223. zk., 2023ko azaroaren 22a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
5247
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 99/2023 prozedura laburtuan interesa dutenak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
99/2023 prozedura laburtua, 2022ko abenduaren 20ko Ebazpenaren bitartez, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Ertzaintzako agente lehena kategorietara igotzeko hautaketa-prozesuan parte hartzen duen hautagai batek hasia. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du 2023ko ekainaren 23ko PLEAko zuzendari nagusiaren ebazpenaren kontra (2023ko maiatzaren 4ko epaimahai kalifikatzailearen akordioen aurka jarritako gora jotzeko helegitea ezetsi egin zuen).
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2023ko azaroaren 8a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.