Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2023ko azaroaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5264

EBAZPENA, 2023ko azaroaren 3koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko presidentearena, Kontseiluko kideen kargu-uztea eta izendapena xedatzen duena.

Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseilua arautu zen irailaren 16ko 158/2008 Dekretuaren bidez (urriaren 21eko 197/2014 Dekretuak aldatua).

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko presidentearen 2021eko martxoaren 8ko Ebazpenaren bidez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko kideen izendapena xedatu zen, hiru urteko indarraldiarekin, karguaren ziozko kideen kasuan izan ezik, 158/2008 Dekretuaren 4.1 artikuluan ezarritako baldintzetan.

Bestalde, aipatutako 158/2008 Dekretuak 4.2 artikuluan ezartzen duenez, beren kargua dela eta kide direnak izan ezik, Kontseiluko presidenteak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko kideak kargutik kendu ahal izango ditu, erabaki hori proposatu duten sektoreek hala eskatzen badute; kasu horretan, kide berrien agintaldia kargua utzi dutenen agintaldia amaitu artekoa izango da.

Aurreko paragrafoan aipatutako izendapenen ondoren, aldaketak egin dira, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko presidenteak 2021eko urriaren 15ean, 2022ko apirilaren 27an eta 2022ko uztailaren 13an emandako ebazpenen bidez.

Sailek, Aldundiek eta beste erakunde batzuek izendapen berriak egin dituzte, eta, beraz, izendapena egin behar da.

Azaldutako guztia dela bide, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko presidente naizen aldetik, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluari buruzko irailaren 16ko 158/2008 Dekretuak 3. eta 4. artikuluetan xedatutakoa oinarri hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko kide hauek kargutik kentzea:

1.– Eusko Jaurlaritzaren ordezkaria:

a) Gizarte-ongizatearen eta gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen saila (Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila):

– Ordezkoa: Mónica Hernando Porres andrea, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendaria.

b) Ingurumenaren arloan eskumena duen saila (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila):

– Titularra: Amaia Barredo Martín, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea.

2.– Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen ordezkaritzan:

– Titularra: Blanca Esther Elordi Romero andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen idazkari nagusia.

– Ordezkoa: Ane Miren Fernández Gómez andrea, Programak eta Prestakuntza Arloko teknikaria.

3.– Foru-aldundien ordezkaritzan:

a) Arabako Foru Aldundia:

– Titularra: Ainhoa Campo Arenaza andrea, Berdintasun eta Giza Eskubideen zuzendaria.

– Ordezkoa: Emilio Sola Ballojera, Gizarte Politiken foru diputatua.

b) Gipuzkoako Foru Aldundia:

– Titularra: Fernando San Martín Gubia jauna, Nazioarteko Lankidetzaren zuzendari nagusia.

4.– EAEko GGKEen ordezkaria, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak proposatuta:

– Titularrak:

• Adeco Elkartea: Milagros Domínguez Vázquez andrea.

• Intered Fundazioa: Olga García Martínez andrea.

– Ordezkoak:

• Gipuzkoako Medicus Mundi Elkartea: Laura Laborra Velilla andrea.

• Ayuda en Acción Elkartea: Olatz Ecenarro Sandoval andrea.

5.– Euskadiko GGKEen Koordinakundean sartuta ez dauden garapenerako lankidetzako euskal gizarte-eragileen izenean:

a) Zehar-Errefuxiatuekin Elkartea.

– Titularra: Alberto Cereijo Fernández jauna.

– Ordezkoa: Beatriz de Lucas Larrea andrea.

b) REAS Euskadi Elkartea:

– Titularra: Carlos Askunze Elizaga jauna.

– Ordezkoa: Zaloa Pérez Hernandorena andrea.

Bigarrena.– Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko kide izendatzea pertsona hauek:

1.– Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzan:

a) Gizarte-ongizatearen eta gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen saila (Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila):

– Ordezkoa: Noemí Ostolaza Arcauz andrea, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendaria.

b) Ingurumenaren arloan eskumena duen saila (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila):

– Titularra: Aitor Aldasoro Iturbe, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea.

2.– Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen ordezkaritzan:

– Titularra: Miren Elgarresta Larrabide andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen izenean.

– Ordezkoa: Miren Josune Irabien Marigorta andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko idazkari nagusia.

3.– Foru-aldundien ordezkaritzan:

a) Arabako Foru Aldundia:

– Titularra: Jone Berriozabal Bóveda andrea, Berdintasun, Euskara eta Gobernantzako foru diputatua.

– Ordezkoa: Joana Del Hoyo Fernández andrea, Berdintasun eta Giza Eskubideen zuzendaria.

b) Gipuzkoako Foru Aldundia:

– Titularra: Ana Priede Merchán andrea, Nazioarteko Lankidetzaren zuzendari nagusia.

4.– EAEko GGKEen ordezkaria, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak proposatuta:

– Titularrak:

• Garabide Elkartea: Nerea Uriarte Goitia andrea.

• Mugarik Gabe Elkartea: Jesús González Pazos jauna.

– Ordezkoak:

• Gipuzkoako Medicus Mundi Elkartea: M.ª Angeles Uriarte Iturrate andrea.

• Tau Fundazioa: Iñigo Odriozola Beitia jauna.

5.– Euskadiko GGKEen Koordinakundean sartuta ez dauden garapenerako lankidetzako euskal gizarte-eragileen izenean:

a) Zehar-Errefuxiatuekin Elkartea.

– Titularra: Arantza Chacón Ormazabal andrea.

– Ordezkoa: Raquel Celis Sánchez andrea.

b) REAS Euskadi Elkartea:

– Titularra: Zaloa Pérez Hernandorena andrea.

– Ordezkoa: Amaia Naveda Saenz de Ugarte andrea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek eman den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, gerora Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeari kalterik egin gabe, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 3a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko presidentea,

NEREA MELGOSA VEGA ANDREA.


Azterketa dokumentala