Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2023ko azaroaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5262

AGINDUA, 2023ko azaroaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena, Loiuko (Bizkaia) «Ayalde» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzen duen 2023ko urriaren 6ko Agindua aldatzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzeak dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzea ekar badezake.

Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako Sailburuaren 2023ko urriaren 6ko Aginduaren testuan (2023ko urriaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 205. zk.). Agindu horren bidez, Loiuko (Bizkaia) «Ayalde» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuari emandako baimena aldatzen da. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2023/4890 (1/2) orrialdean, gaztelaniazko bertsioan,

honela dio:

«● Una unidad para niñas y niños de 1 a 2 años, con capacidad para 8 puestos escolares.»

baina honela esan behar du:

«● Una unidad para niñas y niños de 0 a 1 años, con capacidad para 8 puestos escolares.»

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 8a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala