Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2023ko azaroaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
5266

EBAZPENA, 2023ko azaroaren 9koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita ekintza humanitarioko proiektuei 2023ko ekitaldian emandako dirulaguntzen zerrenda, eta jakinarazten baita deialdiko funtsak agortu direla.

Ekainaren 18ko 90/2019 Dekretuak (ekainaren 26ko EHAA, 120g. zk.) arautzen ditu ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak.

2023ko apirilaren 17an, EHAAn argitaratu zen 2023ko martxoaren 23ko Ebazpena, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez egiten baita ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak emateko 2023ko deialdia proiektuen modalitatean.

Dirulaguntzak emateko ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da, eta hori ez da eragozpen izango esleipen-ebazpena banan-banan jakinarazteko onuradun diren erakundeei, hala xedatuta baitago Ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak arautzen dituen ekainaren 18ko 90/2019 Dekretuaren 17.3 artikuluan.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea, eranskinetan jasotakoaren arabera, emandako, baztertutako eta, funtsak agortzeagatik, ukatutako dirulaguntzen zerrenda, bat etorriz Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2023ko martxoaren 23ko Deialdi-ebazpenarekin (ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako 2023ko ekitaldiko laguntzen deialdia egiten du).

Bigarrena.– Jakitera ematea agortu direla ekintza humanitarioko proiektuetarako laguntza-deialdi horretara bideratutako funtsak.

Hirugarrena.– Agintzea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, herritar oro jakinaren gainean egon dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 9a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala