224. zk., 2023ko azaroaren 23a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (111 KB - 2 orri.)
- EPUB (135 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
5257
EBAZPENA, 2023ko azaroaren 9koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita zein erakundek jaso dituzten Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegu-zentroen jarduera garatzeko laguntzen 2023-2025eko deialdiaren babesean eman diren dirulaguntzak.
Dirulaguntza publikoak ematean nahitaezkoa den publikotasun-printzipioa betetze aldera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegu-zentroen jarduera garatzeko laguntzen 2023-2025eko deialdiak (erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak onartuta, 2022ko abenduaren 21eko bilkuran, eta 2022ko abenduaren 30eko EHAAn argitaratuta, 249. zk.) 8.7 artikuluan honako hau ezartzen du: prozeduraren ebazpena Lanbideren webgunean argitaratzeaz gainera, deialdi horren babesean emandako laguntzen onuradun diren erakundeen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baita bakoitzak jaso duen zenbatekoa ere.
Hori dela-eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea enplegu-zentroen jarduera garatzeko laguntzen 2023-2025eko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradun izan diren erakundeen zerrenda, eta bertan ondo zehaztea espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, ebazpen honen I. eranskinean jasotakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 9a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.