Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2023ko azaroaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL FINANTZA ERAKUNDEA
5276

IRAGARKIA, Finantzen Euskal Institutuarena, zeinaren bidez jakinarazten den enpresa ertainei eta MidCap enpresei zuzendutako finantzaketa-lerro bat sortzen dela energia-kostuen igoerak eragindako ondorioak arintzeko. Hitzartuz lerroa.

Finantzen Euskal Institutuak, Ekonomia eta Ogasun Sailari atxikitako zuzenbide pribatuko erakunde publikoak, iragarri du finantzaketa-lerro bat jarriko duela abian, finantza-berme gisa, energia-kontsumo handiko EAEko enpresa ertainek (ETE) eta kapitalizazio ertaineko enpresek sinatutako energia salerosteko epe luzeko hitzarmenak direla eta, bere gain hartzen dituzten ordainketa-betebeharrei aurre egiteko.

Finantza-lerro honen helburua izango da kontsumitzaileei egonkortasun handiagoa ematea jasaten duten energia elektrikoaren kostuari dagokionean, eta, horrela, energia-kostuen igoerak energia-kontsumo handiko enpresetan izan duen eragina murriztea, merkatuaren aldakortasunaren aurka babestuz.

Eskaeren ezaugarriei eta prozedurari buruzko informazio orokorra hemen kontsulta daiteke: «www.ivf-fei.euskadi.eus» web-orrian.

Bilbao, 2023ko azaroaren 16a.

Finantzen Euskal Institutuko zuzendari nagusia,

FRANCISCO JAVIER ARNAEZ ARRECIGOR.


Azterketa dokumentala