Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2023ko azaroaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5251

IRAGARKIA, 317/2023 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesdun izan daitezkeenak epatzeko dena.

Administrazioarekiko Auzien Vitoria-Gasteizko 1. Epaitegian, Gorka Conejero Morga jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du – 317/2023 prozedura laburtua bideratzen ari da –, Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2023ko irailaren 5eko Erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez, ezetsi egin zen Osakidetzako zuzendari nagusiaren uztailaren 17ko 948/2023 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zerbitzu Sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Mediku kategorian (Anestesiologiako eta Bizkorketako FEM lanpostu funtzionala) estatutupeko langile izateko hautaprobetan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onartzen den.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 13a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala