan, abenduaren 21eko Unibertsitateen 6/2001 Legearen 62. artikuluak ezarritakoaren arabera (apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak emandako idazketa berrian).
2.– Zerbitzu aktibora itzultzea, gainera, eszedentzia hartu aurreko jatorri ikastegiari zegokion unibertsitatean egin ahal izango da, eta unibertsitate horretako plaza bati behin-behinean atxikitzeko eskatuko dio errektoreari. Hala, unibertsitate horrek bere kidego eta jakintza arloetarako deitutako lehiaketa guztietan parte hartu beharko du, eta behin-behineko atxikipena galduko du hori egin ezean.
3.– Zerbitzu aktibora itzultzea automatikoa eta behin betikoa izango da, interesdunak jatorri unibertsitateari eskatuta, baldin eta gutxienez bi urte igaro badira eszedentzian, eta bost baino gutxiago, kidego eta jakintza arlo bereko plaza hutsik egonik.
Kasu horretan, ez da lehiaketarik egingo plaza hutsa betetzeko, adierazitako denbora baldintzak betetzen dituzten unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionario bat baino gehiago daudenean eta zerbitzu aktibora itzultzeko plaza bera hautatzen dutenean izan ezik. Halakoetan, lehiaketa egingo da, eta funtzionario horiek bakarrik parte hartu ahal izango dute.
4.– Plaza baterako lehiaketa deituta, pertsona batek aurreko atalean aipatutako itzulera automatikoa eskatzen badu, bertan behera utziko da lehiaketa, baldin eta itzulera eskaria lehiaketan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epearen barnean egin bada. Ordaindutako azterketa tasak itzuliko dira.
10.4.– Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango da haren aurka, Bilboko Administrazio Auzietako Epaitegietan, bi hilabeteko epean, erabakia argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioarenen uztailaren 13ko 29/1998 Legea, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 2. artikuluari lotuta).
Bestela, aukerako berraztertze errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen aurrean, hilabeteko epean, erabakia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita. Hala egiten bada, ezin izango da aurkeztu aurreko atalean aipatutako administrazioarekiko auzi errekurtsoa, harik eta berraztertze errekurtsoa berariaz erabakitzen den arte edo ustezko ezespena gertatu arte.
10.5.– Era berean, deialdi honetatik eta epaimahaiaren jardunetik eratorritako administrazio egintza guztien aurka egin ahal izango da, aipatutako urriaren 1eko 39/2015 Legean jasotako kasuetan eta bertan adierazitako moduan.
Leioa, 2023ko azaroaren 10a.
Errektorea.
Eskumena eskuordetuta (ebazpena, 2021eko urriaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.
I. ERANSKINA
Lehiaketan eskaintzen diren unibertsitateko iraskale titularren kidegoko plazen zerrenda.
Plazaren zenbakia: 1. Kodea: TUC8/1 – D00021-39. Kategoria: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Historia Garaikidea. Saila: Historia Garaikidea. Ikastegia: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebakarra. Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «XX. Mendeko Historia Politiko eta Soziala».
Plazaren zenbakia: 2. Kodea: TUC8/1 – D00054-26. Kategoria: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Enpresen Antolakuntza. Saila: Enpresen Antolakuntza. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Antolakuntzako Metodo Kuantitatiboak II».
Plazaren zenbakia: 3. Kodea: TUC8/1 – D00069-22. Kategoria: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Ingeniaritza Kimikoa. Saila: Ingeniaritza Kimikoa. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Ingeniaritza Kimikoaren eta Bioteknologikoaren Oinarriak».
Plazaren zenbakia: 4. Kodea: TUC8/1 – D00141-34. Kategoria: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Hizkuntza eta Sistema Informatikoak. Saila: Lengoaia eta Sistema Informatikoak. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Oinarrizko Programazioa».
Plazaren zenbakia: 5. Kodea: TUC8/1 – D00145-57. Kategoria: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Ingurumen Jarraituen Mekanika eta Egituren Teoria. Saila: Ingeniaritza Mekanikoa. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Egituren Teknologia I» eta «Egituren Teknologia II».
Plazaren zenbakia: 6. Kodea: TUC8/1 – D00145-58. Kategoria: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Eraikuntzako Ingeniaritza. Saila: Ingeniaritza Mekanikoa. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Garraio Azpiegitura».
Plazaren zenbakia: 7. Kodea: TUC8/1 – D00151-17. Kategoria: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Materialen Zientzia eta Metalurgia Ingeniaritza. Saila: Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: Hirueleduna (euskera/ingelesa/gaztelania). Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Materialen Zientziaren Oinarriak».
Plazaren zenbakia: 8. Kodea: TUC8/1 – D00160-20. Kategoria: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Zuzenbide Prozesala. Saila: Zuzenbide Publikoa. Ikastegia: Zuzenbide Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Zuzenbide Prozesala I» «Zuzenbide Prozesala II» eta «Zuzenbide Prozesala III».
Plazaren zenbakia: 9. Kodea: TUC8/1 – D00310-24. Kategoria: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Makina eta Motor Termikoak. Saila: Energia Ingeniaritza. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: Hirueleduna (euskera/ingelesa/gaztelania). Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Energetika Eraikuntzan» eta «Eraikinetako efizientzia energetikoarekin loturiko Europako zuzendaritza-batzordeak eta ikerketa-ekintzak».
Plazaren zenbakia: 10. Kodea: TUC8/1 – D00321-12. Kategoria: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Logika eta Zientziaren Filosofia. Saila: Filosofia. Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Zientziaren Filosofia I» eta «Zientziaren Filosofia II».
Plazaren zenbakia: 11. Kodea: TUC8/1 – D00331-16. Kategoria: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Zuzenbide Zibila. Saila: Enpresa Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila. Ikastegia: Zuzenbide Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Zuzenbide Zibila I», «Zuzenbide Zibila II», «Zuzenbide Zibila III», «Zuzenbide Zibila IV» eta «Euskal Zuzenbide Zibila».
Plazaren zenbakia: 12. Kodea: TUC8/1 – D00337-17. Kategoria: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Soziologia. Saila: Soziologia eta Gizarte Langintza. Ikastegia: Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Gizarte Ikerketarako Teknika Kualitatiboak».
Plazaren zenbakia: 13. Kodea: TUC8/1 – D00340-15. Kategoria: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Kimika Fisikoa. Saila: Polimero eta Material Aurreratuak: Fisika, Kimika eta Teknologia. Ikastegia: Kimika Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Hirueleduna (euskera/ingelesa/gaztelania). Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Kimika Makromolekularra»
Plazaren zenbakia: 14. Kodea: TUC8/1 – D00341-21. Kategoria: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Fisika Aplikatua. Saila: Fisika. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Hirueleduna (euskera/ingelesa/gaztelania). Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Mekanika eta Uhinak».
Plazaren zenbakia: 15. Kodea: TUC8/1 – D00341-22. Kategoria: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Fisika Teorikoa. Saila: Fisika. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Hirueleduna (euskera/ingelesa/gaztelania). Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Elektromagnetismo I»
II. ERANSKINA
1.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Historia Garaikidea. Kodea: TUC8/1 – D00021-39.
Batzorde titularra:
Epaimahaiburu: Antonio Rivera Blanco. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Idazkaria: Fernando Martínez Rueda. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Mahaikide 1: Ivana Frasquet Miguel. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Valentziako Unibertsitatea.
Mahaikide 2: Ángeles González Fernández. Unibertsitateko Katedraduna. Sevillako Unibertsitatea.
Mahaikide 3: Pilar Salomón Cheliz. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Zaragozako Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Epaimahaiburu: Mikel Urquijo Goitia. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Idazkaria: Susana Serrano Abad. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Mahaikide 1: Carolina Rodríguez López. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.
Mahaikide 2: José María Faraldo Jarrillo. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.
Mahaikide 3: Teresa María Ortega López. Unibertsitateko Katedraduna. Granadako Unibertsitatea.
2.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Enpresen Antolakuntza. Kodea: TUC8/1 – D00054-26.
Batzorde titularra:
Epaimahaiburu: María Del Mar Eva Alemany Díaz. Unibertsitateko Katedraduna. Valentziako Unibertsitate Politeknikoa.
Idazkaria: Jon Olascoaga Larrauri. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Mahaikide 1: José Manuel Galán Ordax. Unibertsitateko Katedraduna. Burgosko Unibertsitatea.
Mahaikide 2: Carlos Andrés Romano. Unibertsitateko Katedraduna. Valentziako Unibertsitate Politeknikoa.
Mahaikide 3: Maria Isabel Fernández Quesada. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Oviedoko Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Epaimahaiburu: David De La Fuente García. Unibertsitateko Katedraduna. Oviedoko Unibertsitatea.
Idazkaria: German Arana Landin. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Mahaikide 1: Javier Pajares Gutiérrez. Unibertsitateko Katedraduna. Valladolideko Unibertsitatea.
Mahaikide 2: Josefa Mula Bru. Unibertsitateko Katedraduna. Valentziako Unibertsitate Politeknikoa.
Mahaikide 3: M.ª Del Carmen Camelo Ordaz. Unibertsitateko Katedraduna. Cadizko Unibertsitatea.
3.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Ingeniaritza Kimikoa. Kodea: TUC8/1 – D00069-22.
Batzorde titularra:
Epaimahaiburu: Martin Olazar Aurrecoechea. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Idazkaria: Roberto Aguado Zárraga. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Mahaikide 1: Raquel Ibañez Mendizabal. Unibertsitateko Katedraduna. Kantabriako Unibertsitatea.
Mahaikide 2: Maria Ujué Alzueta Ania. Unibertsitateko Katedraduna. Zaragozako Unibertsitatea.
Mahaikide 3: Aurora Santos López. Unibertsitateko Katedraduna. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.
Ordezko batzordea:
Epaimahaiburu: Ana G. Gayubo Cazorla. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Idazkaria: Javier Ereña Loizaga. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Mahaikide 1: Aurora Garea Vazquez. Unibertsitateko Katedraduna. Kantabriako Unibertsitatea.
Mahaikide 2: Miguel Alejandro Menéndez Sastre. Unibertsitateko Katedraduna. Zaragozako Unibertsitatea.
Mahaikide 3: Inmaculada Ortiz Oribe. Unibertsitateko Katedraduna. Kantabriako Unibertsitatea.
4.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Hizkuntza eta Sistema Informatikoak. Kodea: TUC8/1 – D00141-34.
Batzorde titularra:
Epaimahaiburu: Alberto José Bugarin Diz. Unibertsitateko Katedraduna. Santiagoko Unibertsitatea.
Idazkaria: German Rigau Claramunt. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Mahaikide 1: Koldobika Gojenola Galletebeitia. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Mahaikide 2: María Teresa Martin Valdivia. Unibertsitateko Katedraduna. Jaengo Unibertsitatea.
Mahaikide 3: Elena Lloret Pastor. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Alacanteko Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Epaimahaiburu: Raquel Martínez Unanue. Unibertsitateko Katedraduna. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala.
Idazkaria: Itziar Cabanés Axpe. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Mahaikide 1: Basilio Sierra Araujo. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Mahaikide 2: Patricio Manuel Martínez Barco. Unibertsitateko Katedraduna. Alacanteko Unibertsitatea.
Mahaikide 3: Jordi Turmo Borras. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa.
5.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Ingurumen Jarraituen Mekanika eta Egituren Teoria. Kodea: TUC8/1 – D00145-57.
Batzorde titularra:
Epaimahaiburu: Javier Canales Abaitua. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Idazkaria: Leire Garmendia Arrieta. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Mahaikide 1: Juan Manuel Manso Villalaín. Unibertsitateko Katedraduna. Burgosko Unibertsitatea.
Mahaikide 2: Vanesa Ortega López. Unibertsitateko Katedraduna. Burgosko Unibertsitatea.
Mahaikide 3: Francisco De Borja Varona Moya. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Alacanteko Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Epaimahaiburu: Faustino Mujika Garitano. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Idazkaria: Nekane Correa García. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Mahaikide 1: María Cristina Rodríguez González. Unibertsitateko Katedraduna. Oviedoko Unibertsitatea.
Mahaikide 2: Manuel Solaguren-Beascoa Fernández. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Burgosko Unibertsitatea.
Mahaikide 3: Salvador Ivorra Chorro. Unibertsitateko Katedraduna. Alacanteko Unibertsitatea.
6.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Eraikuntzako Ingeniaritza. Kodea: TUC8/1 – D00145-58.
Batzorde titularra:
Epaimahaiburu: Javier Canales Abaitua. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Idazkaria: Leire Garmendia Arrieta. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Mahaikide 1: Daniel Castro Fresno. Unibertsitateko Katedraduna. Kantabriako Unibertsitatea.
Mahaikide 2: Hernán Gonzalo Orden. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Burgosko Unibertsitatea.
Mahaikide 3: Marta Skaf Revenga. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Burgosko Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Epaimahaiburu: Faustino Mujika Garitano. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Idazkaria: Nekane Correa García. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Mahaikide 1: Vanesa Ortega López. Unibertsitateko Katedraduna. Burgosko Unibertsitatea.
Mahaikide 2: Luigi Dell'Olio. Unibertsitateko Katedraduna. Kantabriako Unibertsitatea.
Mahaikide 3: Marta Rojo Arce. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Burgosko Unibertsitatea.
7.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Materialen Zientzia eta Metalurgia Ingeniaritza. Kodea: TUC8/1 – D00151-17.
Batzorde titularra:
Epaimahaiburu: Jose Ramón Sarasua Oiz. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Idazkaria: Jone Muñoz Ugartemendia. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Mahaikide 1: Jordi Puggali Bellalta. Unibertsitateko Katedraduna. Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa.
Mahaikide 2: Elisabeth Engel López. Unibertsitateko Katedraduna. Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa.
Mahaikide 3: Moisés Garcia Morales. Unibertsitateko Katedraduna. Huelvako Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Epaimahaiburu: Emiliano Meaurio Arrate. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Idazkaria: Ester Zuza Hernández. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Mahaikide 1: Leonor Ventosa Rull. Ikerketa Irakaslea. CSIC.
Mahaikide 2: Maria Llüisa Maspoch. Unibertsitateko Katedraduna. Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa.
Mahaikide 3: Gloria María Pena Uris. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Vigoko Unibertsitatea.
8.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Zuzenbide Prozesala. Kodea: TUC8/1 – D00160-20.
Batzorde titularra:
Epaimahaiburu: Juan Luis Gómez Colomer. Unibertsitateko Katedraduna. Castellongo Jaume I.a Unibertsitatea.
Idazkaria: José Francisco Etxeberria Guridi. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Mahaikide 1: Iñaki Esparza Leibar. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Mahaikide 2: Silvia Barona Vilar. Unibertsitateko Katedraduna. Valentziako Unibertsitatea.
Mahaikide 3: Andrea Planchadell Gargallo. Unibertsitateko Katedraduna. Castellongo Jaume I.a Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Epaimahaiburu: Coral Arangüena Fanego. Unibertsitateko Katedraduna. Valladolideko Unibertsitatea.
Idazkaria: Ixusko Ordeñana Gezuraga. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Mahaikide 1: Raquel Castillejo Manzanares. Unibertsitateko Katedraduna. Santiagoko Unibertsitatea.
Mahaikide 2: Vicente Guzmán Fluja. Unibertsitateko Katedraduna. Pablo Olavide Unibertsitatea.
Mahaikide 3: Elena Martínez García. Unibertsitateko Katedraduna. Valentziako Unibertsitatea.
9.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Makina eta Motor Termikoak. Kodea: TUC8/1 – D00310-24.
Batzorde titularra:
Epaimahaiburu: Gabriel Ibarra Berastegui. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Idazkaria: Aitor Erkoreka González. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Mahaikide 1: Vicente Henriquez Concepción. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Kanaria Handiko Las Palmasko Unibertsitatea.
Mahaikide 2: María Isabel Lamas Galdo. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Coruñako Unibertsitatea.
Mahaikide 3: Carla Montagud Montalva. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Valentziako Unibertsitate Politeknikoa.
Ordezko batzordea:
Epaimahaiburu: Margarita Eugenia Herranz Soler. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Idazkaria: Ignacio S. Gómez Arriarán. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Mahaikide 1: Ines Olmedo Cortes. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Kordobako Unibertsitatea.
Mahaikide 2: M. Desamparados Ribes Greus. Unibertsitateko Katedraduna. Valentziako Unibertsitate Politeknikoa.
Mahaikide 3: José Vicente Pastor Soriano. Unibertsitateko Katedraduna. Valentziako Unibertsitate Politeknikoa.
10.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Logika eta Zientziaren Filosofia. Kodea: TUC8/1 – D00321-12.
Batzorde titularra:
Epaimahaiburu: José Luis Luján López. Unibertsitateko Katedraduna. Balear Uharteetako Unibertsitatea.
Idazkaria: Fernando Migura Zanguitu. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Mahaikide 1: María Caamaño Alegre. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Valladolideko Unibertsitatea.
Mahaikide 2: Cristina Corredor Lanas. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala.
Mahaikide 3: María José García Encinas. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Granadako Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Epaimahaiburu: Antonio Javier Dieguez Lucena. Unibertsitateko Katedraduna. Malagako Unibertsitatea.
Idazkaria: Agustín Arrieta Urtizberea. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Mahaikide 1: Ana Cuevas Badallo. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Salamancako Unibertsitatea.
Mahaikide 2: Jens Oliver Todt. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Balear Uharteetako Unibertsitatea.
Mahaikide 3: Marta Isabel González García. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Oviedoko Unibertsitatea.
11.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Zuzenbide Zibila. Kodea: TUC8/1 – D00331-16.
Batzorde titularra:
Epaimahaiburu: Clara Isabel Asua González. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Idazkaria: Mikel Mari Karrera Egialde. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Mahaikide 1: Ana Díaz Martínez. Unibertsitateko Katedraduna. Santiagoko Unibertsitatea.
Mahaikide 2: José Luis Arjona Guajardo – Fajardo. Unibertsitateko Katedraduna. Sevillako Unibertsitatea.
