224. zk., 2023ko azaroaren 23a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (108 KB - 2 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5260
EBAZPENA, 2023ko azaroaren 7koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko laguntzen («Lehiatu Inbertsioa» programa) Balorazio Batzordeko kideak.
Agindu honen 10. oinarriko 2. paragrafoa ikusi da: Agindua, 2023ko uztailaren 18koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko 2023. urteko deialdiaren oinarriak (Lehiatu Inbertsioa programa). Izan ere, bertan ezarritakoaren arabera: «Inbertsio-eskaerak ebaluatu eta baloratzeko, Balorazio Batzorde bat eratuko da. Hiru bokalek osatuko dute, eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko kideak izango dira hirurak. Horietako bat, zehazki, Enpresa Programaren arduraduna izango da. Beste biak, berriz, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikarien artetik aukeratuko dira, eta zuzendariaren ebazpen baten bidez izendatuko dira. Ebazpen horrek, era berean, adieraziko du nor izango den idazkaria eta nor batzordeburua. Balorazio Batzordea osatzen duten pertsona guztientzako ordezkoak ere izendatuko dira, aipatutako zuzendaritzako teknikarien artetik hautatuta. Batzordearen osaera Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen baten bidez argitaratuko da. EHAAn argitaratuko da, Batzordea eratu aurretik.»
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretua ikusi da.
EBAZTEN DUT:
Behean zehazten diren pertsonak izendatzea 2023ko uztailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako laguntzen eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen eta ebazpen-proposamena emango duen Balorazio Batzordeko kide (Agindua, 2023ko uztailaren 18koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko 2023. urteko deialdiaren oinarriak. Lehiatu Inbertsioa programa):
Aurrekoa kontuan hartuta, honako hauek izango dira Balorazio Batzordeko kideak:
Batzordeburua:
Elisa Torre-Enciso Enciso andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako enpresa-programaren arduraduna (titularra).
M.ª Luisa Fraile Correa andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako ikerketa-programen arduraduna (ordezkoa).
Kideak:
M.ª Cristina Ortega Álvarez andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria. Idazkaria izango da (titularra).
M.ª Carmen González Hernández andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria. Idazkaria izango da (ordezkoa).
Eduardo Castillo Díaz jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria (titularra).
Pablo Arenas Alegría jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria (ordezkoa).
Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 7a.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
RAÚL PÉREZ IRACHETA.