223. zk., 2023ko azaroaren 22a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (104 KB - 2 orri.)
- EPUB (161 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
5244
EBAZPENA, 2023ko azaroaren 9koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, lankidetza-erakundeei laguntzak ematea ebazten duena, 2023. urterako genero-berdintasunaren aldeko antolaketa aldatzeko prozesuak sustatzeko.
Martxoaren 27ko 40/2018 Dekretuak (2018ko apirilaren 9ko EHAA, 181. zk.) lankidetza-erakundeei eman beharreko laguntzak arautzen ditu, erakundeotan genero-berdintasunaren aldeko antolaketa aldatzeko prozesuak sustatzeko.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2023ko uztailaren 26ko Ebazpenaren bidez (2023ko abuztuaren 28ko EHAA, 163. zk.), lankidetza-erakundeei laguntzak emateko deialdia egin zen, 2023. urterako genero-berdintasunaren aldeko antolaketa-aldaketako prozesuak sustatzeko.
Aipatutako deialdi-ebazpenaren 5. artikuluak horretarako izendatu duen hautaketa-batzordeak laguntzak emateko egin duen proposamena ikusita, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Koordinazio Teknikoko Zerbitzuak laguntza-eskaerak baloratu eta eskaera horien azterketa teknikoa egin eta gero, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskinean ageri diren erakundeei ematea Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2023ko uztailaren 26ko Ebazpenaren bidez deitutako laguntzak, eranskin horretan aipatutako zenbatekoan eta eran.
Bigarrena.– Ebazpen hau jakinaraztea erakunde interesdunei.
Hirugarrena.– Agintzea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, herritar oro jakinaren gainean egon dadin.
Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igaro ondoren ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela esan nahiko du, eta zabalik geratuko da administrazioarekiko auzien bidea.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 9a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.