Mahaikide 3: Juan Pablo Murga Fernández. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Sevillako Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Epaimahaiburu: Gorka Horacio Galicia Aizpurua. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Idazkaria: Itziar Alkorta Idiakez. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Mahaikide 1: Cristina Amunategui Rodríguez. Unibertsitateko Katedraduna. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.
Mahaikide 2: Angel Rebolledo Varela. Unibertsitateko Katedraduna. Santiagoko Unibertsitatea.
Mahaikide 3: M.ª Ángeles Egusquiza Balmaseda. Unibertsitateko Katedraduna. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
12.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Soziologia. Kodea: TUC8/1 – D00337-17.
Batzorde titularra:
Epaimahaiburu: Alfonso Jaime Unceta Satrustegi. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Idazkaria: Amaia Bacigalupe De La Hera. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Mahaikide 1: Daniel La Parra Casado. Unibertsitateko Katedraduna. Alacanteko Unibertsitatea.
Mahaikide 2: Lucía Martínez Virto. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Mahaikide 3: Juan Manuel García González. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Pablo Olavide Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Epaimahaiburu: Benjamin Tejerina Montaña. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Idazkaria: Cristina Blanco Fernández de Valderrama. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Mahaikide 1: Sonia Parella Rubio. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa.
Mahaikide 2: Raquel Martínez Buján. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Coruñako Unibertsitatea.
Mahaikide 3: María Amparo Lasén Díaz. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.
13.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Kimika Fisikoa. Kodea: TUC8/1 – D00340-15.
Batzorde titularra:
Epaimahaiburu: Luis Oriol Langa. Unibertsitateko Katedraduna. Zaragozako Unibertsitatea.
Idazkaria: Maria Angels Serra Albet. Unibertsitateko Katedraduna. Rovira i Virgili Unibertsitatea.
Mahaikide 1: José Javier López Pestaña. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Mahaikide 2: María Lourdes Irusta Maritxalar. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Mahaikide 3: Milagros Piñol Lacambra. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Zaragozako Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Epaimahaiburu: José Carlos Rodríguez Cabello. Unibertsitateko Katedraduna. Valladolideko Unibertsitatea.
Idazkaria: Vicente Moliner Ibáñez. Unibertsitateko Katedraduna. Castellongo Jaume I.a Unibertsitatea.
Mahaikide 1: Agustin Etxeberria Lizarraga. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Mahaikide 2: María Ángeles Iriarte Ormazabal. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Mahaikide 3: Rebeca Bouza Padín. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Coruñako Unibertsitatea.
14.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Fisika Aplikatua. Kodea: TUC8/1 – D00341-21.
Batzorde titularra:
Epaimahaiburu: M.ª Rosario De La Fuente Lavín. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Idazkaria: José Javier Saiz Garitaonandia. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Mahaikide 1: Andres Vega Hierro. Unibertsitateko Katedraduna. Valladolideko Unibertsitatea.
Mahaikide 2: Silvina Cerveny Murcia. Zientifiko Titularra. CSIC.
Mahaikide 3: Ana Morales Rodríguez. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Sevillako Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Epaimahaiburu: Miren Nerea Zabala Unzalu. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Idazkaria: Aitor Bergara Jauregui. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Mahaikide 1: Francisco Javier Manjón Herrera. Unibertsitateko Katedraduna. Valentziako Unibertsitatea.
Mahaikide 2: Gloria Huertas Sánchez. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Sevillako Unibertsitatea.
Mahaikide 3: Antonio José Acosta Jiménez. Unibertsitateko Katedraduna. Sevillako Unibertsitatea.
15.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Fisika Teorikoa. Kodea: TUC8/1 – D00341-22.
Batzorde titularra:
Epaimahaiburu: Miren Nerea Zabala Unzalu. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Idazkaria: Jon Urrestilla Urizabal. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Mahaikide 1: Mar Bastero Gil. Unibertsitateko Katedraduna. Granadako Unibertsitatea.
Mahaikide 2: Marc Mars Lloret. Unibertsitateko Katedraduna. Salamancako Unibertsitatea.
Mahaikide 3: Miguel Ángel Vazquez Mozo. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Salamancako Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Epaimahaiburu: Luis Ángel Elcoro Cengoititabengoa. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Idazkaria: Ruth Lazkoz Sáez. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Mahaikide 1: José Ramón Espinosa Sedano. Ikerketako Irakaslea. CSIC.
Mahaikide 2: Margarita García Pérez. Zientzialari Titularra. CSIC.
Mahaikide 3: María Elvira Gámiz Sánchez. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Granadako Unibertsitatea.