Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2023ko azaroaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5252

IRAGARKIA, 24/2023 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesdun izan daitezkeenak epatzeko dena.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4. Epaitegian, Euskal Herriko Farmazialarien Kontseiluak administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztu du zehazki, 24/2023 prozedura laburtu bidez izapidetua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2023ko urriaren 31ko Erabakiaren kontra. Erabaki horren bidez ezetsi egin zen Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1791/2022 Ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez onartu ziren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautzeko oinarri espezifikoak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukan Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Biologoa (Biologiako Fakultatibo Teknikoa lanpostu funtzionala) kategorian.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 15a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala