Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2023ko azaroaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5258

EBAZPENA, 2023ko azaroaren 16koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2023ko «Jesús María Leizaola» sariaren epaimahaiaren epaitza. Saria euskal autonomia eta/edo XXI. mendeko politika publikoen garapenean eragina duten erronkei aurre egiteko gobernantza publikoa xede duten ikerlanei ematen zaie.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2023ko martxoaren 22ko Ebazpenaren bidez (EHAA, 66 zk., apirilaren 4koa), 2023ko «Jesús María Leizaola» sarirako deialdia egin zen, hain zuzen, euskal autonomia eta/edo XXI. mendeko politika publikoen garapenean eragina duten erronkei aurre egiteko gobernantza publikoa xede duten ikerlanetarako. Ebazpenarekin bat etorriz, eta Epaimahaia bildu eta ebazpena eman ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea 2023ko «Jesús María Leizaola» sariaren epaimahaiaren epaitza. Honako hau da:

1.– 2023ko «Jesús María Leizaola» saria hutsik uztea.

2.– 2023ko «Jesús María Leizaola» sariaren akzesita hutsik uztea.

Bigarrena.– Ebazpen hori interesdunei jakinaraztea.

Hirugarrena.– Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluaren eta hurrengoen arabera. Horretarako, hilabete bat izango da, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso hori ebazpena eman zuen organoari aurkez dakioke edo, bestela, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa jarri zenetik hiru hilabete igarota berariazko ebazpenik ematen ez bazaio, errekurtsoa gaitzetsitzat jo daiteke, eta administrazioarekiko auzietako bidera joateko aukera irekita egongo da.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 16a.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,

MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.


Azterketa dokumentala